Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
biribilkóte, biribilkotía. (c). adjektiboa. BOROBILKOTE. Biribil samarra. Jardiñian jarri daben arrizar biribilkote aura ze dok, lurrai eusteko ala monumentua?/ Patata klase batzuk luzangak izaten die eta beste batzuk biribilkotiak.
biribil-trintxa, biribil-trintxia. (a). izena. Gubia. Onek biribil-trintxak. Erderaz gubias die onek. Muebliei goixan moldura bat ipintzen baatzue, akabatzeko, zela general biribilla eukitzen daben, onekin akabau biozu. Martin. Sin. gubi. Ik. trintxa.
bíriki, bírikixak. (d). izena. Pulmoikia, parte horretako haragia.   Los pulmones y similares, que se utilizan bien para hacer tripotxas, longaniza, etc., o bien para dar a los perros. Txorixuak itte zittuan urdaixa ta txarrixan okeliakin da lukainkak barruko zerakin, birikixekin. Klem. Ik. bíri.
birínddu. (d). da aditza. Birin bihurtu. trípetatik birínddu. (d). esapidea. Beherakoa harrapatu. Goizeko iruntza, zeroi, tripetatik birinddu ero, ganaua ezta gogortzen. Enr.
bíriñ, biríña. (c). adjektiboa. Viscoso, -a. Jarabe orrek iguiña emuten dost, biriñ-biriña da ta./ Ostrak pe biriñak izaten die.
bírittako, bírittakua. (d). izena. BIRIXETAKO. Biriketako gaitza, tuberkulosia. Sin. birigatx (Eib.)
birjiña, birjiña. (c). adjektiboa. Birjinitatea gordetzen duena. Oinddio birjiña ei dao. Mugatuko forman ez da entzun ohi. Ik. amábirjiña, neska-lóra.
birki. Ik. bíki.
birlorátu. (c). da aditza. Bigarrenez loratu landareak, bere benetako sasoitik at.   Reflorecer. Etxosteko keixa arbolia birloratu ein zuan joan dan udazkenian. Pertsona bategatik ere esan daiteke adinean aurrera doalarik gaztealdi berri baten sartzen bada. Nobixua topau dabenetik birloratu ein dda. Juanita.
birola, birolia. (d). izena. (Eibar) "Arandela, suplemento (armería). Errobera oni birolia lokatu jako.
birraldátu. (c). du aditza. Birlandatu. Landarea mintegitik atera eta ortuan landatu.   Trasplantar. Tomate-azixa semillaran ereitten da eta sasoia aillegautakuan ortuan birraldatu biar izaten da./ Landarak sasoiz birraldatu bia die, etxakue aundigi eitten laga biar. Sin. aldatu.
bírrin, birríña. (d). adjektiboa. Triturado, -a. Arta-birriñ puxkat emuixozu txalai./ Baba-birriña be emon izan jakuen ganauei. Aleei buruz. Konposizioan, batez ere. Etim.: bir+irin, ziurrenik. Ik. artábirrin, zai-bírriñ. bírrin-bírrin eiñ. (d). Birrindu. Zapatillak birrin-birrin eindda ekarri zittuan.
birrínd(d)u. (d). du aditza. Xehe-xehe egin.   Hacer polvo una cosa, romper, triturar. Perurenak marka guztiak birrinduittu./ Kotxia arrapau zosten da jota birrinduta agertu da./ Arto-zorrua eruan birrintzera.
birtute, birtutia. (d). izena. Virtud.
biruta, birútia. (a). izena. Viruta. Sin. txíribi.
birzái, birzáixa. (c). izena. Salvado menudo. Eralgi eitten danian lelengo fiñena juten da, da gelditzen da zaixa gaiñian; berriz bigarren baiakin, bae latzauakin eralgittakuan, birzaixa apartatze jako. Don. Sin. zai-bírriñ.
bisábuelo, -a, bisábuelua, -ia. (c). izena. Bisabuelo, -a. Adinekoek mugagabean gehiago. Nere bisabuelok pe bai, nere bisabuelok pe asko ekixen. Hil./ Danak ezagutu ziñuzen? Nik pai: aittajauna, bisabuelo, bisabuela, aittajauna, amandria. Hil. Hilarik amandria-bisabuela eta aittajauna-bisabuelo ere esan digu: Nere amandria-bisabuela zan Larrañaa Andiko alabia./ Nere aittajauna-bisabuelo ezkondu zan ogetairu urtekin. Donatok bigarren aittajaun darabil zentzu honetan. Bazan gure auzuan zar bat, Mari Teren bigarren aittajauna, aittajaunan aitta. Ez dut beste inoiz entzun. Ik. ámandre, ámandria.
bisagra, bísagria. (a). izena. ARRA. Bisagra. BISAGRA ARRA eta EMEA dira; markoan jartzen dena arra eta mugitu behar den elementuan jartzen dena emea. Bisagran be eskatzen da ferreterixara juandakuan: apurtu ein jatak bat, pieza bat igual. Zein apurtu jak, arra o emia? Don.