Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
2. ezpada. Ik. ezpata.
© Jaione Isazelaia
ézpal, ezpála. (b). izena. Astilla. Ekarrizu ezpal batzuk sutarako./ Ipiñiozu ezpaltxo bat maixai anka azpixan. Handia denean, bringa. Nolako egurra, alako ezpala. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). De tal palo tal astilla.
ezpáldu. (c). du aditza. Ezpalak egin.   Hacer astillas. Zezenak barreria ezpalduta laga zeban.
ézpan. 1. ezpan, ezpána. (a). izena. Labio. Ebaixa daukat ezpanian. Jan, ezpanak garbittu ta alde ein giñuan. (c). esaera. Inoren kontura jan, alegia, ordaindu gabe jan. Tranpatan nahiz gonbidatuta. 2. ezpan, ezpána. (d). izena. La parte superior del aro de una espuerta, cedazo, etc. Banasta-ezpana onutz begira jarri artaburuak obeto sartzeko. Esparka da, gure ustez, gauza-izena eta ezpan irudizkoa. Ik. esparka. 3. ezpan, ezpána. (d). izena. Etxegintzan, armazoiko bi egur handiren artean lazoa egiten denean, azpikoak izaten duen mihia, gainekoa bertan asenta dadin.
ezpánaundi, ezpánaundixa. (b). adjektiboa. Persona de labios grandes. Ezpanaundi zatarkote batekin ezkondu zonan.
ezpánestu, ezpánestua. (c). adjektiboa. Pertsona txorrotx eta estu samarrengatik esan ohi da. Andria be bere antzekua dok, alako ezpanestu bat. Ezpain estuko pertsonak petralxeagoak dira, nonbait.
ézpanetako, ézpanetakua. (b). izena. Golpe en el morro, en los labios, dado con el revés de la mano. Ezpanetako bat merezi zeban txorimalo arek. Ezpanetakoa esku gainarekin ematen dena da, eta muturrekoa ukabilarekin, Don.ren arabera. Ik. belárrezkiñako, belárrondoko, matrailléko, muturréko.
ezpáta. 1. ezpata, ezpatía. (a). izena. Espada. ezpatetan. adberbioa. (Eibar) "Jugar a guerras." (SB Eibetno). 2. ezpata, ezpatía. (b). izena. EZPADA, -ÍA. Tábano. Ezpatian zastaria minberia da. 3. ezpata, ezpatía. (a). izena. Gurdiaren atzean eta aurrean zutik ezartzen diren bi egurrak.   Los dos palos que se colocan verticalmente delante y detrás del carro. Bedarretan eitteko biako ezpatak. "Aurreko ezpata" eta "atzeko ezpata" dira. Sin. burtezpáta. 4. ezpata, ezpatía. (a). izena. El palo de espadas en los naipes. Urten ezpatatik. 5. ezpata, ezpatia. izena. (Eibar) Espadilla, agramadera, instrumento para para majar el lino. Ik. ezpatátu.
ézpata bédar, ézpata bedárra. (c). izena. . Iris germanica. Iris, lirio común. Hostoak ezpata formakoak ditu eta hortik datorkio izena. Lorategietan nahiz berez hazita ikus daitezke. San Juan sortan ipini ohi zen hostoa. Sin. ezpátriña.
ezpata-dántza, ezpata-dantzía. (a). izena. Dantza ezaguna.
ezpata-dantzári, ezpata-dantzaríxa. (b). izena. Ezpata-dantza dantzatzen duena.   El que baila la ezpata-dantza.
ezpatádun, ezpatádunak. izena. (eufemismoa.) (Eibar) Militarrak. Ezpatadunak jarri ziran aintzen, bildurturik enparaukuak. (Etxba Eib).
ezpatátu. (d). du aditza. Linua jo azala kentzeko.
ezpata-zíri, ezpata-ziríxa. (d). izena. Gurdiaren ezpatan esagari eusteko sartzen den ziria. Ik. ésaga.
ezpatondo, ezpatondua. izena. (Eibar) "Gramilla, tabla vertical de cerca de 1 m de altura, con pie, donde se colocan los haces de lino para agramarlos." (SB Eibetno).
ezpátriña, ezpátriñia. (d). izena. . Lirio. Ik. ézpata bédar.
© Jaione Isazelaia
ézpel, ezpéla. (d). izena. . Buxus sempervirens. Boj. Basoan, batik bat kare lurretan, oso ugaria den sastraka. Txistuak, dultzainak, eta horrelakoak egiteko erabiltzen da bere egurra.
ézta. 1. ezta. (a). juntagailua. Tampoco. —Badakizu inglesez? —Ez. —Eta frantsesez? —Ezta. éztako, éztakua. (c). Gabekoa, honelako esaldietan:. Sekula ezautu eztako udia egin dau aurten./ Sekula ibili eztakua be ezta komeni lan orretarako. Ik. béstek éztakotan ibilli. 2. ezta... be. (a). juntagailua. Ni. Eztot nai telebisiñoik ezta erregalauta be. Ezta soilik ere bai, horrelakoetan: Enitzake udan Madrillera joango, ezta... 3. ezta izango!?. (b). esapidea. Harridura adierazten duen esapidea. Ene ba. Ezta izango!?