1. aundi

1. aundi, aundíxa. (a). adjektiboa. ANDI. Grande. Oso adinekoei ANDI ere entzun dakieke inoiz. Nere amandria-bisabuela zan Larrañaa Andiko alabia. Hil. Hilarik AANDI dio beste behin (Ik. "aundixa izan"en azpian). Hilarik berak AAUNDI dio hurrengo esaldian, enfasia eman nahirik edo: Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. komentario 1 aundíxa izan. 1. aundíxa izan. (c). esapidea. Harritzekoa izan, ironiaz, alderantzizkoa adierazi nahiz. Aundixa dok pa beti igual izatia./ Aundixa da ba ori be zuri pasau biar izatia. Ik. gogorra izan. 2. aundíxa izan. (c). esapidea. Haundiustekoa, harroskoa izan.   Se dice, con cierta sorna, de los que se creen superiores. Orrek bere denpora guztian izan die aundixak./ Oiñ il ddan Gaiñeko Bitor, da Laudazko Julianan gizona, aandixak orrek! Aaltuak! Jarri eskillara armailletan, elizpekuan kanpora begira ta, ogixa jan danba-danba, ta mutill galantak. áundixak eiñ. (c). esapidea. Matrakakeriak, parrandak, etab. egin. Urte ederrak pasau giñuzen guk an, aundixak eindda e. Eli.

Komentarioak

Toponimiako datu-base osoan, 80 inguru aldiz azaltzen da ANDI eta 43 aldiz AUNDI. Lenenengo ANDIa 1544an jasotakoa da; lehenenengo AUNDIa, berriz, 1854koa. Ahoz, jaso diren lekukotasun guztiak, berriz, AUNDI transkribatu dira.