Toponimia aurkibideak

Lekuizenak bilatzeko hainbat bide eskaintzen du webguneak:

  • Bilatzaile arrunta. Lekuizena sartuko dugu bilaketa egiteko, izen osoa edo izenaren zatia. Nahi izanez gero, eska diezaiokegu forma arautuetan bakarrik bilatu ordez lekukotasunak ere aintzat hartzeko. Era horretan, Aguirre edo Agerre sartzen badugu ere, aurkituko digu Agirre, bai Aguirre eta bai Agerre Agirreren lekukotasuntzat jasota daudelako.
  • Bilatzaile alfabetikoa. Izenak orden alfabetikoz sailkatuta daude.
  • Auzoka bilatu. Auzo bateko toponimo guztiak bilatzen ditu.
  • Elementu geografikoka bilatu. Elementu geografiko bateko toponimo guztiak bilatzen ditu, baserriak, adibidez. Multzoka ere bila ditzake. Adibidez, Eraikinak sartzen badugu, baserriak, etxeak, txabolak... emango dizkigu.
  • Bilatzaile aurreratua. Bilatzaile konbinatua da. Eremu bat baino gehiago batera kontuan hartuta  bilatzeko aukera eskaintzen du. Adibidez bila ditzaket Angiozarren Pago osagaia duten baserriak.