Elorregi

Lapurzulo

KoordenatuakX544607 Y4770605 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaLEIZEA
Oharrak

Felipe Altunak aipatzen du baina transkribapena jaso barik dago.

Bergara.net-etik hartua: "Elorregitik Arrasaterantz abiatu, eta 700 bat metrora dago Isuskitza baserria, lehen harrobia egon zen tokian, Lapurzulo kobazuloaren ondoan. Kobazulo honetan babesten omen ziren Gipuzkoa eta Bizkaia artean ibiltzen ziren zamariak. Hauek lapurretan ere ibiltzen omen ziren eta inguru hori igaro ezina eta beldurgarria bihurtu zuten, bai auzokoentzat eta baita Ventas edo Ibarbaltz ostatuetan gelditzen ziren bidaiarientzat ere. Mikeleteak etengabe aritzen omen ziren gaizkile hauen kontra." (http://www.bergara.net/Herria/Auzoak/Elorregi/Historia)

Etxaubeko iturria

KoordenatuakX547438 Y4771628 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaITURRIA
Eta zuk, zer diozu?

Izen hori erabilixa da? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Auntzerreka

KoordenatuakX545855 Y4772049 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Auntzerreka, Auntzerrekak, Auntzerrekari, Auntzerrekan, Auntzerrekako, Auntzerrekatik, Auntzerrekara

Oharrak

Katastroan badira lau partzela izen hau dutenak; idatziz, Aunz-erreka.

Otsaitz

KoordenatuakX547559 Y4769845 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan partzela ugari (dozena batetik gora) datoz ahoz Otaitz edo Otzaitz eta idatziz Osaiz, Ozaiz, Osais, Otzaiz... izenez jasoak.

Oso sail zabala hartzen dute: partzela batzuk Aristi baserriaren inguruan daude eta beste batzuk Astoaga inguruan.

A artikulua?

Armiñoeta

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakZalantza izan dugu Armiñoeta eta Armuñoetaren artean, inguruan bertan baitaude Elkoromuño eta Ostromuño, esan Elkoromiño eta Ostromiño esaten direnak eta B5Mn Almuñueta eta MTNEn Almunueta baitatoz. Armuñoetaren idatzizko lekukotasunik ez dagoenez eta esan Armiñoeta esaten denez, Euskaltzaindiaren irizpenari jarraituaz, Armiñoeta aukeratu da.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Armiñoeta, Armiñoetak, Armiñoetari, Armiñoetan, Armiñoetako, Armiñoetatik, Armiñoetara
Oharrak

Desagertua. Kokapen zehatzik ez. Bergarakoartxiboa.net-en ere agertzen da: "Datak: 1832/03/31 - 1832/03/31.
Izenburua: Escritura de censo de doscientos ducados dada por Bernardo de Mujica y su mujer María Antonia de Luariz Arizti con hipoteca de su casería de Arminueta a favor del cabildo y memoria de misa cantada fundada por Luis de Zumalabe"

IkusiArmuñoeta (toponimo).

Alkorta

KoordenatuakX543912 Y4770515 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Alkorta, Alkortak, Alkortari, Alkortan, Alkortako, Alkortatik, Alkortara

Ibrasoro

KoordenatuakX544247 Y4770399 Mapan ikusi [I_25845]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen. Mokorrosteren jarraipen gisa agertzen da GFAn. Ubidea ez dago guztian markatuta, Eskonbreragatik izango da??

Nondik ote dator? Inguruan ez dago halako izenik duen tokirik. Katastroan ez dago Iz hasi eta -soro/-solo osagaia duen partzelarik.

Ramon Agirrek esana hor Ibratzekoek zutela basoa. Hortik etorri ote litekeen.

Eta zuk, zer diozu?

Izen hau oso erabilixa da? Izenaren jatorrixa zein izan leike?

Erantzun hemen

Arizti

KoordenatuakX545863 Y4771018 Mapan ikusi [I_19334]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Klabelinaitzen sortu eta Arizti baserriaren ondotik auto-desguazen ingurura doan errekatxoa.

Oharrak

GFAko B5Mtik hartua.

Eta zuk, zer diozu?

Ahozko bilketan ez zen izen hau jaso. Erabiltzen da?

Erantzun hemen

Azaldegieta

KoordenatuakX548860 Y4770263 Mapan ikusi [G_22737, G_22738]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Bestelako jakingarriak

Antzuolako toponimiatik hartua: "790 metrotara dagoen mendia. Tontorrean atsesenleku ederra du iturri eta guzti. Pietate aurreko domekan egiten zuten bertako erromeria oso ospetsua omen zen."

Oharrak

GFAtik hartuta. GFAn AZALDEGIETA/ASALDITTA. Ia osorik Antzuolako partean. Antzuolako toponimian Azaldegieta arautu da.

Otsaitz

Bestelako izenakAzaldegieta
KoordenatuakX546033 Y4771204 Mapan ikusi [I_18985, I_18984]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Deba ibaiaren adarretako bat Otsaitz eta Astoaga inguruan sortu eta Barrenabeitiara datorrena.

Oharrak

GFAn Azaldegieta eta Asalditta agertzen dira: Azaldegieta Launtsarasko mendian, Astoaga inguruan sortu eta Isasizabal eta auto desguzearen artean Debara doanari deitzen diote eta Asalditta Azaldegietaren hasierako zatiari.

Bergarako Euskeran ere Azalditta izena eman zaio erreka honi eta Elorregiren auzunetzat agertzen da Olaldea/Azalditta erreka.

Gure datu-basean, berriz, ez da Azalditta izenik agertu ez auzunea eta ez erreka izendatzeko eta Debaraino doan errekari Otzaitz/Otaitz erreka (a) /Osaiz-erreca (i) deitzen zaio. Hasierako adarrak: Narbaizako errekia eta Astuagako erreka, besteak, beste.

Osaiz-erreka aurkientza gisa ere sarri samar dokumentatzen da eta katastroan ere asko dira Otaitz edo Otzaiz izeneko parajean kokatutako partzelak.

Bere garaian erreka honetan izan zen errota bat ere eta, Antxon Agirre Sorondok Otaitz errota izenez jasoa du: "San Prudenzio auzoan dago, landaretza ugaria duen ingurune batean. Bere lanak egiteko, Otaitz errekaren uren indarraz baliatzen zen."