Elorregi

Urdaola

KoordenatuakX548159 Y4769715 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urdaola, Urdaolak, Urdaolari, Urdaolan, Urdaolako, Urdaolatik, Urdaolara
Oharrak

Urdagala (i)/Urdebala (a) ere jasota dago inguruan. Bera ote dira? Katastroan badator partzela bat (12/45, Elkorobarrutikoa) ahoz eta idatziz Urdaola jaso dena.

Isuskitza

KoordenatuakX544671 Y4770517 Mapan ikusi [D_49881]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Itsuskitza, Itsuskitzak, Itsuskitzari, Itsuskitzan, Itsuskitzako, Itsuskitzatik, Itsuskitzara

Oharrak

Ala Isuskitza? Zein da ugariena?

BAHn Itxuskia dator, "killarrezko erratza" esanahiarekin. Arrasaten eta baita Oñatin ere gauza bera esateko Isuskixa erabiltzen da. Elorregi mugan izanik horrek sortaraziko du izen-dantza. Akaso etxekoei eurei galdetu beharko zaie.

Katastroan bada partzela bat (11/76) izen honekin lotua: Itxuskitzaldea (a)/Izuzquiza-aldea.

Urbedeinkatuontzia

KoordenatuakX544623 Y4771267 Mapan ikusi [G_22571]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHARRIA
Oharrak

Ez da idatziz dokumentatzen, ezta oharretan ere. GFArentzat, Irutontorreta gailurra eta Urbedeinkatu ontzia berak dira. Honela dator: Gailurra: Irutontorreta, Urbedeinkatu ontzia. Bien azalerak berdin markatzen ditu.

Mendikat.net-en honela dio: La cumbre de Irutontorreta también parece recibir el nombre, no poco curioso, de Urbedeinkatu ontzia (Pila de agua bendita). Juan Larrañagaren lekukotzaren arabera ematen du Irutontorreta gainean dagoen harkaitz bati esaten zaiola "Ontzibedeinkatua".

Mapan, zalantzarik barik, Irutontorreta sartu beharko litzateke, EHko 100 mendien katalogoan ere hori dator eta.

Urbedeinkatuontzia erabili beharko da Ontzibedeinkaturen ordez, ala?

Launtsarasko mendia

KoordenatuakX548297 Y4769818 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Launtsaras baserria da. Kokapen honetan, Astoaga ondoan, katastroan ez da Launtsaras-ik agertzen. Bestela ere, oraindik oso gutxi agertzen dira. Hor beste lekuizen batzuk (Astoaga eta Urdaola, adibidez) daude.

Urieta

KoordenatuakX545616 Y4770796 Mapan ikusi [D_49885]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urieta, Urietak, Urietari, Urietan, Urietako, Urietatik, Urietara
Oharrak

- Barbuak-eta zela harrapatzen zenduezen? - Barbuek guk ez gittuen harrapetan, gu artien gaztiek gitzen-ta, baiña baazen peskari oso onak, baazen, Barrenakuek-eta, Ubittakuek-eta, horreik peskari amorratuek zien-ta. Guardazibillek ibiltten zien, mikeletiek be bai; peskan ikusi ezkerok, e…Hizlaria(k): Arrieta Gallastegi, Esteban Herria: Eskoriatza (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Data: 2005-12-20 Iraupena: 0:02:15 Erref: ESK-014/016 ///

Buzoizarra

KoordenatuakX544501 Y4771480 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Aspeltxikieta eta hau berak ote dira? Gure datu-basean ez da idatziz jaso BUz hasi eta ZAR/ÇAR osagaia duen antzeko toponimorik. Katastroan ere ez dator.

Txindurraitz

KoordenatuakX547652 Y4770274 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
Oharrak

Ez gure datu-basean eta ez katastroan ez dator halakorik.

Barrenabeitia

KoordenatuakX545809 Y4771230 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologiabarrena + beitia (behea)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Barrenabeitia, Barrenabeitiak, Barrenabeitiari, Barrenabeitian, Barrenabeitiko, Barrenabeititik, Barrenabeitira

Oharrak

Katastroan 11/65 partzela (2 hektarea) agertzen da izen hauekin: Itxasi aldia (a) / Barrenabeitia (i).

Eta zuk, zer diozu?

Zein ote da jatorrizkoa: Barrenabieta ala Barrenabeitia?

Erantzun hemen

Txapelgorri

KoordenatuakX544595 Y4771033 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Zertatik dator izena? Katastroan ez dator. Ez du ematen erabilera orokorreko izena denik. Inguruan beste izen batzuk daudela ematen du: Alkorta, Tximixua...

Narbaiza

KoordenatuakX547996 Y4770177 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Narbaiza, Narbaizak, Narbaizari, Narbaizan, Narbaizako, Narbaizatik, Narbaizara