Elosua

Gantxo

KoordenatuakX551971 Y4779483 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn ere Gantxo dator. Katastroan ez dator.

Kokapena aztertu behar, Pol-poleko mugarrien lanean esaten baitu Gatxo (sic) izeneko mugarria Elosumendiko buzoitik 20 metrora dagoela.

Egizabal

KoordenatuakX550720.4 Y4777620 Mapan ikusi [D_48713]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA

Etxaostako txabola

KoordenatuakX552009 Y4779454 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Elosuan, Azkoiti partean, auzoa da Etxaosta eta Etxaosta baserriak ere badaude.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Oharrak
Juana Joxepa Letek, Etxosta darabil. Ikus Ahotsak.
Kanpoko loturak· Ahotsak.com. Juana Joxepa Lete, Elosuko baserriak

Egizabalgo gaina

KoordenatuakX550828 Y4777589 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaHEGIA (ladera)
Oharrak

GFAn, EGIZABALKOMUÑOA tumuloa, toki berean. Hartzekotan hura hartuko genuke.

Kerexeta

KoordenatuakX551751 Y4779551 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara
Oharrak

Izenaren forma:

100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:

1811  QUEREISETA
1811  QUEREISETACO-CELAYA
1811  QUERISETAZABAL
1813  QUERESEITA-BARRENA
1813  QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813  QUERESETA
1829  QUERISITA
1889  QUERICETACO-CELAYA
1889  QUERIZETA
1891  QUERISETA
1892  QUERISETA CELAYA
1900  QUEREICETA

Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak:  Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1).

Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz?????????

Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia...

Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak.

63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.

 

Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten

Beitiren iturria

KoordenatuakX551158 Y4778124 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaITURRIA
Oharrak

Nondik etorriko da? Elosu guztian ez dago Beiti osagaia duen toponimorik. Beiti baserriak, bestalde, San Juanen eta Basalgon daude.

Jose Mari Jauregi eta Benita Epelderi ez zitzaien ezaguna.

Eta zuk, zer diozu?

Batez be, izena nondik datorren eta itturrixaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Asundisakona

KoordenatuakX551556 Y4779496 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Gure datu-basean ez da idatziz jaso ASUN osagaia duen antzeko toponimorik.

Katastroan jasota datoz bi partzela txiki baina elkarrengandik urruti samar daude. Idatziz inguru horietan beste lekuizen batzuk dira nagusi: Zaniolaburu, Zaniolabazterra, Garalekueta.

- 17/140 ahoz Saniolaburu edo Asundisakona (Juan Jose Ansola, Laspiurgañekoa) eta idatziz Zaniola-buru (i)

- 17/362 ahoz ASUNDI (Francisco Larrañaga, Narbaizagañekoa) eta idatziz GARALECUETA ("...monte Marcelegui y paraje llamado Garalecueta...")

Agirrezabal

KoordenatuakX550984.5 Y4777650.5 Mapan ikusi [D_48709]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAgirre + zabal
IkusiAgirrebeña (toponimo), zabal (berba).

Zelaiaundi

KoordenatuakX551250 Y4779633 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

Zelaiaundi parajearen kokapena kontuan hartuta, errekaren kokapena zuzendu egin beharko dela uste dut. Ikus Zelaiaundi aurkintza non den.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Zelaundi izena erreka hau izendatzeko? Nondik norakoa da, zein partzelatatik zeinetarakoa?

Erantzun hemen

Itxusiko aldapa

KoordenatuakX551393 Y4778370 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Oharrak

Katastroan ez dator ITXUSIren antzeko toponimorik ez kokaleku horren inguruan eta ez bestela ere.

Webguneko datu-basean ere ez dago, ezta oharretan ere, ITXUSIren antzeko toponimorik.

Baliteke Hilariren lekukotasuna oker jasoa izatea eta Benitarena izatea lekukotasun baliagarri bakarra.