AURKINTZA (paraje, termino...)

Urbasa

KoordenatuakX552285 Y4775850 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urbasa, Urbasak, Urbasari, Urbasan, Urbasako, Urbasatik, Urbasara
Oharrak

Lehen Errekaldea auzunearen sinonimotzat zetorren eta banandu egin dut. Ematen du Errekaldearen atal bat dela.

Katastroko datuetan oinarrituta hartu dut. Katastroan sakabanatu samartuta dauden 6 partzelatan agertzen da 15. poligonoan idatziz Urbasa (310, 319 eta 498 partzelak) edo Urbaso (273, 316 eta 333). Lehen ez zegoen ahoz jasota eta katastroan ahoz Urbasa (15 poligonoko 310 eta 319 partzelak) eta Urbaso (15/316 partzela) jasotzen dira baina ez dakigu informanteek idatziaren ondorioz esan duten (3retan ahozkoa eta idatzia berdinak dira) ala jendeak orokorrean hala erabiltzen duen.

Kerexetako zelaia

KoordenatuakX551564 Y4780230 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan 9 partzela daude elkarren inguruan, Kerixetako hegiaren jarraian iparraldera: ahoz Keixetako zelaixa eta idatziz Queisetaco-celaya, Quereisetaco-celaya eta Quericetako-celaya.

Erlaitz

KoordenatuakX548851 Y4777707 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

A artikulua?

Txarazabal

KoordenatuakX550940 Y4778715 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)

Mandazulo

Izaera: 
A
Urtea: 
1991

- J.M: Lehen esan dou Basoberrixak? Alde batetik, ta haura beste aldetik.
- B: Bai, Basoberrixak eta zera be bai behera hara orduko…
- Mandazulo ta Zaniola erreka bittartian?
- B: Mandazulo oso goixen dao!
- J.M: Mandazulo jak Pol-poletik gora!
- B: Mandazulo Pol-poletik Irukutzetara dao! Ta bestia Keixetako zelaixek goittik behera pasa eta behera…

Erref. Kartografikoa: 
63-60-E,007
Elementu geografikoa: 
AURKINTZA (paraje, termino...)
Auzoa: 
Elosu
Auzunea: 
-
Biltzailea: 
Jose Ramon Jauregi
Berriemalea: 
Jose M. Jauregi, Benita Epelde

Irusoro

KoordenatuakX550521 Y4779261 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Izenaren jatorria ez ote da Idoi-soro? Katastroan bada Irosolo bat. Gehiago dira Irusoro izeneko partzelak. IDO osagaia duenik ez dugu aurkitu.

Eta zuk, zer diozu?

Izenaren jatorria zein izan leiken? Iru + solo izango da ala Idoi + solo? Idoia = potzua. Potzu-lekua da?

Erantzun hemen

Pagobedeinkatua

Izaera: 
A
Urtea: 
1991

- Pagola…
- Honek jarraitzen dau Pagola aldera…
- Eske hainbeste bide zahar dare…
- Hau da […]… Pagobedeinkatua […]. Hamen da Miakako txabolia edo… Hor zan, puntu hortantxe.
- Hor ze da Pagobedeinkatu hori?
- Ez, Miakako txabolia.
- A, Miakako txabolia.
- Hamendik hona Pagolara.
- Pagola hau, orduan…?
- Bai. Ta hamendik horra Kostei.

Elementu geografikoa: 
AURKINTZA (paraje, termino...)
Auzoa: 
Muriñondo
Biltzailea: 
Elisabet Agirre, Jose Angel Arriaran, Miren Pantxeske Azkarate
Berriemalea: 
Matias Atorrasagasti

Ametzeta

KoordenatuakX548857 Y4776676 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ametzeta, Ametzetak, Ametzetari, Ametzetan, Ametzetako, Ametzetatik, Ametzetara
Oharrak

Katastrotik hartua. Bertan ageri dira 3 partzela, guztira 5 hektarea inguru.

Egizuri

KoordenatuakX548766 Y4776512 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan hainbat partzela daude izen honekin.

Anguagibel

Bestelako izenakAngueta
KoordenatuakX547787 Y4775505 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu: Angueta edo Anguagibel? Ahozko bilketan ez zen 1991n honen lekukotasunik jaso. Katastroan zenbait partzela daude ahoz Angueta izenez jaso direnak; idatziz, berriz, horiek katastroan "Angüeta o Anguaguibel" izenez jasotzen dira. Webguneko lekukotasun idatzi zaharretan ez dago Angueta-rik. Ahoz, berriz, ez da jaso Anguagibelik. Hala ere, katastroko lekukotasun batean ohar hau dator, informante bati jasoa: "Hainbat baserrik, inguru honi Anguagibel deitzen diote."

AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)