Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
patatazittáko
pausúan
patatazittáko, patatazittakúa. (c). izena. Patata hazitarakoa, hazitarako patata.   Patata de siembra. Aurten patatazittakua sekula baiño karuao dago.
patérnoster, patérnosterra. (c). izena. Aita Gurea, Ave Maria eta Gloriak osatzen duten errezu multzoa.   Paternóster. Iru paternoster errezau daizkun biaje on bat eitteko.
patrífilio, patrífiliuak. (c). izena. (adierazkorra.) Langintza bat oso azkar burutzen denean Laster ein najittuan ango patrifiliuak esan ohi da.   Retegik orduerdixan ein jittuan patrifiliuak finalian./ Aura zuan pintxazua bizkor konpontzia; utsa denporan ein jittuan patrifiliuak. Etim.: latinezko "In nomine patri et filio"
patroe -i. 1. patroe, -i. (a). izena. Patrón. 2. patroe, -i, patroia. (c). Josteko patroia. Patroiak-eta al dan modukuak; neurrixak artu ta ebai ta josi. Maria.
pattaka!. interjekzioa. (Eibar) PATTAKA. "Voz para atraer a carneros." (SB Eibetno).
páttal. 1. pattal, pattála. (c). adjektiboa. Eskasa, motela. Eguraldiagatik eta ardoagatik, batik bat.   Malo, -a, flojo, -a. Gaur be egualdi pattala dago./ Ardao au pattal samarra da. 2. pattal. (c). adberbioa. Gaizki. Gaixo samar, ondoezik, batik bat.   Mal, deficientemente. De salud, generalmente. Aspaldixan pattal samar dabill./ Pattal samar urten zoskun konziertuak.
páttar, pattárra. (b). izena. PATXAR. Koñaka; lehen granelekoari, batik bat.   Coñac, decíase antes sobre todo al de granel, al "matarrata". Ahora también al de marca. Kafiai pattar puxkat botatzen dotsa beti. Pattar eta koñak biak erabiltzen dira; adinekoek lehena gehiago, gazteek bigarrena. Oso adinekoek PATTAR GORRI ere bai koñakari eta PATTAR ZURI anisari.
pattar aots, pattar aotsa. izena. "Eztarria urratuta bezala kantatzen duen ahotsarengatik esaten da. Pattar aots ori zela gustau leike!/ Chavela Vargasek dauka pattar aotsa, bere bizitzan zenbat eran eta erre ete." (Lar Antz).
pattin, pattina. izena. (Eibar) Pozo artesiano. Ik. pozádera.
patxára, patxaría. (b). izena. Patxada.   Cachaza, pachorra, tranquilidad. Patxara ederra daukala emuten dau./ Lanak patxaraz ein bia die./ Patxaran jarritta berbetan bota dou atsaldia. Ant. patxára, patxára onían, patxarázko.
patxarázko, patxarazkúa. (c). izenlaguna. PATXAROSO, -A, PATXARA ONEKO. Patxada onekoa den pertsona edo animalia. Lekuari dagokionez leku lasaia, eta baita, zaharren ahotan, leku laua, aldaparik gabea.   Persona tranquila, de buena cachaza; sitio tranquilo, y, en boca de los más mayores, sitio sin cuestas. Etorri dan medikuak patxarazkua emuten dau./ Patxara onekua zuan zuen aittajuna./ Leku patxarosuan dago gure basarrixa.
patxaróso, -a,, patxarosúa, -ía. (c). adjektiboa. Patxada onekoa. Ik. patxarázko.
Patxi. (a). Pertsona izena. Pátxiko eta Fráixko izenekoak ere badira.
pátxo, pátxua. (a). izena. (haur hizkera.) MÁTXO, -UA. Patxoa.   Besito (inf.). Amari pa txikixa nola esaten den galdetzean matxua dio; Idurixon, bere jaiotetxean, hala esaten zutela. Seme-alabok sekula entzun gabe geunden, beti patxua aditu uste izan dugulako. Ik. pa.
patz. Ik. batz.
páusaje, páusajia. (d). izena. Ibiltzeko era.   Forma de andar, de dar pasos. Solamentian eztauka pausaje jaso-jasua. Ia beti pausaje baldarra, narrasa zentzuan entzun ohi da.
páuso, pausúa. (a). izena. Paso. Guretik zuenera iru pauso dare. pausua moztu. (c). esapidea. Zahartu. Felipe pastorie etorri jakuan aittei, pausue be moztu jakola ta ia mutillen bat bialduko auen ardixek ekarteko ta. (AA ArrasEus, 200. o.). pausúan. (c). adberbioa. Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria. Ik. laukúan, trótian. pausúan-pausúan. (c). esapidea. A cada paso. Donostian pausuan-pausuan topatzeittuzu bergaarrak.
pausóuts, pausoútsa. (d). izena. Pauso hutsa.   Mal paso Pausouts bat emon eta biurrittua egin neban ankan. Horren ondorioaren zentzuan ere entzun daiteke.