Elosua

Agirre

KoordenatuakX551151.8 Y4777481.5 Mapan ikusi [D_48708]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaParaje librea, eguzkiak, haizeak? jotzen duena. Erronkarin Aireager hitza erabiltzen zen paraje haizetsua adierazteko.

Jatxito

KoordenatuakX551160 Y4778818 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ahozko beste lekukotzarik?

Gomezkorta

KoordenatuakX551082.2 Y4778115.1 Mapan ikusi [D_48710]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Gomezkorta, Gomezkortak, Gomezkortari, Gomezkortan, Gomezkortako, Gomezkortatik, Gomezkortara
IkusiGomózkorta (berba).

Atsobaso

KoordenatuakX551932 Y4778300 Mapan ikusi [G_22333]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaLEPOA (collado)
Oharrak

GFAn ATXOBASO, PARAJE gisa. Mendikat.en ATXOBASO lepoa aipatzen da beste sarrera batzuen gaineko informazioan.

Nondik ote dator izena. BASO osagaia duten toponimoetan ez dago antzeko lekukotzarik. Gregorio Muruamendiarazek dio Azkoiti partean dagoela.

Katastroan ere ez dator halako izenik. GFAk markatzen duen tokian beste izen batzuk ageri dira.

 

Jose Mari Jauregi eta Benita Epelderi ez zitzaien ezaguna izena.

Kondebasoa

KoordenatuakX550694 Y4778623 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Kondebasoa, Kondebasoak, Kondebasoari, Kondebasoan, Kondebasoko, Kondebasotik, Kondebasora
Oharrak

Gure datu-basean ez dago Elosuan Kondebasoaren idatzizko lekukotasunik.

Katastroan partzela handi bi daude ahoz Kondebasua deituak, baina idatziz aparteko izenik ez dutenak. Honela jasotzen dira: "Terreno jaral de haya trasmocho...en el monte llamado Marcelegui..."

Egiaragañekoa

KoordenatuakX550708 Y4778057 Mapan ikusi [D_48711]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Egiaragañekoan bizi naiz, Egiaragañeko lagunak ditut, Gure ama Egiaragañekoa da, Egiaragañekotik etorri naiz, Egiaragañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Egiaragañekoako lagunak ditut, Gure aita *Egiaragañekokua da, *Egiaragañekoatik etorri naiz, *Egiaragañekoara noa
Oharrak

Nahiz eta hasierako lekukotasunak EGIARA izan, 1771rako bada EGIAGA bat eta 19. mendeaz geroztikoak denak dira EGIAGA. Zer egin? GFAn HEGIAGA.

Egiarazpikoa

KoordenatuakX550467 Y4778058 Mapan ikusi [D_48712]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Egiarazpikoan bizi naiz, Egiarazpiko lagunak ditut, Gure ama Egiarazpikoa da, Egiarazpikotik etorri naiz, Egiarazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Egiarazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Egiarazpikokua da, *Egiarazpikoatik etorri naiz, *Egiarazpikoara noa
Oharrak

Nahiz eta hasierako lekukotasunak EGIARA izan, 1771rako bada EGIAGA bat eta 19. mendeaz geroztikoak denak dira EGIAGA. Zer egin? GFAn HEGIAGA.

A bakarra ala bi?

Egieder

KoordenatuakX549884 Y4777902 Mapan ikusi [I_19225, I_19227]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Muskiritsu errekaren adarretako bat, Elosuko lurretan Iturriberriko askan sortu eta Laspiurboluan egiten Erroitzekin bat egiten duena.

Oharrak
Gure Egieder eta GFAko Egieder eta Ubegi bat dira. Hala ere, guk EGIEDERren amaiera gorago dugu: Egiederrek gurean Laspiurbolua eta Orontzola artean egiten du bat Egialdaparekin eta GFAn Erroitzekin bat egin artekoa da. Egieder eta Ubegi berdinak dira GFAn eta Ubei, berriz, deitzen diote Iturriberriko askatik Debarainokoari.
Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruko erabileraren arabera, nondik nora da Egieder?

Erantzun hemen

Elosumendi

KoordenatuakX551787 Y4778817 Mapan ikusi [G_22186]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

88-04-B,075 erreferentzian beste ELOSUMENDI bat dago mendia.

100 mendien katalogoan hau dator: "Elosumendi / Kerexeta Goiegia. Ordena aldatzen zaio proposamenari, Elosumendi izena askoz ere ugariagoa baita dokumentazioan eta beroni lehentasuna eman nahi baitzaio." Lehen alderantzizko ordenan zetorren.

GFAn Elosumendi mendia eta tontorra datoz. MTNEn Elosumendi dator. Mendikat webgunean gailur honi Kerexeta-goiegia ere deitzen zaio. Ez dut inon dokumentatuta aurkitu.

Mendikat-en sinonimotzat jotzen ditu Kerexeta-goiegia, Keixeta eta Elosumendi. Honako hau dio Kerexeta-goiegia sarreran: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta entre las cuencas de los ríos Deba y Urola. También se conoce con el nombre de Keixeta, Elosumendi, por dominar la población de Elosua, o de Pol-pol, onomatopéyico topónimo debido a que en la proximidad de la cima existe un manantial con esa denominación." Ez ote da Kerexetako hegia-ren desitxuratzea?

Bergarako Mugarriak lana (Pol-pol mendi elkarteko talde bat, argitaratzeko prestaketan): "Haitzak duen gaintxo batean buzoia dago, Pol-Polak jarritako buzoia, bere ikurrarekin, Elosu mendi buzoia, 836 m, baina nagusiek diote Keixeta izan dela beti paraje hori."

Maparako aztertu egin beharko dugu Elosumendi, Kerexeta eta abarren artean.

KOKAPENA. Mapa eta gidetan Sorusaitzetik iparraldera hurrengo dagoen gainari deitzen zaio Elosumendi baina katastroko informaziotik ezin da hori ondorioztatu eta informanteen lekukotasunetan ere ez da garbi geratzen. 

Katastroa. Idatziz ez da inoiz Elosumendi dokumentatzen. Hala ere, 9 partzelari lotuta agertzen dira oharretan "terreno en el monte Elosua" bezalakoak eta horietatik 7 Benta baserritik Iturriberriko zelaira bitartean (lehengo kantina ingurura) daude. Beste bi partzelak bat Altsasu elkartetik gertu eta bestea Kortabarriazpikoa baino beherago daude sakabanatuta. Ahoz hiru partzelari lotuta eta hiru informanteren ahotik jaso da katastroan:

Kanteraburuan. Bi partzela elkarren ondoan:15/194 partzela, Elosumendi, Narbaizagañeko Patxi Larrañagaren ahotik eta 15/186 partzela, Elosuko mendixa, Agirreko Balentin Gabilondoren ahotik.

Sorusaitzean17/443 partzela, Elosumendi, Ugasarriko Mikel Balentziagaren ahotik, idatziz Marzelegi eta Franzes-sastarra.

Abaskalaren depositoa

KoordenatuakX550322 Y4778026 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaUR-BILTEGIA
Eta zuk, zer diozu?

Nondik nora sortua da Abaskal hori? Esango doskuzu zein dan depositoaren kokapen zehatza? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen