Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Idurioaurrea

KoordenatuakX546279 Y4774648 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Idurioaurrea, Idurioaurreak, Idurioaurreari, Idurioaurrean, Idurioaurreko, Idurioaurretik, Idurioaurrera
Oharrak

Idurio baserria da. Ala IRURIO behar luke??

Auntzerreka

KoordenatuakX546290 Y4771754 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Auntzerreka, Auntzerrekak, Auntzerrekari, Auntzerrekan, Auntzerrekako, Auntzerrekatik, Auntzerrekara
Oharrak

Auntzerreka aurkintza ere bada. Katastroan badira 4 bat partzela, ez oso handiak, izen horrekin; idatziz Aunz-erreka.

Arangoenengoa

KoordenatuakX549099 Y4774903 Mapan ikusi [D_48659]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Arangoenengoan bizi naiz, Arangoenengo lagunak ditut, Gure ama Arangoenengoa da, Arangoenengotik etorri naiz, Arangoenengora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Arangoenengoako lagunak ditut, Gure aita *Arangoenengokua da, *Arangoenengoatik etorri naiz, *Arangoenengoara noa

Kanpoko loturak· Bergarako baserriak. Patxi Larrañaga

Deba

KoordenatuakZehaztu gabea. [I_18937]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Elem. geografikoaIBAIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Deba, Debak, Debari, Deban, Debako, Debatik, Debara

Otsaitzerrota

KoordenatuakX546614 Y4770647 Mapan ikusi [D_223568]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERROTA
Oharrak

- Horrek be… ez juau ezautzen horren izenik. Aber… hau? - Elkoartin beste aldian dauen…? - Otsaitzerreka erreka hori. Hori kriston errekia dok. - Esango dozu berriz, Iñaki? - Otsaitz erreka. - Otsaitzerreka horrek gorutz gero bittan banatzen dau, ez? - Bai, hirutan. - Hirutan? - Hau… Baiña horren izena… - Hau Astuatik jatok. Eske horrek […] ya ni idea aurreko errekatxoorrek. - Guk honi esaten jotsau Iruerrekako kruzia. […] kruzetik Iruerreka, hiru juntatzen dian tokixan han bertan. - Abeletxetik gora hiru erreka, bastante erreka polittak dittuk. - Basarri horri zela deitzen dotsazue? - Ze basarri? - Elkoarti bestaldian dauena. - Abeletxe. Hemen egon bihar dok. Abeletxe… Abeletxe ondo jak. Mapan ondo jak. Elkoarti, Abeletxe, ta errekia erdixan. Hizlaria(k): Ceciaga Inza, Roman; Eraña Lizarralde, Iñaki Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga, Arantzazu Aranzabal, Elisabet Agirre, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-11-30 Iraupena: 0:03:50 Erref: BER-254/014

Ozaetako zubia

KoordenatuakX547385 Y4773102 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaZUBIA

Egurbidetxiki

KoordenatuakX544194 Y4775965 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

 

 Luis Aranzabal eta Lorentzo Olañetak ez zekiten izenik:

- Gero hemen markauta dao, hor Errotagain edo horra datorrena, erdi-tapauta edo daukena, hor Egurbide txikittik behera datorrena.
- A! Eskonbreria…?
- Horrek badauka izenik, […] errekatxuak?
- […] errekatxuan izenik…
- Txikixa izengo da hori ta guk handikaldekua, ba… erreka txikixa zela dan. Ergutxiki… [etxe bateko] errekatxua edo…
- Bueno, ba, ez dauka…
- Ergutxikin sartzen dok, Ergutxikiraiño…
- […]. Ba! Haura ez dok… Txikixa dok hori ta.
- Txikixa da izan.
Erref: BER-261/005

Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruan berbaz esaten da Ergutxiki erreka? Non sortzen da?

Erantzun hemen

Uspe

KoordenatuakX544065 Y4773511 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Angiozar errekaren adarretako bat, Altzuaran aldean sortzen dena eta Uspeko harrotik behera doana.

Oharrak

Uspe izeneko sakana ere ahoz jasota dago eta katastroan bai ahozko eta bai idatzizko lekukotasun dezente daude.

San Prudentzio

KoordenatuakX545100 Y4770311 Mapan ikusi [D_49868]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaELIZA
Kanpoko loturak· Euskal-Herria.org, argazkiak

Lasarte

Bestelako izenakZelaitxo
KoordenatuakX540997 Y4771469 Mapan ikusi [I_19288]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Lasarte baserriaren ondoan sortu eta Zelaitxoeta baserriaren gainekaldetxotik Epelera doan erreka.

Oharrak

GFAn eta MTNEn LASARTE. Zelaitxo sakon baten izena da. Ikus bertan idatzizko erreferentzia.

Katastroan jasota dator bi aldiz idatziz Lasarte-erreca inguru horretako sailei (8/306ari, ahoz Lasarteondo; eta 341ari, ahoz Lasarte azpixa) deitzeko.