Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bízkaittar, bízkaittarra. (a). izena. Vizcaíno.
bízkar. BIXKAR (ESANAGOA). 1. bizkar, bizkárra. (a). izena. Hombro, y también espalda. Bixkarreko miñak nago. Donatok dio sorburu dela «hombro» eta bizkar atzekaldea. bizkarra berotu. (b). esapidea. Jipoitu. Formal ezpaabill neuk berotukostat bixkarra. Sin. lepua berotu. bizkárra jaso. (c). esapidea. Desentenderse de un asunto con desdén. Preguntau notsanian dirua noiz bueltau bia zeban, bixkarra jaso ta aurrera ein zeban. Sin. lepúa jaso. 2. bizkar, bizkárra. (c). izena. La loma de los terrenos, de los montes. Mendi bixkarrai jarraittuaz aillegau giñan tontorrera./ Sobixkarrian dabitz ardixak. Ik. mendi-bízkar, sobízkar. 3. bizkar, bizkárra. (d). izena. Enborraren hari okerrak ateratzen duen konkorra. Au bizkarra da, bere arixa ola dao, ola zuzen, da emetikan ebaten bozu, au olaxe okertu eitten da. Ganbelatu esaten dotse emen. Juantxo.
bízkarka. 1. bízkarka. (b). adberbioa. Bizkarrean karga eramanez. A hombros. Bizkarka karriau giñuan arbixa. Ik. kárgaka, séndorka. 2. bízkarka, bízkarkia. (c). izena. Bizkarkako lana. Bixkarkia lan astuna jartzen dok.
bizkárleku, bizkárlekua. (c). izena. Bizkarra apoiatzeko lekua. Bizkarlekudun bankua da isillua.
bizkarrázur, bizkarrazúrra. (b). izena. BIXKARRAZUR. Espinazo, columna vertebral. Arbolatik jausi tta bixkarrazurra apurtu.
bizko, bízkua. (c). adjektiboa. BIXKO. Bizco, -a.
bízkor. BIXKOR (ERABILIAGOA). 1. bizkor. (a). adberbioa. BIXKOR. Azkar.   Rápido, pronto. Bixkor joan kalera. águro. (b). adberbioa. Bizkor, azkar.   De prisa, pronto, ligero, rápido. Aguro etorri kaletik, eh./ Aguro jan platerian daukazuna. Sin. bizkor. 2. bizkor, bizkórra. (a). adjektiboa. BIXKOR. Rápido, -a, ágil. Oso aintxintxikalari bixkorra da Luis. 3. bizkor, bizkórra. (a). adjektiboa. BIXKOR. Argia, azkarra.   Vivo, -a, espabilado, -a, inteligente. Oso bixkorra ei da eskolan.
bizkórtu. BIXKORTU (ERABILIAGOA).
bízkotxo, bízkotxua. (b). izena. Bizcocho.
bla!. (c). onomatopeia. "Belarrondoaren onomatopeia. Ezer erantzun barik, bla eta ixildu eban.” (AAG Eibes)
blankásaasol, blankásaasola. (d). izena. Sagar mota geza, sagardotarako erabiltzen dena.   Cierta variedad de manzana dulce que se utiliza para sidra. Blankasaasola txikixa ta zurixkia da.
blanko. Ik. zuri.
blásta!. (c). onomatopeia. BLÁUSTA. Zerbait erori dela adierazten duen onomatopeia.   Onomatopeya de algo que cae. Nere aurrian blasta jausi zan gizona. blásta-blásta. BLÁUSTA-BLÁUSTA. 1. blasta-blasta. (c). onomatopeia. BLAUSTA-BLAUSTA. Elurra ugari jaustearen onomatopeia. Edurra blasta-blasta diardu. Ik. mara-mára. 2. blasta-blasta. (c). onomatopeia. BLAUSTA-BLAUSTA. Dirua ateratzearen edo ordaintzearen onomatopeia. Neure aurrian pagau juan amar millakuakin blasta-blasta.
blastára. BLAUSTÁRA. 1. blastara, blastaría. (c). izena. Gauza batek jausterakoan ateratzen duen hotsa. Aiziak pago aundixa bota zebanian arek etara zeban blastaria. 2. blastara, blastaría. (c). izena. Bofetada. Ixilik egon ari blastara bat artu nai ezpok. Sin. blastatéko.
blastatéko, blastatekúa. (b). izena. PLASTATEKO. Bofetada. Amak blastatekua emungosta ola juaten banaiz. Sin. belárrezkiñako, belárrondoko, matrailléko, blastara.
blastíau. (c). du aditza. Jo, zapindu. Etxera aillegatziaz bat blastiau juan.
blástio, blástiua. (c). izena. Paliza, zurra. Dendan lapurretan ein zebalako blastiua emun dotsa semiai. Ik. asun-berótu.
blisti-blásta. (c). onomatopeia. Zartaden hotsa, belarrondokoena etab. imitatzen duen onomatopeia. Ixilik ezpaago blisti-blasta emungostat. BLISTI ETA BLASTA horrelakoetan: Maixu aura blisti eta blasta ibiltze zuan belarrondokuak partitzen.