Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ésate bateráko
eskárabajo
ésate bateráko. esapidea. 1. esate baterako. (b). esapidea. Adibidez.   Por ejemplo Eta udan Ibizara joango bagiña, esate baterako... Porrejenplo dionik ere bada. Ik. esate. 2. esate baterako. (c). esapidea. Por poner un ejemplo. Ori, esate baterako, ogixa uts-utsik jatia moduan dok.
ésateko, ésatekua(k). izena. Reproche, queja, o simplemente observación, comentario. Segun el contexto. Esatekoik badaukazue ointxe esan. ésatekon bat izan. esapidea. ÉSATEKON BAT EUKI. Kexa edo erreparuren bat izan. Eztao sekula alkatiakin konforme; beti izaten dau esatekon bat. ésatekuak ésan. (c). esapidea. Sekulakoak esan. Jesus, Maria ta Jose, arek esan zotsan esatekuak.
ése. 1. ése, ésia. (c). izena. La letra "s". Esia ezin dau pronunziau. 2. ése, ésia. (c). izena. Se dice de las curvas que se trazan al no andar recto. Mutikuak bizikletan esiak eiñaz etortzen zien eskolatik etxera./ Kriston esia ein najuan frenazua jota. éseka. (c). adberbioa. Eseak eginez, balantzaka. Zeukan atxurrakin eseka urten zan tabernatik.
eségi. (a). du aditza. IXEGI (LEIN.). Colgar, tender. Erropak esegitzera noia. Ik. txíntxiliz.
eségileku. 1. eségileku, eségilekua. (c). izena. Arropak esegitzeko lekua.   Colgadura. Gure ataiko esegilekua beti gaiñezka egoten da. Kolgadura erabiltzen da gehiago. 2. eségileku, eségilekua. (d). izena. Zankalostea, aberearen hankak jokoa egiten duen lekua.   Corva. Beharbada perratzeko orduan hortik esegitzen delako. (?). 3. eségileku, eségilekua. (d). izena. Perratokian behia esegitzen den lekua. Guk orri esegilekuko garrotia esaten jau, garrotia emon, biurra emon. Don.
esénpler. zenbatzailea. Asko, ugari. (?). Gripekuan neskia il zan, Dorotea... Mekoletan iru, etxe baten. Esenpler bat lagun il zien orduan. Aniz. Ez dugu beste sekula entzun. Hitz harrigarri samarra da. Zintan hori entzuten da, baina gaizki aditu ote dugu? komentario 1
esfórtzu, esfortzúa. (b). izena. ESFUERTZO. Orain esfuertzo gehiago entzuten da. Esfuerzo. Esfortzu txarren bat eindda erasana daukat sorbaldan.
ési.
© Asier Sarasua
1. esi, esíxa. (c). izena. Lur landua leuntzeko erabiltzen den hesizko Lurra leun da erpill barik lagatzeko esixa pasatze zan. Sin. nagíare. esíxa pasau. (c). du aditza. ESÍTTU. Delako tresna pasatu lurra leuntzeko. Len goldatu, aretu ta esittu eitten zan lurra./ Esixa pasau biarrian dago sobixkarra.
© Jaione Isazelaia
2. esi, esíxa. (d). izena. Itxitura.   Cercado. Ganauak esixa apurtu ta basora ies ein juen./ Dana esixa zan da, luarrixa dala ta, dana. Aniz. Esi, soilik, gutxi erabiltzen da. Baina hesi mota bakoitzak bere izena du. Mordoska bat jaso dugu. Ik. alanbradúra, eskéra, espárru, ixtúra, langadúra, latési, sasí-zierre, zerradura. esixa eiñ. (c). du aditza. Itxitura bat egin. Esixa ganorazkua ein jok Luisek. Sin. esittu.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
3. esi, esíxa. (d). izena. Makila trentzatuz eginiko egur-ehuna.   Entramado hecho de palos entrelazados. Urritz makilaz eitten dok onduen esixa. Paretak edo bereizgarriak egiteko erabili izan dira, besteak beste. Ik. burtési, trentzáu.
esíttu. 1. esittu. (c). du aditza. Hesia pasatu. Ik. esi. 2. esittu. (c). du aditza. Lursaila hesiz inguratu, esola eta alanbrez jeneralean.   Hacer un cercado, de estacas y alambre, generalmente. Zelaixak esittu ta uda guztia kanpuan ganauak. Sin. esixa eiñ.
eskabíde, eskabidía. (c). izena. Eskaera.   Petición, demanda. Elizia konpondu bia dala ta diru eskabidia ein ddau abadiak./ Oin be badozu eskabiden bat.
© Jaione Isazelaia
eskábola, eskábolia. (c). izena. . ESKAROLA. Lactuca serriola. Escarola. Gaur egun ESKAROLA gehiago entzuten da.
éskaillu, -o, éskaillua. (a). izena. Errekako arraintxoa.   Bermejuela. Len eskaillu ugari zan gure erreketan. Litroka kontatzen dira. Ik. eskáldarro.
eskáldarro, eskáldarrua. (c). izena. (Eibar) Eskailu handia.   Bermejuela mayor. Eskaldarrua eskaillua baiño aundixagua baiña loiñia baiño txikixagua. (Etxba Eib) Ik. éskaillu, -o.
eskále, eskalía. (c). izena. ESKEKO. Mendigo. Eskeko esanagoa da.
eskama, eskamia. (a). izena. Ezkata.   Escama. Bixiguari eskamia kentzen ziarduala ebagixa eiñ eban. (Etxba Eib)
eskándalu, eskándalua. (c). izena. Zaratots handia.   Estrépito, bulla. Aldamenekuak egundoko eskandalua erabili zeben./ Bart demandan ein ddabe tabernarixak eta serenuak. Arek etara dabe eskandalua.
eskapáda, eskapadía. (b). izena. Escapada; se dice del salvarse de un peligro. Mutiko orrek ein ddau eskapadia autobusakin./ Eskapada ederra ein giñuan kazari aren tirua ondotik pasau jakunian.
eskape, eskapeie. izena. (Leintz) Ataria. Sin. atarte.
eskapúllau. (d). aditza. Perder la virginidad el hombre, "descapullar". Gizonai be ola esango jako. Gizon au oinddio bustitzeke jak, au sekula aprobatzeke jak, au oinddio eskapullatzeke jak. Je, je, ori be esan oi da. Don.