Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pa. (a). izena. (haur hizkera.) MA. Muxua.   Beso. Ane, bota pa amandriai. pá émon. (a). dio aditza. PA EIÑ, MA EMON, MA EIÑ. Musu eman. Ala, pa emon da lotara. Ik. pátxo, laztan.
pábo, pábua. (b). izena. Pavo.
pábo reál, pábo reála. (c). izena. Pavo real.
padar, padarra. izena. (Eibar) "Arrisku egoeretan, babeslekua, leku segurua; zezenketetan, burladeroa. Padarretik zezenak ikusi, obe dalako txalo artian iltzia baiño bildurti irauntzia.
padezídu. (c). du aditza. PADEZIU. Padecer. Makiña bat desgrazia padezidutako andria da./ Gizonak ezta pentsau be aura (umia eukitzia) padeziuta eitte zanik pe. Mertz.
pádrino, pádrinua. (b). izena. Padrino de boda. Ik. mádrina.
pága. 1. pága, págia. (a). izena. Paga. Aitta, emoidazu pagia. 2. paga. Haur jolasetan, bale-baleka, adibidez, pagatzen duena. Guk e, bale-baleka ero pote-poteka bagenbintzen, galtzeillia paga izeten zan. Don. Ik. pagáu.
© Jaione Isazelaia
págadi, págadixa. (c). izena. PÁGARI, PÁGAI, PAGOTEI. Hayedo. Irukurutzeta aldian dago pagadi ederra. Bergarako kalean PAGOTEI ere bai.
pagakizun, pagakizuna. "Ordaintzeko zerbait, ordaindu beharrekoa. Oiñ asko irabazten dala pentsau arren, pagakizun ueri dao.". (Lar Antz). Ik. pagámentu.
pagámentu, pagámentua. (c). izena. Ordainketa.   Pago. Len fabriketan amabostian beiñ izate zien pagamentuak./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil. Ik. kobrámentu, pagakizun.
© Ezezaguna
pagátxa, pagatxía. (c). izena. . PAÁTXA, PAÓTXA. trifolium incarnatum. Pagotxa.   Trébol encarnado Sekula-belarraren antzekoa da, baina lore luzeagoa du, kolore gorri politekoa. Orain gutxi ikusten da, baina lehen baserri guztietan erein ohi zen ganajatekotarako. Ebakialdi bakarra ematen du, sekulabelarrak, aldiz, asko.
pagáu. 1. pagáu. (a). du aditza. Ordaindu.   Pagar. Askotan kulpa bakuak pagau biar izaten dabe. San Martiñen olua pagatu bearko dok. esaera. (Ubera) "San Martiñen olua pagatu bearko dok: tendrás que aprender a vivir vida dura. (Ubera)." (Izag Oñ). Uberarra izan arren, ez dut inoiz entzun. 2. pagáu. (a). du aditza. Haur-jolasetan, bale-baleka adibidez, kontatu besteak ezkutatu arte; beste batzuetan, katigu geratu. "Pagar" en los juegos infantiles. Oihana, pagatzera, zeuri ein ddotsue lenengo ta. Ik. paga, egin.
© Joxerra Aihartza
pagaúso, pagausúa. (c). izena. PAGAUSO TXIKI. columba palumbus. Paloma torcaz.
pagauso txiki, pagauso txikixa. izena. columba oenans. Paloma zurita.
© Anaje Narbaiza
págo, pagúa. (a). izena. . PAO. fagus sylvatica. Haya. Ik. pago-lízar.
© Ezezaguna
pago-zúza, pago-zuzía. (c). izena. . clitocybe nebularis. Pardilla. Udazkenean batik bat hazten den perretxiku gozoa. Erraza da konfunditzen Entoloma libidum pozoitsuarekin, eta hau dela eta intoxikazio asko izaten da. Sin. pardilla.