Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
erkínddu. (d). da aditza. Indarra galdu, eskastu.   Perder fuerza, volverse defectuoso, desmejorar. Porru landaria ondo etorri zan baiña aspaldixan ziero erkinddu da./ Aura zan gizonakin, da oiñ ziero erkindduta dago.
érkiñ, erkíña. (d). adjektiboa. Eskasa, matxarra, defektoren bat duena.   Defectuoso, -a, de mala calidad. Aurten arbola onek sagar ale erkin batzuk besteik eztittu emon, danak arkuak jotakuak./ Semeik gaztena alako ganorabako erkin bat zuan./ Talde baten, ikustera juten danian bat, “joño, txarri-talde edarra, bat auxe dao erkiñaua”. Don. Ik. érdikiñ.
erla. Ik. érle.
erlabixo, erlabixua. "Avispa." (Lar Antz).
erláiño, erláiñua. (b). izena. (Oñati) Niebla de hondonada. Ik. beláiño.
erlákezten, erlákeztena. (c). izena. Divieso. Lepuan erlakezten minbera batek urten dotsa.
erlamándo. 1. erlamando, erlamandúa. (d). izena. Zángano, abeja macho. 2. erlamando, erlamandúa. Batzuentzat, edozein erle itxurako, handia bada.
© Jaione Isazelaia
erlamíño, erlamiñúa. (b). izena. Erlabioa.   Avispón. Besua aundittuta dauka erlamiñuak pikauta. Txikiari ezpada edo liztor.
erlátegi, erlátegixa. (c). izena. Colmenar. Sin. erlátoki.
erlátoki, erlátokixa. (c). izena. Colmenar. Erlatokira noia eztittara. Sin. erlátegi, erlétxe.
erláuntz, erláuntza. (d). izena. Colmena. Barrutik hustutako arbola gerriz, urritz makilaz eta horrela egindakoei erlauntz deitzen omen zieten, eta zurezko kajaz eginikoei erleontzi. Don. Ik. erléontzi.
érle. (Eibar) ERLA (ANG-UB., EIB.). 1. erle, erlía. (a). izena. Abeja. 2. erle, erlía. (b). izena. ERLEKÚMA, -E, ERLA-TXORTA (EIB.). Enjambre, conjunto de abejas de un colmenar. Erliak ies ein ddotse erlatokittik./ Erlia ikusi dot etxaburuko arbola baten./ Erliak urten eta erla-txortia geldittu zan aritz adar baten, toki-barri billa ziranak berriz agertu arte. (Etxba Eib) Sing. beti erlía artu. (c). Arbolatik zintzilik bola bat eginda dagoen erle-multzoa hartu erlatokira eramateko. erliak urten. "Enjambrar. Gaur eguardi aldera erliak urten dau, eta hor da galdara hotsa auzo guztian." (Eibetno)
erlé-ápixa, erlé-ápixia. (c). izena. Erle habia.   Avispero. Bein baiño geixaotan erle-apixiai zirrika asi tta majo zaztiauta etxeratu giñan.
erlé-bátze, erlé-bátzia. (d). izena. Antzinako gazteen jolasa, auzolan ostean eta egiten zena. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak, ardilaniakin einddakua, urik-eta pasatzen etxakonak, da artaikua jantzi, ta beste tunika bat ero, alkondara bat danen gainddi, da iiiiiiiii... da erle-batzia, da an utx eittebanai belarrondokua. Diooo, jota... baiña emon belarrondokuak...! Hil.
© Aitor Usobiaga
© Jaione Isazelaia
erléontzi, erléontzixa. (c). izena. Colmena. Erleontzíxa ero erlauntza. Oni, einddako oni guk erleontzixa esaten gontsan da arboliakin da, artesanal ola einddakuai erlauntza. Don. Ik. erláuntz.
erlétxe, erletxía. (c). izena. Colmenar. Sin. erlátegi, erlátoki.
erlojérixa, erlojérixia. (b). izena. RELOJERIXA. Relojería. Gaur RELOJERIXA gehiago.
erlojéro, erlojerúa. (b). izena. RELOJERO. Relojero. Orain RELOJERO gehiago. tontuena erlojerua. (c). esapidea. Tontorik ez dela gelditzen adierazten duen esapidea. Gure auzuan tontuena erlojerua.