Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
átzera. 1. átzera. (a). adberbioa. Berriro.   Otra vez, de nuevo. Baiña zer? Atzera be lengo moduan, ala? Sin. berriz, berriro. Sin. barríro, bárriz. 2. átzera. (a). adberbioa. Hacia atrás. Joan zaittez atzera. Ganaduari ere atzera egin dezan átzera! esaten zaio, edo atz-atz! . Ant. aida!. átzera bota. (b). esapidea. Rechazar. Caja Ahorros-eko oposiziñotan, lau ez, beste guztiak lelengo prueban atzera botaittue. atzera eiñ. (b). aditza. Retroceder, desistir. Preziua jakin dabenian atzera ein dabe. atzera eraiñ. (c). Hacer retroceder o desistir. Gero Amabirjiñiena sartu oskuen da San Antonionai atzera erain oskuen. Fran. (AA BergEus). átzeraka bótatzeko modukúa. (c). esapidea. Usain txarrekoa, ia beti. Txakurra atzeraka botatzeko moduko usaina jeukan. ez atzera eta ez aurrera geratu. (c). esapidea. Ezinean geratu. Gure arteko problemia ez atzera eta ez aurrera dago./ Kotxiakin ez atzera eta ez aurrera geldittu giñan. 3. átzera, átzeria. (d). adjektiboa. Atzeratua. Haurrengatik batik bat.   Retrasado, -a. Txikittan ori oso atzeria zan da ikusi oiñ noraiño aillegau dan. Ik. áurrera, atzerátu.
atzéra-kárga, atzéra-kárgia. (c). izena. Gurdiak edo beste edozerk edukitzen duena atzealdea gehiegi kargatuz gero.   Exceso de carga en la parte trasera del carro, camión, etc. Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera. Mozkor handiagatik ere esan ohi da, umorez: Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera. Ant. aurréra-kárga.
atzéra-sárda, atzéra-sárdia. (b). izena. Hortzak behera begira dituen sarda.   Rastro con las púas hacia abajo. Burdixa usteko atzera-sardia onena. Sin. sarda-oker. Ik. aurréra-sárda, sárda.
atzéra-áurrera. 1. atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (b). izena. Joan-etorria.   Viaje de ida y vuelta. Neuk pe eztakitt zenbat atzera-aurrera ein ddoten dentistiana./ Beste atzera-aurrera pare bat eiñ tratoriakin, da bagoiazek etxera. Sin. joan-etorri. 2. atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (c). izena. Jende edo ibilgailu mugimendua. Egundoko atzera-aurreria dabill gaur kamiñuan. Sin. joan-etorri.
atzerabíde, atzerabidía. (d). izena. Eragozpena.   Obstáculo. Belaxe eingoittugu zure papelak eta atzerabiden bat bada, abixaukotsugu.
átzeraka. (b). adberbioa. Retrocediendo. Aurreraka joan biarrian atzeraka goiaz. Ik. átzeruzka. astua atzeraka baiño terkuaua izan. (b). esapidea. Oso tematia izan.
atzerakára. 1. atzerakára, atzerakaría. (b). izena. Retroceso. Atzerakara izugarrixa ein ddau gure errixak aspaldixan. 2. atzerakára, atzerakaría. (b). izena. Higuina.   Repeluzno. Aren kuartuan sartziak atzerakaria emoten dau. Atzerakaria emon, batez ere.
atzerátu. 1. atzerátu. (b). da-du aditza. Retrasar(se), atrasar(se). Erloju au oso atzeratuta dabill. Atzeratu ein ddabe jaialdixa. 2. atzerátu. (b). du aditza. Gauza bat atzerago eraman. Atzeratu mai orrek. 3. atzerátu. (c). du aditza. Atzera eragin.   Desanimar. Egualdixak jente asko atzeratu dau./ Aura eleuke atzeratuko ezta gerriak pe. 4. atzerátu. (b). du aditza. Pelotan, atzera bota pelota.   Retrasar la pelota. Pelotia geixao atzeratu biok. 5. atzerátu, atzeratúa. (b). adjektiboa. Atrasado, -a. Oso paraje atzeratuak dare Galizian. 6. atzerátu, atzeratúa. (b). adjektiboa. Retrasado, -a mental. Orrek semia dauka atzeratu xamarra. Ik. átzera.
átzeruzka. (b). adberbioa. Atzeranzka.   Hacia atrás, retrocediendo. Asi zan autua atzeruzka ta etzan geldittu arbolia jo arte. Ik. átzeraka.
atzesku, atzeskua. "Aurresku edo esku-dantzako azkenengo dantzarixa." (SB Eibetno). Ik. aurrésku.
atzeskulari, atzeskularixa. "Sokadantzako azken dantzarixa." (SB Eibetno).
atzo. (a). adberbioa. Ayer. atzó goizían, atzó eguardixan, atzó atsaldian, atzo gabían... atzo goizekúa ez izan. (c). esapidea. Aspaldikoa izan. Orrek izangoittu onezkero berrogetamar urte. Ori beroi be ezta atzo goizekua.
au. (a). izenordaina. Hau.   Este. au be badogu!. (c). esapidea. Atsekabea adierazten duen expresioa. Oiñ au be badogu? Besteik etxakun falta! au da au!. (c). esapidea. AUXE DOK OIXE!. Expresíones que denotan enfado o malestar. Auxe dok auxe! Txorixak arto guztiak jan.
au-au. (haur hizkera.) Txakurra, haur hizkeran. Guazen amendik, au-au dator eta. (AAG Eibes)
auji. onomatopeia. (Eibar) EUJI. "Grito de alegría típico de fiestas, romerías y celebraciones". Sin. lékaixo, irrintzi.
aukéra. 1. aukera, aukería. (a). izena. Ocasión, oportunidad. Katalanez ikasteko aukeria izan neban gaztetan. aukerán. (b). adberbioa. Egoki. Afari pasaria eitteko aukeran zatoz ba./ Etxetik aukeran dauka eskolia. 2. aukera, aukería. (a). izena. Oportunidad de elección. Corte Inglesian izan giñan, eta Jesus! an dago aukeria. Sin. eléjixa, eskójixa. aukerán. 1. aukerán. (c). esapidea. Nire gustuz. Para mi gusto, puesto a elegir. Kotxe au aukeran txikitxua da gure familixiandako./ Aukeran, zarata geixegi etaratzen dabe EGANak. 2. aukerán. (b). adberbioa. Aukeratzeko moduan. Postrerako sagarra ero tartia zeuan aukeran.
aukeráko, aukerakúa. (b). izenlaguna. Egokia, aproposa.   Idóneo, ideal. Oixe dok aukerako neskia iretako./ Zuek bixok aukerakuak zate baztarretan saltsia jartzeko. Sin. aprópos, egoki. Ik. autúko.