Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X543654 Y4773619 [5, D_50099] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Berraondoena, Berraondoenak, Berraondoenari, Berraondoenean, Berraondoeneko, Berraondoenetik, Berraondoenera
|
---|
Oharrak | Berraondona bakarra arautu zen. Zein??? GFAn bakarra dator: Berraondoena.
Juane Lonbidek ez du Berraondueneko esaten; Berraondoneko diño. Horrek Berraondona eskatuko luke...
|
---|
Ikusi | -(e)ENA etxe izenetan (book page). |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547790 Y4770649 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | HARROBIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arrizurieta, Arrizurietak, Arrizurietari, Arrizurietan, Arrizurietako, Arrizurietatik, Arrizurietara |
---|
Oharrak |
Kokapen zehatza??
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547683 Y4773511 [D_49670] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Goiauzoa |
---|
Elem. geografikoa | JAUREGIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gabiriatorrea, Gabiriatorreak, Gabiriatorreari, Gabiriatorrean, Gabiriatorreko, Gabiriatorretik, Gabiriatorrera |
---|
Oharrak |
Ez ote zen lehenago arautu?
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X542627 Y4773502 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Etimologia |
Jatorria?: Jausoro ere agertzen da katastrokoan eta ematen du inguru horretan dagoela. JAUSOROAGA edo ez da izango jatorrian?? GFAn ere ez dator ez Jausuaga ez Jausua ez Jausoaga ez Jausoroaga... Webguneko datu-basean ez dator ez JAUSO eta ez JAUZO hasten de toponimorik.
|
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Jausuaga, Jausuagak, Jausuagari, Jausuagan, Jausuagako, Jausuagatik, Jausuagara
|
---|
Oharrak |
Artxiboetan ondo dokumentatua. Katastroan ere sarri jaso da: Jausoaga 7 aldiz idatziz, 1 ahoz. Jausuaga 4 aldiz idatziz; 11 ahoz.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X544990 Y4770141 [D_49872] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | ETXEA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gurutze gorria, Gurutze gorriak, Gurutze gorriari, Gurutze gorrian, Gurutze gorriko, Gurutze gorritik, Gurutze gorrira |
---|
Oharrak |
Gaur egun Gurutze Gorria dago hemen. GFAn oraindik ere Indarretxea jartzen du. Garai batean Union Cerrajerako indarretxea izan zen. Esteban Arrietak (Elorregin jaio eta Eskoriatzan bizi denak) azaltzen du hango berri:
- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?
- Kamiñero-etxia, gero, zera, beste bat, e, tabernia euena, estankua eta tabernia: gure beziñuek zien hareik. Gero, e, oin Kruz Rojie dauena, hor auen zentrala, Union Cerrajerako zentral elektrikue, elektrizidadie. Han kanala-ta auen-ta. Han bizi zan matrimonio bat seme bategaz, da gero estaziñuan jefie-ta, guardagujia ta beste kaltzadoren bat ero bizi zien; eta beste matrimonion bat be bai, guardafrenua-ero zeren bat.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X543301 Y4772498 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lopegaña, Lopegañak, Lopegañari, Lopegañean, Lopegañeko, Lopegañetik, Lopegañera |
---|
Oharrak |
Ahozkoan Lautadatzat hartuta dago eta gero lekukotasunetan, tontorra, mendia... agertzen dira. Ondoan ikusten da tontor txiki bat. Hori izango da??
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X546703 Y4774236 [D_49097] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Goiauzoa |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Askatsugañekoan bizi naiz, Askatsugañeko lagunak ditut, Gure ama Askatsugañekoa da, Askatsugañekotik etorri naiz, Askatsugañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Askatsugañekoako lagunak ditut, Gure aita *Askatsugañekokua da, *Askatsugañekoatik etorri naiz, *Askatsugañekoara noa |
---|