-KOA etxe izenetan

Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat da –KOA. Bergarako toponimiako datu-basean, guztira, 696 lekukotasun idatzi jaso dira –koa-z edo aldaerez (coa/koa, cua/kua, goa/gua) amaituak, horietatik %90etik gora etxe-izena adierazten dutenak. Bestalde, gaur ahozkoan -Kua/-Gua erabiltzen bada ere, idatzian alde handiz ugariagoa da -Koa/-Goa: coa/goa/koa: 530; cua/gua/kua; 166.

Era askotako elementuei lotuta aurki dezakegu:

1.- Lekuzko adberbioei lotuta (zenbakiak lekukotasun kopuruei dagozkie; kasu askotan etxe-izen berarenak izan litezke). Gure datu-baseko lehenengo lekukotasuna 1477koa da (Moyualdecoa); hala ere, esan beharra dago kasu askotan euskarazko lekuzko adberbioen ordez, gaztelaniazko formak (de abajo, de arriba, de medio, suso, yuso..) erabili izan direla dokumentazioan. Hona hemen jasotako lekukotasunen datuak:

  • Behe esanahikoak: azpikoa (153 lekukotasun), bekoa (13, beti “e” bakarrarekin), sakonekoa (2), beitikoa (1), barrengoa/barrenekoa/barrenengoa (14). Ez da inoiz agertzen Bengoa.

  • Goi esanahikoak: gañekoa (104), goikoa (56), garaikoa (11), goenengoa (7); goienekoa (5), Goengoa/guengoa… (0). Kasu batean -e lotura barik: Errecaingoa/Recaengoa (Errecagana eta Errecain ere bai, Mugertzako etxe bat.

  • Besteak: erdikoa (27), aldekoa (29), aurrekoa (5), ostekoa (7), aurtengoa (4, Lesarriaurtengoa), emendikoa (1, Goronsarri  emendicoa; emetikoa ez),

Koari lotuta agertzen ez direnak: andikoa, urrutikoa (Urruti hutsik bai: Zuburruti, Etxebarriurruti), atzekoa (0); arucengoa (Behin agertzen da baina ez etxea), ondokoa (3 aldiz baina ez ez etxeak)

2.- Zuzenean izenari, abizenari, ezizenari edo lanbideari lotuta. Mitxelenak (Apellido Vascos) dio genitibozko -ko hau ez dela normalean bizidunekin erabiltzen. Hala ere, Bergarako toponimian gehiago dira idatziz jasotzen diren -koz osatutako etxe izenak -enaz osatutakoak baino:  -ena, 59 lekukotasun, lehena 1751koa; -ko, 123 lekukotasun, lehena 1761ekoa. Ahoz, 31 lekukotasun -korenak,  47 -enarenak.

Hona hemen jasotako izenak:

  • Izenari lotuta: Abraingoa, Belengoa, Gillengoa, Kalistokoa, Kristingoa, Marticoa, Pepetokoa, Santikoa (San Emeterikoa), Urdingoa, Alejokoa. Izen eta patronimikoari lotua: Martisaezkoa (Garitao Martisaezkoa).
  • Abizenari lotuta:  (Amillaga) Garitanokoa, Arbulukua, Aringoa, Arrietacoa, Barrenacoa, Berraondocoa, Gantxeikua, Iñarrecua (Basalgoko Iñarra), Iralacua, Larreacoa, Loidicua, Mendivilcoa, Monzongua, Urquiolacua, Zulaicacoa
  • Ezizenari lotuta: Azcarrunz Balentocoa (Balentocoa), Bisimañacoa, Chaingoa, Chamacoa/Chamancoa (Zubieta kalekoa, Chamao ezizena ere agertzen da), Chiquirricua, Churicoa, Coletecoa, Frakasarkua, Itxikua (Txiikua),  Lesarri Balentocoa, Martocoa, Mausocua?, Munabekua, Nasicoa, Olabarrikua, Pilotocoa, Txerukua,
  • Lanbideari lotuta: Arozkua, Arzaingoa, Danbolintterokua, Errementaricoa, Sacristangoa, Kamiñerokua, Capaguingoa, Marraguerocoa, Sacristaucoa, Soldaucua, Tejerokua, Zapataricoa, Cigarrerocoa, Zurraderocoa

Nabarmentzekoa da kontsonantez bukatutako guztiak loturazko “e” gabe osatzen direla: Mendibilgoa, Kristingoa, Frakasarkua…

Bestalde, esan beharra dago hainbat kasutan etxe-izen bera agertzen da -koarekin eta -enarekin: Berraondokoa/Berraondo(e)na, Tejerokoa/Tejero(e)na, Arozkoa/Arotzena...

3.- Kokapena adierazten duen izenari lotua:

Elordizelaicoa (Elorregizelaia, ahoz Zelaikua), Esquiñacoa, Askakua, Iturricoa, Calvariocoa, Cantoicua, Mugarricoa (Ondarrecoa ere deitua, antza), Curucecoa, Zubicoa, Bidebittartekua, Burdinatecoa, Characoa, Lizarretacoa..

4.- Etxearen ezaugarriren bat (eskaintzen duen zerbitzua, etxearen nolakoa…:

Bentakua, Dolaracoa, Infernukua?, Labecoa, Olacoa, Parrakua, Posadacoa, Sardoteikua, Tabernacoa, Torrekua, Upateicua, Echandicoa, Echebarricoa, Echechiquicoa, Ergubide-Nausicoa, Soledadecua (“Soledadeko” amabirjina-tik)

5.- Jatorri argia ez dutenak: Arcaicecua (Kalea), Broncekua (Ubera), Charranchacoa, Musuetacoa (Angiozar), Padarcoa (Mugertza), Trapalacua (Zubieta), Palacua (Akaso Trapalacua eta hau berak?) Piscoa (Pepetocoa eta hau etxe bera dira), Ralacua, Yzundicua (azken biok San Antonio inguruko etxe batzuek agertzen diren aipamenean).

6.- -(E)NE-ren bitartez izenari, abizenari, ezizenari edo lanbideari lotuta:Agapitorekua, Arandonekua, Uztarriñekua, Parrokuanekua… (Ikus hauen gaineko txosten apartekoa.

Amaitzeko, esan dezagun, hainbat direla aldi berean -KOAz zein -KOA gabe osatzen diren etxe izenak ere: Dolara/Dolarakoa, Errotaerdi/Errotaerdikoa, Mugarri/Mugarrikoa, Elorregizelaia/Zelaikoa, Etxeaundi/Etxeaundikoa, Mouazpi/Mouazpikoa, Garraztegigain/Garraztegigañekoa, Aranerdi/Aranerdikoa, Posada/Posadakoa... Oro har, esan genezake ahoz joera handiagoa dagoela forma laburrak erabiltzeko. Gainontzean idatzian ez da nabari mendeen joanean forma laburren edo luzeen aldeko bilakaera garbirik izan denik.

Estepan Plazaola, 2011ko azaroa