BASOA (bosque)

Txorigaztañeta

KoordenatuakX546179 Y4771331 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan bi partzela oso txiki datoz izen horrekin, Isasizabal parean. Ematen du partzelon zati nagusia autobideak janda dagoela, bertan baitago Eibar-Arrasate-Bergara bidegurutze nagusia.

Aztertzekoa da ea ekialderago ere sartzen den, horko partzelaren batzuen izenak jaso barik daude eta.

Zaldumendiko gaztainadia

KoordenatuakX547318 Y4773873 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Gaztañadia ote da?? Toponimoa barik termino generikoa ez da? Zaldumendi baserria da. Jabetza adierazten duela ematen du.

Galopotoa

KoordenatuakX546336 Y4770928 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez. Nondik ote dator??

Katastroan GALOPOTUA + ERREKALDE jasota dator, ahoz, 12/82 partzelarako. 3 hektarea ditu partzelak. Ez da idatziz jaso.

Horretaz aparte, Isasi-poto izeneko bi partzela agertzen dira baina hemendik aparte samar. Ez da "poto" osagaia duen beste izenik.

Karlosko sagastia

KoordenatuakX547073 Y4773480 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Sagastia ote da gaur ere? Idatziz ez da CARLOS osagaidunik. Ahoz Karlos osagaidunak dezente dira Agirre auzoan: KARLOSKOALDE, KARLOSKO ZELAIAK eta KARLOSKO KANTERA (Aritzetan). Egino-Malleari DONKARLOSENEKUA deitzen omen zaio.

Ariztiko laua

KoordenatuakX547629 Y4771450 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan oraindik jaso barik. Beste lekukotasun idatzirik ere ez dago.

Linderaostea

KoordenatuakX545116 Y4777220 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ikus Lindara. Lindara sartuko dugu mapan baina hau ez.

Gaztañadia

KoordenatuakX542127 Y4773958 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Jo liteke toponimotzat ala generikoa da? Inguru horretako toponimo nagusia Bolunegi da.

Basoandia

KoordenatuakX543263 Y4774733 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
EtimologiaBaso + handia
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Basoandia, Basoandiak, Basoandiari, Basoandian, Basoandiko, Basoanditik, Basoandira
Oharrak

Katastroaren arabera, kokapen horretan ez da oso sail haundia.

Ikusiaundi (berba).

Lonbidebasoa

KoordenatuakX545610 Y4776955 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Lonbide baserria da. Itxura guztien arabera, Bakategi da. Katastroan Bakategiren ordez, Lonbidekoen hitzetan (Baustegi/Bagustegui) dator. Hala ere, ahozkoa ez da izango idatzizkoaren kopia txarra? Informante egokia ote zen? Arangurentxoko eskrituretan ere agertzen da Bagustegui idatziz eta bertako nagusiak, Martin Elgarrestak, hau dio: "Lonbideko lehengo jabeek inguru horri Baketegi deitzen zioten"

Ikus Bakategiz Jabier Larrañagak dioena:

- Erreka bixen bittartian daon zirrindara hori? Hor basua-ta badao, ba?
- Bai, bai, bai… Egon… Bakatei, Bakatei esaten dotsau, Bakatei. Hori da… Basalgoko batena da.
- Dana, ez?
- Dana… bueno, hamen pusketatxo bat guria dao. Erreka ondotik hona pusketatxo bat geuria da, baiña hau gehixena berana da. Hau, beste honi Bakatei esaten dotsa harek. Guk esaten dotsau Aranguerreka, hau da, Aranguerreka izango da, ezta? E? Guk Aranguerreka. Ta gure mugarri dauka beste horrek sail haundixa daka horrek. Lonbidekua da, baiña Bakatei esaten dotse. Bakatei. Edo Baketei izengo da igual, Baketei edo… Bakatei… ez dakit nik zela izengo dan.

Errotalde

KoordenatuakX542104 Y4774198 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ala Errotaaldea?? Ahozko lekukotza gehiago???