AURKINTZA (paraje, termino...)

Urtzabal

KoordenatuakX551326 Y4780188 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastrotik hartua. Pol-pol iturriaren azpian dagoen inguru bat, 3-4 partzela agertzen dira izen horrekin. Zalantza dago Unzabal eta Urzabalen artean. Inguruan agertzen da Urrizabel bat ere.

Fietajolekua

KoordenatuakX545451 Y4778842 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Katastrotik hartutako leku-izena. 4 partzela daude izen honekin lotuta. Idatziz guztietan Fietajolecu agertzen da eta ahoz partzela batean Fietajoleku eta bitan, (informante beraren ahotan) Sagar Erreka. Laugarren partzelako ahozko informaziorik ez dugu. Lekukotasun zahar bakarra dugu eta bertan Lisibajolecu jaso da baina ez dugu halakorik ahoz jaso.

Ondorioz, ditugun lekukotasunetan oinarrituta, Euskaltzaindiaren aldeko iritziarekin, hala ematea erabaki dugu.

AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologia

Fieta + jo + lekua. Fieta jo = Lixiba jo. Ez ditugu ez Fieta ez Pieta hutsik inon aurkitu baina Elexpururen hiztegian jasota datoz horren aldaera direnak: pietarri, puxeta jo... 

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Fietajolekua, Fietajolekuak, Fietajolekuari, Fietajolekuan, Fietajolekuko, Fietajolekutik, Fietajolekura

Ikusilíxiba (berba), piétarri (berba), puxeta (berba).
Kanpoko loturak· Ahotsak.com, Donato Ibarguren, lixiba, pietarri
· Antzinako lanbideak, Lixibagileak, aurkezpena
· Ahotsak.com, bideo-lekukotza: "Lixiberia" zegoen Antzuolan
Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Basalgoko leku eta izen hau? Bera izendatzeko zein da erabilixena: Fietajolekua, Fietalekua, Lixibajolekua...? Zela esaten da: Fietajolekun izan naiz ala Fietajolekuan izan naiz? Toki hori lixibia jotzeko nortzuk erabiltzen zeben eta noiz arte erabili izan da? Bazeuan aska edo halakorik ala erreka librean jotzen zan lixibia? Baldin bazeuan, kokapen zehatza badakizu?

Erantzun hemen

Sakonandi

KoordenatuakX543750 Y4772750 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaSakon + handi
Oharrak

Katastrotik hartua

Ikusiaundi (berba).

Albizuri

KoordenatuakX543891 Y4773025 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaAlbitz + zuri
Oharrak

Katastrotik hartua.

Ikusiálbitz (berba).

Errekabitartea

KoordenatuakX543328 Y4772988 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekabitartea, Errekabitarteak, Errekabitarteari, Errekabitartean, Errekabitarteko, Errekabitartetik, Errekabitartera

Oharrak

Katastrotik hartua. Edonola ere, errekaren lekukotasuna badago, A artikulu eta guztikoa.

Egia

KoordenatuakX546375 Y4777952 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Egia, Egiak, Egiari, Egian, Egiko, Egitik, Egira

Buskalapan

KoordenatuakX545688 Y4772687 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus oharra. Izen arraroa badirudi ere, beste daturen faltan hala uztea erabaki dugu.

AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastrotik hartua. Sail dezentea, 4-5 partzela daude izen honekin lotuak. Katastroan ahoz gehien-gehienetan Buskalapan dokumentatzen da eta behin Muxkalaldapa. Idatziz, berriz, bi jaberen eskrituretan Buscalapan eta batenean Busca-lapur.

Eta zuk, zer diozu?

Zabal erabilixa da izen hau? Zertatik etorri leiken?

Erantzun hemen

Olondo

KoordenatuakX545498 Y4775579 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastrotik hartua. Bertan badira 3 bat partzela.

Aitzandieta

KoordenatuakX548097 Y4777435 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaAitz + andi + eta.
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitzandieta, Aitzandietak, Aitzandietari, Aitzandietan, Aitzandietako, Aitzandietatik, Aitzandietara
Ikusiaundi (berba).

Iruerreketa

KoordenatuakX548137 Y4778892 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iruerreketa, Iruerreketak, Iruerreketari, Iruerreketan, Iruerreketako, Iruerreketatik, Iruerreketara
Oharrak

Katastrotik hartua. Katastroan 3-4 partzela datoz izen berekoak.