Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
burtáket, burtakéta. (c). izena. Gurdiaren taketa.   Estacas que se colocan en los bordes del carro. Burtaketak etxian lagata joan giñan garotara. Sin. táket.
burtápa, burtapía. (c). izena. Gurdiak atzean eta aurrean duen atea.   La puerta delantera y trasera del carro. Burtapak aaztuta joan giñan arbittara. Atzeko tapa eta aurreko tapa dira.
burtarása, burtarasía. (d). izena. Cada uno de los dos largueros del carro. Sin. arasa.
burtárdatz, burtardátza. (c). izena. Gurdi ardatza.   Eje de carro. Burtardatzari jaboia egiten omen zitzaion gutxiago berotzeko. Burdi-bolantearena burdinazkoa zen Sin. búrtzill. Ik. burtásto, ardatz.
burtárrasto, burtárrastua. (c). izena. Gurdi arrastoa, gurdi gurpilek bidean egiten duen marka edo zanga   Huella de carro. Bizikletan zoiala burtarrastuan erruberia sartu ta buruz bera jausi zuan.
burtásto, burtastua(k). izena. Burtetxea eta burtardatzaren arteko piezak, pisua bere gain hartzen dutenak.   Piezas intermedias entre el eje y la cama del carro. Ez berotzeko jaboia eitte jakon gaiñian, astuak, burtastuak. Gero burdiñazkuak etorri zien, lenao egurrezkuak zien burtastuak, eta berotu eitte zeben ardatza eta eitte jakon jaboia. Da an juten zuan irrintzia juaz. Don.
burtate, burtátia. (b). izena. Gurdiak arasetan sartuta, gurpilak babesteko edukitzen dituen oholak. Arbi kargarekin, basoko egurrarekin eta horrelakoekin erabiltzen dira, arbiburuak edo egurrak sar ez daitezen arasa eta gurpilaren artean. 35 cm inguru altuan eta zabalean, gutxi gorabehera.
burtéra, -e, burtería. (c). izena. BURTÉDE. Gurdi hedea. Uztarriak erdian partika-punta sartzeko duen larruzko eraztun sendoa.   Anillo de cuero grueso donde se introduce la punta de la pértiga. Burteria apurtu eta errekara joan zan burdixa, irixak aurrian zittuala. Ik. éde.
burterráilla, burterraillía. (d). izena. Burkama osatzen duten zurezko zeharkakoak. Ik. errailla.
burtési, burtesíxa. (d). izena. Kaja hurritz makilazko hesiz egina duen gurdia.   Carro con la caja hecha de trenzado de palos de avellano Sin. burzesto. Ik. burkúbeso, esi.
burtétxe, burtetxía. (c). izena. Lecho de carro. Sin. burkáma.
burtezpáta, burtezpatía. (c). izena. Gurdi-ezpata. Gurdiaren atzealdean bat eta aurrealdean bestea joan ohi den egur sendo luzexka.   "Palos que se ponen delante y detrás en la cama del carro para que no se caiga la carga sobre el ganado." (Azkue). Burtezpatiak eusten dotsa bedarrai. Sin. ezpata.
burtirríntza, burtirrintzía. (d). izena. BURDI-IRRINTZA, IRRINTZA. Burtardatzak, oliorik ez duelako edo, ibiltzerakoan ateratzen duen zarata zorrotza.   Chirrido de eje de carro mal engrasado Danak illaran, burdixak irrintzia, iiii, dana burtirrintzia. Danak beren erropa zuri edarrak, beren borla ederrekin ganauak... Hil./ Lenao egurrezkuak zien burtastuak, eta berotu eitte zeben ardatza eta eitte jakon jaboia. Da an juten zuan irrintzia juaz. Don./ Txirrrii, burdi-irrintzak. Pasatzen da bai ikusi (arriuak), geu gaztiak eta, kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Burdixai irrintzak, tirrirriii, preparau eitte i zittuen. Ben. Goiko adibideetan ikusten denez, arriua senarraren etxera eramateko apropos gertatzen zen gurdia bidean burtirrintzak eginez joan zedin. Sin. irrintzaráta. Ik. árrio, burtásto.
búrtol, búrtola(k). izena. Gurdiaren zoruko eta alboetako oholak.   Las tablas laterales y del fondo del carro. Burtolak jarri burdixai, araetara goiaz eta. Burtolak ipinita burkaja osatzen da.
burtorrazi, burtorrazixa. (d). izena. Burtastoa bere posiziora jasotzeko erabiltzen den tresna. Zien bi egur formia emonda, egur klase gogorra, jeneralmente artia ero pagua, eta gero ari presiñua eitteko gora, burtorrazixa. Don.
burtúel, burtuéla. (d). izena. Burdi-bolantearen erruberaren uztaua. Burdinazkoa, gomazkoa edo bestelakoa. Uztaua dok ori be; meia danian uela. Burdixai, burdi zorrotzai eitte jakok orrekin, ia plantxa dezentia. Da meia baldin bada uela. Don. Mehea baldin bada uel eta bestela uztau, dio, baina segurantzia handirik gabe. Ik. agún, llánta, úztau, uel.
burtxeloka egin. esapidea. "Ganauak buruaz joteko keiñua egin. Sin. jotera egin, adarka egin." (SB Eibetno).
burtxirrínka, burtxirrinkía. (d). izena. Gurdi-zorrotzaren gurpilaren burdinazko uztaua, estalkia. Ik. burdi-zórrotz, txirrinka, úztau.
búrtzill, burtzílla. (c). izena. Burtardatza. Egurra labrau barik dau, geo ipini lurrian, da formia onekin, atxur orrekin, gasta, gasta, gastatzen albo bittatik, ta geo itte ako zean zulua, burtzillana, neurrixak artu ta burtzillan zulua. Jen. Sin. burtárdatz.
búru. 1. buru, burúa. (a). izena. Cabeza. 2. buru, burúa. (a). Norbera: nere burua, bere burua, etab. Arek ondo ezautzen jok bere burua. . bere burúa bóta. (b). esapidea. Suicidarse. Zubittik bera bota zeban bere burua./ Trenai bota zotsan bere burua. ZERI bota, ibilgailuei (trena, autoa) denean. NORA bota, bestela. Bere burua ill ere bai. buru-buru ibilli. esapidea. (Antzuola) "Denen ahotan ibili. Kontu ori buru-buru dabil." (Lar Antz). Sin. bólo-bólo ibili. burúa apúrtu. (a). esapidea. Devanarse los sesos. Ordenadorian burua apurtzen ibilli nitzan atsalde guztia gauza bat asmau ezindda. burúa berótu. (b). esapidea. Calentar los cascos. Lagunak berotu zotsen burua Indiara joateko. burúa erakútsi. (c). esapidea. Nabarmendu.   Hacer ostentación. Bere burua erakustearren iñundienak eitteittue batzuk. burúa galdu. (b). esapidea. Zoratu, zentzuna galdu.   Enloquecer, perder el juicio. Burua ziero galduta ei dauka./ Fulana bategaittik galdu zeban burua. burua jaso. 1. burua jaso. (c). esapidea. Aurrera irten. Taberna orrek burua jaso orduko urte batzuk pasauko die. 2. burua jaso. (c). esapidea. Animoak hartu, adoretu. Andria il jakonetik burua jaso ezindda dabil. Ezezkoetan batik bat. burúa joán. 1. burua joan. (c). Zorabiatu.   Marearse. Lagunduidazu, edozein momentutan burua joaten jata ta; eztakitt tensiño bajua-ero. 2. burua joan. (c). Delirar (hil aurrean, adibidez). Burua be jun jako, galdu jako, ta oso gaizki dago. Don. burúa makúrtu. (b). esapidea. Agachar la cabeza, humillarse. Aura, burua ez makurtzearren kapaz da edozer astakerixa eitteko. buruai bueltak emon. (b). esapidea. Asko pentsatu. Buruai bueltak emun arren etxakixat ze ein ddoten karteriakin. buruan. (c). Poderioz, puruz. Ik. purúan. burúan artu. (b). Memorizar, retener en la memoria. Esan zostan baiña eneban buruan artu aren telefono numerua. Sin. burúan gorde, goguan artu. burúan euki. (b). esapidea. Recordar, retener en la memoria. Oinddio buruan daukat zuen aittajunak esan zostana. Sin. gogúan euki. buruan geldittu. (b). esapidea. BURUAN GERATU. Fijarse en la memoria. Buruan geldittu jatan Egileorren bertsua./ Euruak zenbat balio daben milla aldiz entzun juat, baiña etxatak buruan geratzen. burúan gorde. (b). esapidea. Memorizar. Ik. buruan artu, goguan artu, goguan gorde Ik. burúan artu, goguan artu, gogúan gorde. burúan jarri. (b). esapidea. Ocurrirse, antojarse. Buruan jarri jakon fraille joan bia zebala ta etzeban etsi joan arte. Sin. burúan sartu. buruan lokie izan. esapidea. (Leintz) Zeharo normala ez izan. "Este día de bautizo, los niños de la casa, los vecinos y demás allegados son obsequiados con pan y queso, ya que, de no hacerlo, el niño burúan sartu. (a). esapidea. Ocurrise, meterse en la cabeza. Bein buruan gauza bat sartze jakonian, adios. Sin. burúan jarri. burúko ílletaraiño aspértu. (d). esapidea. Kokoteraino jarri. Aspertu giñan buruko illetaraiño (motxaillekin). Mertz. burúra etorri. (b). esapidea. Venirle en mente, acordarse. Burura etorri jakon guztia esan zotsan./ Etxata burura etortzen aren izena. burúra igo. (b). esapidea. Subirse a la cabeza. Realian jokatzen dabenetik famia burura igo jako. burúra jo. (b). Edanak, batez ere, burura igo edo buruko mina eman. Txakolin asko ez eik eran, orrek burura jote jok eta. burútik (gora) eiñ. dio esapidea. BURÚTIK (GORA) ERÁIÑ. Amorratu eragin, higuindu. Aurtengo udan umiak burutik ein ddoste./ Len ijittuak burutik gora eitten Sin. burúzkainka eiñ. burútik éindda égon. (b). esapidea. BURUTIK JOTA EGON, ENDREDAUTA EGON. Zoratuta egon. Tontokerixa orrek eitteko burutik eindda egon bia da. burútik etára eráiñ. (d). esapidea. Buruan sartutakoa atera. Ezin dotsa burutik etara eraiñ eztala bere kulpia. Ezezkoetan, batik bat. Hilarik, ezin zuela nahita ere erdaraz egin, esateko darabil. Entendidu bai, baiña dana gaixki. «La» esan bia dan lekuan «lo», «lo» esan bia dan lekuan «pe», dana aldrebes. Eta aura eztao burutik etara eraitteik neri burútik joán. (a). esapidea. Ahaztu. Ziero burutik joanda neukan afaixa geunkana. burutik joanda egon. esapidea. Zoro samartuta egon. Ori puxkat burutik joanda dago. búruz. 1. buruz. (a). De memoria. Buruz dazki matrikula guztiak. 2. buruz. (a). Con la cabeza. Baloia buruz jo dau. búruz béra. (a). Cabeza abajo. Buruz bera jausi zan arbolatik. ez búru ta ez ánka. (b). esapidea. Ni pies ni cabeza. Esan dozunak eztauka ez buru ta ez anka. póspoluak baiño búru gutxíao éuki. (c). esapidea. Zentzun gutxi izan. 3. buru, burúa. (a). izena. Memoria, talento, mente, juicio. Eztauka makaleko burua guzti ori buruan eukitzeko./ Azkenerarte etzeban galdu burua. txantxangorrixak baiño buru gutxiago euki. (c). esapidea. Buru gutxi izan. 4. buru, burúa. (b). izena. Cabecilla, jefe. Oixe da PNVko burua. 5. buru, burúa. (b). izena. Unidades, cabezas, espigas... de hortalizas y cereales. Galburu ederrak dare aurten. Artaburu, galburu, azaburu, kipulaburu..., konposatuen bigarren zati gisa gehienbat. Bakarrik ere bai: Aurten letxugak eztabe buruik eiñ. 6. buru, burúa. (c). izena. Cabeza(s) de ganado. Pastore onak eztau esan biar ze buru dauzkan. Don. 7. buru, burúa. (b). izena. Orratz, pospolo, iltze edo gisakoen alde lodia. Burua falta jako ultza oni.