Angiozar

Argietxeko presa

KoordenatuakX542204 Y4773850 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaPRESA
Eta zuk, zer diozu?

Presaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Presaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Orbegarai

KoordenatuakX544239 Y4774350 Mapan ikusi [D_50082]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA

Ariznabarretabarrena

KoordenatuakX540998 Y4774368 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Añabarreta tontorra da.

Gañekobolua

KoordenatuakX542660.3 Y4773724 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERROTA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gañekobolua, Gañekoboluak, Gañekoboluari, Gañekoboluan, Gañekoboluko, Gañekobolutik, Gañekobolura
OharrakDesagertua

Agurlaetagañekoa

KoordenatuakX541875 Y4773857 Mapan ikusi [D_50119]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Mitxelenaren A.V.en arabera, Agure-z osatuak dira honakoak: Agureola (Agurola, Aburola), Agurolaeta. Kasu honetan hau genuke, beraz: Agure + ola + eta + gañekoa.

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Agurlaetagañekoan bizi naiz, Agurlaetagañeko lagunak ditut, Gure ama Agurlaetagañekoa da, Agurlaetagañekotik etorri naiz, Agurlaetagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Agurlaetagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Agurlaetagañekokua da, *Agurlaetagañekoatik etorri naiz, *Agurlaetagañekoara noa

Bestelako jakingarriak

Felix Aranzabal (Angiozarko itsua) soinujole ezagunaren jaiotetxea. 1919an jaio zen Angiozarren eta 2006an hil zen Eibarren. Felixen iloba da Joxe Aranzabal kazetari, irakasle eta blogari arrasatearra.

IkusiOLA etxe izenetan (book page).
Kanpoko loturak· Euskarazko Wikipedia, Angiozarko itsuaren biografia
· Faroa, Joxe Aranzabalen bloga. Aranzabal soinujoleak

Kamiñerokoa

KoordenatuakX543071 Y4773677 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
EtimologiaKamiñero + koa. Kamiñeroaren etxea.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kamiñerokoan bizi naiz, Kamiñeroko lagunak ditut, Gure ama Kamiñerokoa da, Kamiñerokotik etorri naiz, Kamiñerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kamiñerokoako lagunak ditut, Gure aita *Kamiñerokokua da, *Kamiñerokoatik etorri naiz, *Kamiñerokoara noa
Oharrak

Lehen bi fitxatan zeuden Kamiñerokoa eta Kapaingoa eta batu egin ditut.

Kapaingoa nondik ote dator?? Kapagin-etik?? Kapaingoa eta Kamiñerokoa nahasketa ez dago??

Bi izango dira kamiñekoak?? Kapaingoari ere Kamiñerokoa esaten zaio. - Ta […] esaten dotsazue zeoze? - Kamiñerokua. - Kamiñerokua hari. Kamiñerua zuan, ba, [Barrutian] aitta? - Bai, bai. - Ba, Kamiñerokua. (Juane Lonbide)

Ikusi-KOA etxe izenetan (book page).

Pagamendiko txabola

KoordenatuakX542247 Y4773290 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA

Elexamendi

KoordenatuakX542531 Y4774271 Mapan ikusi [D_50131, D_50132]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERMITA
Kanpoko loturak· Euskal-Herria.org, argazkiak

Zabaletagañekoa

KoordenatuakX541668.9 Y4774327 Mapan ikusi [D_50122, D_50123]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Zabaletagañekoan bizi naiz, Zabaletagañeko lagunak ditut, Gure ama Zabaletagañekoa da, Zabaletagañekotik etorri naiz, Zabaletagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Zabaletagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Zabaletagañekokua da, *Zabaletagañekoatik etorri naiz, *Zabaletagañekoara noa

Beatarena

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Itxura guztia du Beata-tik etortzeko.

Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).