Gehixago eta Hobeto
Gehixago eta Hobeto da ahozko euskarako akats ohikoenak zuzentzeko Bergarako Udalak herriko ikastetxeen eta Jardun euskara elkartearen lankidetzarekin bultzatutako programa bat.
Programa 1999. urtean abiatu zen eta harrez gero hainbat material sortu dira, gehienak herrian ohikoenak diren akatsak zuzentzekoak baina baita eredu egokia eskaintzera bideratutakoak ere.
Webgune honetan, beraz, material horiek jarri ditugu jendearentzat erabilgarri. Gure asmoa aurrerantzean etengabe eduki hau hobetzen eta eta eduki gehiago sartzen joatekoa da. Horretarako, eskertuko genuke erabiltzaile bakoitzak bere ekarpenak eta balorazioak egitea. Hona hemen erabiltzaileak aurkitu ahal izango dituen materialak: