Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Irarragagañekoa

KoordenatuakX544319 Y4776390 Mapan ikusi [D_49370]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Idarragagañekoan bizi naiz, Idarragagañeko lagunak ditut, Gure ama Idarragagañekoa da, Idarragagañekotik etorri naiz, Idarragagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Idarragagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Idarragagañekokua da, *Idarragagañekoatik etorri naiz, *Idarragagañekoara noa

Oharrak

Ez luke Irarragagañekoa izan beharko? Idatzizko lekukotasun guzti-guztiak r-dunak dira. Eta gaur eguneko eskrituretan ere hala dira gehien gehienak. Ahoz, ostera, beti D-rekin da.

Beatxurtuko txabola

KoordenatuakX547554 Y4777665 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA

Gaztañazabal

KoordenatuakX544797 Y4776983 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)

Lorbide

KoordenatuakX550272 Y4778776 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaPINUDIA

Polpol

KoordenatuakX551366 Y4780326 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan Pol-pol bi partzela txikiri lotuta bakarrik dator. Beste izen batzuk ere ematen zaizkie gainera partzeloi: Kerixetako zabala eta Kerixetako zelaia...

Kanterako punta

KoordenatuakX545351 Y4779885 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Nondik ote dator??? Berez, markatutako tokian ez dago tontorrik. Ondoan, Mendilaua inguruan, dagoena izango da? Generikotzat Punta erabiltzea onargarri? punta ala puntea?

Txarasakona

KoordenatuakX544424 Y4779072 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Txarasakona, Txarasakonak, Txarasakonari, Txarasakonean, Txarasakoneko, Txarasakonetik, Txarasakonera
Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez dago baina toponimo gardena da.

MTNEn Gaztaina-Sakona, zertxobait Elgeta alderago. Kokapen horretan, Elgetako mugan, Katastroan partzela txiki bat dago (01/080, Bergaretxekoa), CHARIA (i) edo GAZTAÑA SAKONA (a) jaso dena. Bi dira Gaztainasakona eta Txarasakona?

Mendilaua

KoordenatuakX545127 Y4779973 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Mendilaua, Mendilauak, Mendilauari, Mendilauan, Mendilauko, Mendilautik, Mendilaura

Oharrak

Gure datu-basean ez da idatziz jaso MENDI osagaia duen antzeko toponimorik. Hala ere, argi samarra ematen du.

Katastroan ez da oraindik inguru horretako zenbait partzela jaso.

Ozaeta

KoordenatuakX550362.5 Y4779936 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ozaeta, Ozaetak, Ozaetari, Ozaetan, Ozaetako, Ozaetatik, Ozaetara
OharrakSoraluzerekin mugan baina zein auzotan ote dago?

Ibarrola

KoordenatuakX545150.3 Y4779021 Mapan ikusi [D_49507]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaIbar + ola
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ibarrola, Ibarrolak, Ibarrolari, Ibarrolan, Ibarrolako, Ibarrolatik, Ibarrolara
IkusiOLA etxe izenetan (book page).