Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Elosumendi

KoordenatuakX551787 Y4778817 Mapan ikusi [G_22186]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

88-04-B,075 erreferentzian beste ELOSUMENDI bat dago mendia.

100 mendien katalogoan hau dator: "Elosumendi / Kerexeta Goiegia. Ordena aldatzen zaio proposamenari, Elosumendi izena askoz ere ugariagoa baita dokumentazioan eta beroni lehentasuna eman nahi baitzaio." Lehen alderantzizko ordenan zetorren.

GFAn Elosumendi mendia eta tontorra datoz. MTNEn Elosumendi dator. Mendikat webgunean gailur honi Kerexeta-goiegia ere deitzen zaio. Ez dut inon dokumentatuta aurkitu.

Mendikat-en sinonimotzat jotzen ditu Kerexeta-goiegia, Keixeta eta Elosumendi. Honako hau dio Kerexeta-goiegia sarreran: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta entre las cuencas de los ríos Deba y Urola. También se conoce con el nombre de Keixeta, Elosumendi, por dominar la población de Elosua, o de Pol-pol, onomatopéyico topónimo debido a que en la proximidad de la cima existe un manantial con esa denominación." Ez ote da Kerexetako hegia-ren desitxuratzea?

Bergarako Mugarriak lana (Pol-pol mendi elkarteko talde bat, argitaratzeko prestaketan): "Haitzak duen gaintxo batean buzoia dago, Pol-Polak jarritako buzoia, bere ikurrarekin, Elosu mendi buzoia, 836 m, baina nagusiek diote Keixeta izan dela beti paraje hori."

Maparako aztertu egin beharko dugu Elosumendi, Kerexeta eta abarren artean.

KOKAPENA. Mapa eta gidetan Sorusaitzetik iparraldera hurrengo dagoen gainari deitzen zaio Elosumendi baina katastroko informaziotik ezin da hori ondorioztatu eta informanteen lekukotasunetan ere ez da garbi geratzen. 

Katastroa. Idatziz ez da inoiz Elosumendi dokumentatzen. Hala ere, 9 partzelari lotuta agertzen dira oharretan "terreno en el monte Elosua" bezalakoak eta horietatik 7 Benta baserritik Iturriberriko zelaira bitartean (lehengo kantina ingurura) daude. Beste bi partzelak bat Altsasu elkartetik gertu eta bestea Kortabarriazpikoa baino beherago daude sakabanatuta. Ahoz hiru partzelari lotuta eta hiru informanteren ahotik jaso da katastroan:

Kanteraburuan. Bi partzela elkarren ondoan:15/194 partzela, Elosumendi, Narbaizagañeko Patxi Larrañagaren ahotik eta 15/186 partzela, Elosuko mendixa, Agirreko Balentin Gabilondoren ahotik.

Sorusaitzean17/443 partzela, Elosumendi, Ugasarriko Mikel Balentziagaren ahotik, idatziz Marzelegi eta Franzes-sastarra.

Ziardegi

KoordenatuakX547506 Y4777443.5 Mapan ikusi [D_49523]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA

Untzuetazpiko txabola

KoordenatuakX547769 Y4779242 Mapan ikusi [9]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA

Artolazabaletxeberri

KoordenatuakX549872.3 Y4778364.55 Mapan ikusi [D_49977]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaArtolazabal: Ardi + ola + zabal
IkusiOLA etxe izenetan (book page), barri (berba).

Albizuri

KoordenatuakX545213 Y4778687 Mapan ikusi [I_19307]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaERREKATXOA
EtimologiaAlbitz + zuri
Ikusiálbitz (berba).
Eta zuk, zer diozu?

GFAko B5Mn presaraino markatzen du Albizuri; guk motzago dugu jasota, Sostra errekarekin bat egin arte. Zein da erabilerarik ohikoenak?

Erantzun hemen

Urkulu

KoordenatuakX543849 Y4777037 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Bergara eta Elgetako muga-mugan. Bergara partean izen horrekin sail txikia. Elgetan ere badira lurrak izen horrekin.

Izagirre

KoordenatuakX547808 Y4778077 Mapan ikusi [D_50024]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

haize + agirre: paraje haizetsua. Aizagirre abizena ere bada. Erronkarieraz Aireager esanahi bertsuarekin.

Bestelako jakingarriak

Etxe honetako semea da Jose Luis Gorrotxategi bertsolaria, 1945ean jaioa.

Kanpoko loturak· Uztarria.com, 2005, Gorrotxategiri elkarrizketa bere liburuaz

Arangurentxo

KoordenatuakX545412.1 Y4777293.5 Mapan ikusi [D_49499]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaHaran + guren. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos.

Artolazabalgañeko txabola

KoordenatuakX550847 Y4779254 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA

Untzuetagañekoa

KoordenatuakX547815.2 Y4779442.5 Mapan ikusi [D_50029]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Untzuetagañekoan bizi naiz, Untzuetagañeko lagunak ditut, Gure ama Untzuetagañekoa da, Untzuetagañekotik etorri naiz, Untzuetagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Untzuetagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Untzuetagañekokua da, *Untzuetagañekoatik etorri naiz, *Untzuetagañekoara noa