Angiozar

Paulona

KoordenatuakX542459 Y4774124 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakPauloena ala Paulona? Badira antzekoak Angiozarren: BERRAONDOENA, ALDEKOENA... Egungo dokumentazio ofizialean (GFAn, erroldan?) Aldekoena eta Berraondoena dokumentatu dira. Pauloena ez da dokumentatzen. Idatziz lekukotza zaharrenak Aldecoa eta Berraondo dira eta berriagoak Berraondoena eta Aldecoena. Ahoz berriz NA egiten da beti. Arrasaten ere badira halako toponimoak. Arrasateko Toponimiatik hartua: "Etxe-izenen bukaeran -ena hartu dugu aintzat. Hortaz, -ona-z bukatzen direnak oena bilakatu ditugu: Alejona > ALEJOENA, (...) Izan ere, dokumentazioak sarri aldaera horixe (-oena) erakusten digu, 1773ko adibideok kasu: Mardoena, Geronimo-ena, Lazaro-ena, Perico-ena." Arrasaten, Bergaran ez bezala, oraindik ere bizirik dago ahoz ENA egitea: Marduena, Lazauena? 2002an baserriak arautzean ONA amaierak aukeratu ziren eta horiek mantentzea erabaki da Euskaltzaindiaren proposamenez.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Paulona, Paulonak, Paulonari, Paulonean, Pauloneko, Paulonetik, Paulonera
Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Gesalena

KoordenatuakX544197.8 Y4774228 Mapan ikusi [D_50080]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Gesalena, Gesalenak, Gesalenari, Gesalenean, Gesaleneko, Gesalenetik, Gesalenera
Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Salluzea

KoordenatuakX541633.6 Y4774286.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaSOROA (campo, heredad)

Garraztegi

KoordenatuakX543412.6 Y4773828.5 Mapan ikusi [D_50070]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaGarratz + tegi. Garratz ezizena izan liteke.
Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page).

Illarregi

KoordenatuakX542041 Y4773731 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Ematen du Ilarregi izeneko parajetik Olaiturrira doan errekatxoa izango dela. GFAn ez dago errekatxoa markatuta.

Eta zuk, zer diozu?

Zabal erabilixa da izen hau? Nondik norakoa da?

Erantzun hemen

Antoniña

KoordenatuakX543101 Y4773671 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Ala Antonirena??? Ze helbide postal du? Beste izen ofizialik ez ote du??

Bolunegi

KoordenatuakX542092 Y4773937 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan adibide dezente daude bai ahozko eta idatzizko.

Eguzkitzagañekoa

KoordenatuakX543055.8 Y4774209 Mapan ikusi [D_50144]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Eguzkitzagañekoan bizi naiz, Eguzkitzagañeko lagunak ditut, Gure ama Eguzkitzagañekoa da, Eguzkitzagañekotik etorri naiz, Eguzkitzagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Eguzkitzagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Eguzkitzagañekokua da, *Eguzkitzagañekoatik etorri naiz, *Eguzkitzagañekoara noa

Galarragasakona

KoordenatuakX541632.9 Y4774651.5 Mapan ikusi [D_50124]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Galarragasakona, Galarragasakonak, Galarragasakonari, Galarragasakonean, Galarragasakoneko, Galarragasakonetik, Galarragasakonera

Jauregi

KoordenatuakX542471.8 Y4774157.5 Mapan ikusi [D_50135]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA