Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Basoberriak

KoordenatuakX551229 Y4779945 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabilera

AZTERTZEKOA. Singularrean erabiltzen dute ala pluralean?

Oharrak

Katastroan partzela sakabanatu samarrak ageri dira. Hainbat lekukotasun daude: Ez du ematen kokapen honetakoak tamaina handia duenik. Akaso Basozarrak-ekin bikotea eginez sartzeak mereziko luke?

Ahoz, Basoberrixa 3 aldiz; Basobarrixa behin; Idatziz BASOBERRI "...monte Marcelegui y paraje Baso-berri...por el poniente con Bastoco-aitza..."

Barri ematen du antzinagokoa dela Osintxun. Ahozko lekukotzetan ere antzera samar banatuta daude Barri eta Berri.

Ikusibarri (berba).

Amurkia

KoordenatuakX546399 Y4778288 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

A artikulua??

EGITEKOA: Idatzizko erreferentziak lortu. Soraluzetarrek Artia esaten dietela esaten du informante batek. Zein aukeratu. Katastroan oraindik inguru horretan hutsune dezente daude. 

Amurdi-ren idatzizko erreferentziak badaude, Uberan, baina Amurki-renik ez dut inon topatu. Eta oharretan ere ez dago.

Topinburu

KoordenatuakX544743 Y4779979 Mapan ikusi [G_21593]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Topinburu dator. Topin berba ez dator BAHn. Galarragako etxe ondoan, Basalgo eta Osintxuren arteko mugan baina Osintxu partean, Topinzulo ere badago.

Kirueta

KoordenatuakX545385 Y4777761 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kirueta, Kiruetak, Kiruetari, Kiruetan, Kiruetako, Kiruetatik, Kiruetara
Oharrak

Bai ahoz eta bai idatziz KIRUTA eta KIRUETA azaltzen dira. Hala ere, badirudi forma osoa KIRUETA izan behar duela. Soraluzen bada KIRUETA izeneko baserri bat ere. MTNEn Kirutatxabola.

Kurutza

KoordenatuakX548623 Y4778440 Mapan ikusi [D_49962, D_49963]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kurutza, Kurutzak, Kurutzari, Kurutzan, Kurutzako, Kurutzatik, Kurutzara

Oharrak

Xabier Arregiren azalpena: "Kurutza izena jasota dator Jesusa Gisasola Zabaletak eskura utzitako eskrituretan."

K hasieraz arautu ditugu datu-basean  dauden toponimo guztiak. 

GFAn GURUTZA. Gure datu-basean, idatzizko lekukotasun guztietatik (1771tik 1925era bitarteko 36 daude) 20. mendera arteko guztiak (20) G-dunak dira. Ahozko lekukotasun guztietatik (18tik), denak K-dunak dira, bat izan ezik.

Katastroan inguruko bi partzela Kurutze (a) /Olan (i) izenez ageri dira.

Ugasarri

KoordenatuakX548662 Y4773827 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

Ala Oasarri???/Uasarri??? Baserria Ugasarri arautu zen.

GFAn inguru hau izendatzeko Aitzapagola (tontorra) erabili dute. Gure datu basean ez dago horren antzik (a*i*a*la*) duen lekukotasunik. Katastroan inguru horretan partzela dezente daude jaso gabe baina ez da halako izenen arrastorik agertzen. Antzuolako toponimian Aizpekola basoa agertzen da eta diote: "Bergararekin mugan dago, Galartza baserri inguruan."

Egialdapa

KoordenatuakX550067 Y4778023 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaHEGIA (ladera)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Egialdapa, Egialdapak, Egialdapari, Egialdapan, Egialdapako, Egialdapatik, Egialdapara
Oharrak

Ala Egialdapak? Ematen du informateek ahoz gehienetan pluralean erabiltzen dutela, nahiz eta singularrean ere badiren. KATASTROA: 17. poligonoko 1, 7, 64, 112 eta 136 partzelak Olalde, Orontzola eta Laspiurgañeko sailak. Idatziz eta ahoz beti EGIALDAPA/EGUIALDAPA dokumentatzen da kasu batean (IGALDAPA, Laspiurgañeko Juan Jose Ansola) izan ezik. Guztira, 5-6 hektarea.

88-04-D,040 erreferentzian EGI ALDAPA jasota zegoen, Osintxun bertan, oso gertu. Bat izango zirela eta kendu egin dut, Katastroan denak oso kokapen batua baitute.

EGUIALDAPA edo bere aldaerak 3 aldiz jasota daude datu basean baina erreferentzia kartografiko eta auzo ezezagunarekin.

Aitzandieta

KoordenatuakX548887 Y4778375 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Etimologia

Xabier Arregik jasoa: "Haitz izenetik dator Joxe Mari Zenitagoia Galartzazarrekoak esan duenez. Toki horretan zartatutako haitza omen dago."

Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitzandieta, Aitzandietak, Aitzandietari, Aitzandietan, Aitzandietako, Aitzandietatik, Aitzandietara

Oharrak

Xabier Arregik jasoa: Olalde baserrikoek, Aitzaldia hitza erabiltzen dute inguru bera izendatzeko. Katastroan, 16/22 partzela bi zatirekin: "Monte arbolar llamado Aizandieta-basterra...contiene este terreno 127a...", "Monte arbolar llamado Aiztandieta;...contiene 578a y 36ca..."

Ikusiaundi (berba).

Gerondo

KoordenatuakX547939 Y4777887 Mapan ikusi [D_50021, D_50022]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

EGITEKOA: Idatzizko lekukotza gehiago lortu.

Amillaga

KoordenatuakX546851 Y4775296 Mapan ikusi [Z_14541]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaAUZUNEA
Etimologiaamil (amildegi, amildu) + -aga toki atzizkia
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amillaga, Amillagak, Amillagari, Amillagan, Amillagako, Amillagatik, Amillagara
Oharrak

Erreferentzia berarekin gaurkoa desberdinak. Zuzendu??