Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ozbíko
paga-tantai
ozbíko. ORZBIKO.
© Jaione Isazelaia
1. ozbiko, ozbikúa. (c). izena. Bi hortzeko aitzurra.   Azada de dos púas. OZBIKO TXIKIxa eta AUNDIxa dira.
2. ozbiko, ortz-biko. izena. (Eibar) "Hortz bi dittuan gubilla, trazo eta ebagi bi batera egitteko erabiltzen dana. Gitxittan erabiltzen juek grabadoriak hortz-biko gubilla." (SB Eibetno).
ozkill, ozkílla. (d). adjektiboa. Friolero, -a. Ozkilla demasa da Antoni. Ik. Otxakílla, ozbéra.
ozkírri, ozkirríxa. (d). izena. OXKIRRI. Norberak gorputzean sentitzen duen hotz sentsazioa.   Escalofrío. ozkírri egon. (d). Hotzikaraz, gorputzaldi txarrez egon.   Estar destemplado, tener escalofríos. Oxkirri, otzikaria dagonian ero ola; gorputzaldi txarra ero, “oxkirri nago”. Klem. Gutxi erabilia.
ozminddu. (d). aditza. Eskuak edo hankak hoztu.   Enfriarse, entumecerse las manos o los pies. Eskuak ozmindduta dauzkat. Ik. sumínddu.
© Gorka Ortega
ozmíñ, ozmíña. (c). adjektiboa. "El frio muy agudo. Aizia ozmiña dao: muy frio." (Izag Oñ). Bergarako Donatorentzat, ostera, hotza bai baina ez hainbeste: Egualdixa ozmiña, aize ozmiña jarri da. Otz aundi aura ez, baiña otz. Don.
ózta-ózta. (d). adberbioa. OZTOZTA(N). Justu-justu.   Por poco. Ozta-ozta eztot arrapau umia kotxiakin./ Ozta-ozta irabazi dau./ Oztoztan zutintzen zan, baiña tentetu arren, ezin zuzendu gizonori. (SM Zirik). Bergaran JUSTU-JUSTU entzuten da ia bakarrik.
oztu. (a). da-du aditza. OTZITTU (LEIN.). Enfriar(se). Esnia oztu da?/ Egualdixa asko oztu dau.
pa. (a). izena. (haur hizkera.) MA. Muxua.   Beso. Ane, bota pa amandriai. pá émon. (a). dio aditza. PA EIÑ, MA EMON, MA EIÑ. Musu eman. Ala, pa emon da lotara. Ik. pátxo, laztan.
pábo, pábua. (b). izena. Pavo.
pábo reál, pábo reála. (c). izena. Pavo real.
padar, padarra. izena. (Eibar) "Arrisku egoeretan, babeslekua, leku segurua; zezenketetan, burladeroa. Padarretik zezenak ikusi, obe dalako txalo artian iltzia baiño bildurti irauntzia.
padezídu. (c). du aditza. PADEZIU. Padecer. Makiña bat desgrazia padezidutako andria da./ Gizonak ezta pentsau be aura (umia eukitzia) padeziuta eitte zanik pe. Mertz.
pádrino, pádrinua. (b). izena. Padrino de boda. Ik. mádrina.
pága. 1. pága, págia. (a). izena. Paga. Aitta, emoidazu pagia. 2. paga. Haur jolasetan, bale-baleka, adibidez, pagatzen duena. Guk e, bale-baleka ero pote-poteka bagenbintzen, galtzeillia paga izeten zan. Don. Ik. pagáu.
© Jaione Isazelaia
págadi, págadixa. (c). izena. PÁGARI, PÁGAI, PAGOTEI. Hayedo. Irukurutzeta aldian dago pagadi ederra. Bergarako kalean PAGOTEI ere bai.
pagakizun, pagakizuna. "Ordaintzeko zerbait, ordaindu beharrekoa. Oiñ asko irabazten dala pentsau arren, pagakizun ueri dao.". (Lar Antz). Ik. pagámentu.
pagámentu, pagámentua. (c). izena. Ordainketa.   Pago. Len fabriketan amabostian beiñ izate zien pagamentuak./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil. Ik. kobrámentu, pagakizun.