Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Lapatza

KoordenatuakX546468 Y4774473 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lapatza, Lapatzak, Lapatzari, Lapatzan, Lapatzako, Lapatzatik, Lapatzara

Oharrak

GFAn badator LAPATZA baserria baina kokapenean okerra ematen du (ez garamatza inora) eta toki berean HAZKATZU TXIKI kokatzen dute. Zer gertatuko zen? 2002an biak normalizatu genituen baina...

Illarradi

KoordenatuakX542385 Y4772867 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Illarradi oso gutxitan dokumentatzen da; Illarregi sarri. Bestalde, kokapenari dagokionez, ematen du nahastu samar ote dauden. Ez ote da izango toponimo bera??

Errosariobasoa

KoordenatuakX544030 Y4772446 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errosariobasoa, Errosariobasoak, Errosariobasoari, Errosariobasoan, Errosariobasoko, Errosariobasotik, Errosariobasora
Oharrak

Ermitaren bat egongo zen hor ondoan??? Nondik ote dator? Katastroan ez da oraindik inguru horretako toponimia osoa jaso.

Idurio

Bestelako izenakOndartza
KoordenatuakX546824 Y4774883 Mapan ikusi [I_19339]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Lekukotzarik zaharrenak IRURIO dira; hala ere, baserria eta erreka Idurio eman ditugu. Ahoz IDURIXO jaso da beti baina Ahotsak.com-eko transkribapenetan Irudixo be jaso da 2-3 aldiz.  Bergra Aldeko Hiztegian sarri agertzen da baserriaren izena (Elexpururen ama bertakoa zen) eta beti Idurixo agertzen da. Katastrokoan bada ahozko IRURIXO bat.

AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

GFAn Ondartza.

Eta zuk, zer diozu?

Zein da erabilixena: Idurixo, Irudixo, Irurixo...?

Erantzun hemen

Olalizarmendi

KoordenatuakX546241 Y4771676 Mapan ikusi [D_49897]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Nahaste dezentea dago. Nola deitzen ote zaio paperetan TIO PITXi? Noizbait Olabarri bai?? Hor egongo zen garai batean eraiki nahi izan zen ola?

Aranerreka

KoordenatuakX547775 Y4774526 Mapan ikusi [I_20472, I_19343]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAn ARANE. Euskaltzaindiaren arabera, Arane (“erreka” gabe) aukeratzekotan, Arana jarri beharko litzateke. Ahoz Aranerreka erabiliagoa izanik, izen hori aukeratu dugu.

AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaERREKA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aranerreka, Aranerrekak, Aranerrekari, Aranerrekan, Aranerrekako, Aranerrekatik, Aranerrekara

Oianguren

KoordenatuakX547592 Y4772477 Mapan ikusi [D_49765]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Oihan + guren. Guren-i dagokionez, bi esanahi izan ditzake: 1. "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos. 2. Eder. Oihanguren = Oihaneder.

Bestelako jakingarriak

Baserri honetan jaio zen Asier Altuna zinegilea, 1969ko maiatzaren 4an.

Kanpoko loturak· Euskarazko Wikipedia, Asier Altunaren biografia.

Agirre

KoordenatuakX546915 Y4773309 Mapan ikusi [D_49834, D_49835]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Paraje librea, eguzkiak, haizeak... jotzen duena.

aireagerre, aireager (R-uzt ap. A). 1. "Lugar expuesto al viento" A. "Aire agerre, es un terreno descubierto donde le azotan todos los aires" Mdg 145. (Orotariko Euskal Hiztegia)

Kanpoko loturak· Bergarako baserriak, Patxi Larrañaga, aurkezpena

Tabernazarra

KoordenatuakX543070 Y4773703 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakJabeak esan digu etxearen bestelako izenik ez dakiela. Oraintsu arte taberna egon da etxabean eta taberna gisa Taberna Zaharra izena erabili izan zuen arren, etxearen izena ohiko irizpideak (H gabe eta lotuta) erabiliz ematea erabaki dugu, Euskaltzaindiaren oniritziarekin.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Tabernazarra, Tabernazarrak, Tabernazarrari, Tabernazarrean, Tabernazarreko, Tabernazarretik, Tabernazarrera

Armuñoeta

KoordenatuakX546303 Y4770512 Mapan ikusi [G_22575]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Armiñoeta eta Armuñoetaren artean, inguruan bertan baitaude Elkoromuño eta Ostromuño, esan Elkoromiño eta Ostromiño esaten direnak eta B5Mn Almuñueta eta MTNEn Almunueta baitatoz. Armuñoetaren idatzizko lekukotasunik ez dago eta esan Armiñoeta esaten da.

AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Armiñoeta, Armiñoetak, Armiñoetari, Armiñoetan, Armiñoetako, Armiñoetatik, Armiñoetara

Oharrak

GFAn Almuñueta eta MTNEn Almunueta. Baserririk izan da?

Armiñoeta ala Armuñoeta?? ELKOROMUÑOn eta Ostromuño-n bezala?

Katastrokoan Elorregin Armiñueta (a) izeneko partzela txikia dago jasota; idatziz ez dator. ARMIÑOTA (a)/ Arrimisueta (i) eta Arminota-txiki (i)/esparrua (a) izeneko partzelak daude Buruñaon Jauregi baserriko Esther Gantxegiren ahotan. Edozein kasutan katastroan Elorregiko inguru hori gutxi jasota dago.