Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
adarkári, adarkaríxa. (c). adjektiboa. Adarka sarri egiten duena.   Corneador, -a. Esne-bei ona da baiña adarkarixa, demoniua alakua. Sin. topekalari.
adármakur, adármakurra. (c). adjektiboa. Cornigacho. Sin. adárrapal.
adarpunta. 1. adarpunta, adarpuntia. (a). Adarraren punta. Adar puntia sartu zostan zezenak. 2. adarpuntak. (a). (lagunartekoa.) Titi-puntak. Bero-bero jartzen najuek horrek adar-puntak kamisetan markauta ikustiak. (TSE Berb). Ik. tití-púnta.
adárrapal, adárrapala. (b). adjektiboa. Adarrak behera begira, makurrak, dituen aberea.   Cornigacho, -a. Gure bei beltza adarrapala da baiña ala ta be onena beziñ ona uztarrixan. Azentuari dagokionez, azkenaurrekoan diote batzuek (Don.k, adibidez): adarrapála, adarmakúrra, adarzabála, adarsardía, adartxutíxa. Sin. adármakur.
adarréko, adarrékua. (d). izena. (Eibar) Medida mínima de capacidad. Adarreko bat patxar Erremona Martantzat, ondoezik dogu ba oian. (Etxba Eib).
adarsárda, adarsardía. (d). adjektiboa. Zezenaren tankerara adarrak dituen aberea (behia edo idia). Zezenan zerera dauzkana, adarsardia. Don.
adártente, adártentia. (c). izena. Adar tenteak dituen aberea.   Animal de cuernos tiesos. Iri bat adartentia ta bestia adarrapala. Sin. adartxúti. Ant. adármakur, adárrapal.
adártsu, adartsúa. (a). adjektiboa. Adar askokoa.   Frondoso, -a. Pagua adartsua izaten da.
adartxúti, adartxutíxa. (d). izena. Animal de cuernos tiesos. Don. Sin. adártente.
adárzabal, adárzabala. (c). adjektiboa. Adarrak zabal dituen aberea.   Corniabierto, -a.
adelántau. 1. adelantau. (b). du aditza. Aurreratu.   Adelantar. Gaur lanak adelantatzia komeni jaku, biar jai artzeko be./ Patatak asko adelantau dabe joan dan iru egunetan. Sin. aurrerátu. 2. adelantau, adelantáua. (a). adjektiboa. Adelantado, -a. Oso naziño adelantaua da Suezia. Sin. aurreratu. adelántau egon. (b). esapidea. Aurreratuta egon. Emen aldian adelantau dare Alemanian.
adélantu, adélantua. (b). izena. Aurrerapena, asmazio berria.   Adelanto. Oiñ daren adelantuekin etxeko lanak eztie lan./ Sasoi artan bizikletia adelantu aundixa zuan./ Oiñ gerria sortuko balitz, oiñ daren adelantuekiñ, iru egunian akabauko litzakek. Klem.
adiós. (a). interjekzioa. ADÍXO. Adiós. —Bueno, biar arte. —Bai, adios./ Oiñ eurixa eitten badau adios gure bedarronduak./ Bai, adixo, gero arte. ADÍXO ere bai agurretan.
adórau. (b). du aditza. Adorar. Adorau eitten zeban bere ama.
adorazíño, adoraziñúa. (c). izena. Adoración.
adóre, adoría. (c). izena. Kemena, barne indarra.   Animo, fuerza vital. Ointxe eztaukat ezta sillatik jaikitzeko adoreik pe./ Adoria bia da ordu orretan obetik jaiki tta igarira juateko. Sin. ánimo. Ik. áide.
adorétsu. 1. adoretsu, adoretsúa. (c). adjektiboa. Animotsua, kementsua.   Animoso, -a, empeñista. Etzuan oso abilla, baiña bai adoretsua. Sin. animóso, -a. 2. adoretsu. (c). adberbioa. Kementsu.   Animoso. Batian mendira, bestian bizikletan, oso adoretsu dabill gure semia aspaldixan. Ant. animoso, -a.
ádur, adúrra. (a). izena. Lerdea.   Baba. Adurra darixola dago beti./ Adur potzua zeukan izaran eindda. Ik. áupez. adúrra dárixola. esapidea. Zerbaiti begira: neska, mutil, jaki..., miretsirik. Biaje guztia adurra darixola ein giñuan, azafatei begira.