Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Orontzola

KoordenatuakX550053.9 Y4777800.5 Mapan ikusi [D_49987, D_49988]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Orontzola, Orontzolak, Orontzolari, Orontzolan, Orontzolako, Orontzolatik, Orontzolara
IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Punterrekako iturria

KoordenatuakX546975 Y4778074 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaITURRIA
Oharrak

Ez dago datu-base osoan, ezta oharretan ere, idatzizko lekukotzarik. Katastroan badago, partzela bat (02/072) Punterreka izenekoa.

Eta zuk, zer diozu?

Izena erabiltzen da? Beste izenik badu? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Beloki

KoordenatuakX549934 Y4778476 Mapan ikusi [2]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologiabelar + toki

Ola

KoordenatuakX548135 Y4777927 Mapan ikusi [D_50002]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ola, Olak, Olari, Olan, Olako, Olatik, Olara
IkusiOLA etxe izenetan (book page), ola (berba).

Agirreegia

KoordenatuakX544423 Y4776619 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Uberan badira Agirre osagaia duten baserriak baina Agirreegia auzunea ez da dokumentatzen.

Zalantza izan genuen mapan E bakarrarekin ala birekin eman eta birekin eman genuen. Hiztegian esaten denaren arabera, E bakarra omen da nagusi.

Jasoko genituzke iruzkinak.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaAUZUNEA
EtimologiaAgirre + egia
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Agirreegia, Agirreegiak, Agirreegiari, Agirreegian, Agirreegiko, Agirreegitik, Agirreegira

IkusiAgirrebeña (toponimo), égi (berba).

Beatxurtu

KoordenatuakX547731 Y4777683 Mapan ikusi [D_50017]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA

Urzelaiko etxeak

KoordenatuakX548556 Y4778639 Mapan ikusi [D_49956, D_49957, D_49958]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Izen egokia da? GFAn BLOQUE URCELAY. Udal erroldan ez dator aparteko izenik.

Ez da berez toponimoa ala??

San Martin

KoordenatuakX547021 Y4773295 Mapan ikusi [D_49827, D_49828]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaETXEA
Bestelako jakingarriak

Udaleko webgunetik hartuta: "Ermitaren inguruan kokatutako baserri-gune txikia da. Ermitan bi etxebizitza daude orain, baina lehengo egiturari bere horretan eutsi dio. Oin angeluzuzena, bi isurialde, harlangaitzezko hormak eta harlanduzko eskantzuak ditu. Ezaugarri horiek guztiak zituen antzina ere. Inguruko parrokia zen, eta martxoaren 25ean hantxe elkartzen ziren denak anaitasun-giroan: ganaduak eraman eta afaldu egiten zuten. Ospakizun horiek 80ko hamarkadaren erdi aldean galdu ziren."

Oharrak

2002an Nrekin arautu zen. Sanmartiñetxeberri beharko luke ala?

GFAko loturak gaizki daude, berez, bi eraikin ei dira eta San Martin baserria eta San Martin etxea. Gaur egun ez dago eliza edo ermitarik ala??? Baserria dago bi bizitzarekin.

Kerexeta

KoordenatuakX551751 Y4779551 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara
Oharrak

Izenaren forma:

100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:

1811  QUEREISETA
1811  QUEREISETACO-CELAYA
1811  QUERISETAZABAL
1813  QUERESEITA-BARRENA
1813  QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813  QUERESETA
1829  QUERISITA
1889  QUERICETACO-CELAYA
1889  QUERIZETA
1891  QUERISETA
1892  QUERISETA CELAYA
1900  QUEREICETA

Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak:  Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1).

Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz?????????

Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia...

Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak.

63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.

 

Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten

Belastegi-Telleria

KoordenatuakX546898 Y4777619 Mapan ikusi [D_49521]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page), Belastegi (toponimo), barri (berba).