Osintxu

Lixiba

Bestelako izenakIrusoroetako erreka
KoordenatuakX550715 Y4779049 Mapan ikusi [I_19236]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Lisiba ala Lixiba?? Ahoskera bigarrenaren aldekoa izanik eta Hiztegi batuan ere hori aukeratu denez, Lixiba aukeratu dugu.

AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lixiba, Lixibak, Lixibari, Lixiban, Lixibako, Lixibatik, Lixibara

Oharrak

GFAn LIZIBA.

Lisiba-erreca izenarekin agertzen dira katastroan pare bat partzela txiki (17/73 eta 17/75)  errekaren adar nagusiaren sorrera inguruan. 

Irusoro, Irosolo... eta abarrez berriz, Katastroan 17. poligonoko 6 partzela ageri dira 6 baserritakoak.

Ahoz IRUSORO, IRUSOTA, IROSOLOA, KORTA-IRUZOTA eta idatziz IROSOLOA, IRUSOLO, CORTA o IRUSOLA, IRUSOLO o CORTETA. "Terreno helechal en el monte Quereiceta y paraje llamado Irusolo o Corteta..."

Jatorria izan dezake IRO-tik? IROITA bezala IROSORO? Idoieta Idoisolo?

Eta zuk, zer diozu?

Zein da formarik erabilixena? Nondik etorri leike Iruso/Irusota izena? Etorri leike Idoisorotik??

Erantzun hemen

Saatsiturri

KoordenatuakX550860 Y4779718 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaITURRIA
Eta zuk, zer diozu?

Izena erabiltzen da? Beste izenik badu? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Txikiparteak

KoordenatuakX550864 Y4779011 Mapan ikusi [8]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Oharrak

Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere.

Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du.  Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak.

Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. 

Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak.

XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena."

Eta zuk, zer diozu?

Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira?

Erantzun hemen

Urzelai

KoordenatuakX548561 Y4778690 Mapan ikusi [D_49950]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

EGITEKOA: Ahozko lekukotasun gehiago lortu: Urzelai, Urtzelai... Lehen ez zen normalizatu.

GFAn URCELAY, BASERRIA. Udal erroldan ez dator izenik.

Senidarizti

KoordenatuakX548863 Y4778090 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Etimologia

Ez ote dator SENIDEARIZTI edo SENDIARIZTI edo horrelako zerbaitetik? 1592koa SENIDARIZTI izan ote liteke?

Oharrak

Ala Sendarizti? Katastroan hiru partzela txiki (hektarea erdikoak) datoz: ZENESTI (a) Senda-arizti (i). Askargortaazpiko, Askargortagañeko eta Galarrolatzazarreko basoak dira.

Saatsiturri

KoordenatuakX550980 Y4779645 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
OharrakEgitekoa: Ahozko eta idatzizko erreferentzia gehiago lortu. Ahozko beste lekukotzaren batzuk lortu??? 88-04-A,014 erreferentzian izen bereko iturria. ///KATASTROA: Partzela mordo baten lekukotasunak daude: Ahoz: SAASITTURRI (1), SAATSITTURRI(3), SAATZITTURRI (1) SAGATZ ITURRI (2) eta idatziz SAGAS-ITURRI (5) SAGAR-ITURRI... "...monte Marcelegui y paraje llamado Sagas-iturri..." "Un montazgo en el término de Sagar-iturri..." "…terreno helechal llamado SAGAS-ITURRI …"

Galarrolatzazarra

KoordenatuakX548944 Y4777902 Mapan ikusi [D_49998]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaGalarrolatza: Galar + ola + tza. Galar: arbola-adar igartua; gaztaina-ikatza? Tza: ugaritasunezko atzizkia.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Galarrolatzazarra, Galarrolatzazarrak, Galarrolatzazarrari, Galarrolatzazarrean, Galarrolatzazarreko, Galarrolatzazarretik, Galarrolatzazarrera
IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Boluberri

KoordenatuakX548535 Y4778542 Mapan ikusi [D_49960]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

Osintxun apenas erabiltzen omen du inork Boluberri, ia denek Bolua, seguruena, bertako alaba bat bizi delako. Jabeek hala jarrita diote izena (Eskrituratan hala dutela esan didate) eta hala agertzen da udal erroldan ere. XABIER ARREGI: "Bolubarri baino Boluberri forma erabiltzen da, baina inork gutxik erabiltzen du."

Oharrak

Toki aldetik arazorik ez badago sar liteke.

Ikusibarri (berba).

Basozar

KoordenatuakX549758 Y4777858 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabilera


Oharrak

KATASTROA: honako lursailak agertzen dira:  15/96, bi zati ditu Basozarre (a)/Basazar (i) eta Pagozabaleta (a,i); 15/97 bi zati eta izen dituena: ahoz, Txabalzarre, Erdibide-Goenbide eta idatziz Bazar+Basazar eta Erdibide;15/103 Basozarre (a)/Iralecu o Oronsolo-aurrea (i); , Idatziz "…porción de terreno en el paraje llamado IRALECU o ORONSOLO-AURREA…".

Eta zuk, zer diozu?

GALDERAK: Ezaguna jatzu izen hau? Zela erabiltzen da gehixago: Basozar ala Basazar? Zela deklinatzen da: Basozarren ala Basozarrian? Ala Basozarretan?

Erantzun hemen

Txindurri

Bestelako izenakKondebaso, Erroitz
KoordenatuakX550460 Y4778424 Mapan ikusi [I_19220]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

Katastroan agertzen da partzela handi bat, Gomezkortako etxe bueltan, hainbat izenen artean Chindurrri (i)/Txindurri (a) agertzen dena. Partzela horretan ahoz agertzen da Txinddurriko itturrixa. Inguru horretan sortzen da erreka hau.

GFAn Txindurri Xabier Arregi: “Erroitz erreka” ere deitzen diote Arandon.

IkusiETXEAURREA-ETXEOSTEA-ETXEAZPIA (partzela), TXINDURRI-GOMEZKORTA BURUA (partzela).
Eta zuk, zer diozu?

Zein da izenik erabilixena? Zein konde-tatik dator izena?

Erantzun hemen