Elorregi

Partilekua

KoordenatuakX545780 Y4771166 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBIDEGURUTZEA
Oharrak

Bidegurutzea jartzen du oharretan. Zuzendu. Erabiltzen da hemen PARTILEKU hitz arrunt gisa? BAHan ez dator. OEH. partileku. "Etxeitabeko partilekua, bide batetik zoazela, baserri-etxe batera partitzen den lekua (beste bide bat). Ez da bidegurutzearen sinonimoa, antzerakoa izanik ere" (Comunicación personal).

Elkoroabeletxe

KoordenatuakX547118 Y4770353 Mapan ikusi [D_49919, D_49920]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaElkoro + abere-etxe
IkusiETXE osagaia etxe izenetan (book page).

Kobeta

KoordenatuakX547973 Y4770071 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaATERPEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kobeta, Kobetak, Kobetari, Kobetan, Kobetako, Kobetatik, Kobetara
Oharrak

Datu-basean ez dago KOBETArik, ezta oharretan ere. Katastroan ere ez dator.

Hilerria

KoordenatuakX545275 Y4770452 Mapan ikusi [D_49889]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakEuskaltzaindia: halako generikoak batuaz ematea hobesten da.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHILERRIA
Oharrak

Ala Hilerria jarri beharko genuke??

Madarizelaieta

KoordenatuakX547763 Y4769390 Mapan ikusi [G_22735]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Madarizelaieta, Madarizelaietak, Madarizelaietari, Madarizelaietan, Madarizelaietako, Madarizelaietatik, Madarizelaietara
Oharrak

GFAn Maizelaieta gailurra.

Hemen dago Bergarako mugarrietako bat. Pol-polekoen lanetik hartua: "106.mugarria “Marizelayeta/Madarizelay” aipaturiko lautada horretan dago eta Antzuola, Bergara eta Oñatiren arteko muga markatzen du: harri landua da, ikusgarria, hiruki formakoa."

Gorotsabel

KoordenatuakX545298 Y4770421 Mapan ikusi [I_20480]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Elorregiko hilerri azpitxora datorren erreka.

Oharrak

GFAko B5Mn KOTZABAL. Gorotsabel arautu zen baserria.

Eta zuk, zer diozu?

Gorotsabelerreka ala Gorotsabel? Ahoz esaten da Gorotsabel soilik erreka esateko?

Erantzun hemen

Aierdisakona

KoordenatuakX546037 Y4770205 Mapan ikusi [D_49926]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Aierdi + sakona. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia.

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Aierdisakona, Aierdisakonak, Aierdisakonari, Aierdisakonean, Aierdisakoneko, Aierdisakonetik, Aierdisakonera

Bestelako jakingarriak

Etxe honetan jaio zen Eusebio Osa (1936-1993) euskal pentsalari, idazle eta eragilea. Sakona eta Sakone sinadurak erabili zituen, besteak beste.

Kanpoko loturak· Euskomedia.org, bidegileak bilduma, Eusebio Osaren bizitza

Zupetezia

KoordenatuakX545763 Y4770831 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakZalantza izan dugu zela eman. MTNEn, Zupetezi agertzen da eta idatzizko beste lekukotasunik ez dugu Elorregin. Ahoz ere jaso da toki hau izendatzeko Supetesixa. Zaila da S-z ala Z-z behar duen finkatzea. Nondik ote dator?? Katastroan Angiozarren jaso dira Supetia (a)/ Supetiya (i). Jatorri bereko izenak ote?
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zupetezia, Zupeteziak, Zupeteziari, Zupetezian, Zupeteziko, Zupetezitik, Zupetezira
Oharrak

Ez da etorriko Subetesi (SU EBATE HESI) edo horrelako zerbaitetik?

MTNEn, Zupetezi. Gure datu basean EGUI, ESI edo EZI osagaia duen toponimo bakar bat ere ez da ez SU-z eta ez ZU-z hasten. Ahozko eta, ahal bada, idatzizko lekukotza gehiago jaso beharko da??

Katastrokoan Elorregin ez dago ezer. Angiozarren Askasibarboluko Juliana Belastegiren ahotan Supetia (a)/ Supetiya (i) eta Askasibarberriko Fco. Jabier Mujikaren ahotan Supetiya, ahoz eta idatziz. Askasibarreko partzela pare bat agertzen dira, berriz idatziz Lupeteya jasota; ahoz, Etxeaurria.

Zereña

KoordenatuakX546357 Y4769589 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zereña, Zereñak, Zereñari, Zereñan, Zereñako, Zereñatik, Zereñara
Oharrak

Ala Zeraña/Zereña? Idatziz (lekukotasun dezente agertzen da, lehena 1745ekoa) joera Zerañaren aldekoa da (Cereña, Ceraina, Ceraña-gaña, Cerinaburu... dokumentatzen dira), nahiz eta 1849.rako baden Celaingo Celaya bat. Ahoz, berriz, Zerain jaso da beti. Nola deklinatzen dute gaur egun? Zereñan? Zerañen?? Bergara eta Oñatiko mugan dagoenez, jakitekoa izango litzateke Oñatin ere zela erabiltzen den eta arautu bada, zela arautu den. Udal-mugen 1939ko aktan Teraña-gaña jasota dago.

Katastroan ez dator.

Urietako txabola

KoordenatuakX545670 Y4770628 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Oharrak

Urieta gertuko baserria da. Halakoak sartu behar ditugu mapan.