Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sagar-joteko arka
sáio
sagar-joteko arka, sagar-joteko arkIa. izena. (Eibar) "Arca para machacar y trocear las manzanas para la sidra." (SB Eibetno).
sagar-mazo, sagar-mazua. izena. Mazo para machacar manzanas.  
sagárra jóteko mákina, sagárra jóteko mákinia. (c). izena. Sagarra xehetzeko makina, gero tolarean sagardoa egin ahal izateko. Modu askotakoak omen.   Máquina de triturar manzana para sidra. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakoak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia, esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don.
sagárrerre, sagárrerria. (b). izena. Manzana asada. Gaur sagarrerriak dauzkau. Antzuolan bergararrei "sagarrerriak" deitzen diete, haize asko dutelako edo.
sagar-sábi, sagar-sabíxa. (d). izena. Sagar landarea, oraindik txertatu gabea.   Retoño de manzano sin injertar. Sagar-sabixa, gurian be Goiko Kainpian artu giñuan; landaratarako, gero mentau ta itteko. Klem. Mintegian hartu ohi da. Irisagarra ere erabili ohi da eginkizun honetarako. Sagarran azixa botatzen bok sagar-sabixa izengok eta bestela irisagarran zera izengok. Klem.
ságasti, ságastixa. (b). izena. SASTI, -XA. Manzanal. Sagasti ederrak dare Usurbillen.
sagu, sagúa. (a). izena. XAGU. Ratón. Ik. saguítxu.
sagú-apixa, sagú-apixia. (b). izena. Nido de ratones. Segadoria errez trabatzen da sagu-apixekin.
© Josu Okina
saguítxu, saguitxúa. (c). izena. SATITXU. Sagu-itxua, satitxua; belardietan ibiltzen den sagu txiki muturzorrotza.   Musaraña. Saguitxuak, muturluze orrek. Klem. Sin. satero (Eib.). Sin. sator-sagu. Ik. lur-ságu.
sagú-tranpa, sagú-tranpia. (b). izena. XAGU-TRANPA. Trampa para atrapar ratones. Erosizu Erratzunian sagu-tranpia.
© Joxerra Aihartza
sagúzar, sagúzarra. (c). izena. XAGUZAR, XAGUXAR. Murciélago. Azen.: ságuzar ere bai.
sai, saixe. izena. (Leintz) Buitre. Sin. buetra. Sin. arrano, buítre.
saiátu. 1. saiatu. (c). da aditza. Ahalegindu.   Esforzarse. Gauza bat irabazteko saiatu egin bia da. Klem./ Ezta asko saiatzen eskolan. Etxera berandu joan izan garenean zera entzun izan dugu: Gaur saiatu zate kale alde ortan. Ant. alegínddu. 2. saiatu, saiatúa. (c). adjektiboa. Asko saiatzen dena.   Diligente. Ezta listua baiña bai oso saiatua.
© Jaione Isazelaia
sáieski, sáieskixa. (b). izena. Carne de costilla. Gaur saieskixa daukau labian erreta.
saiétera. (Aramaio) SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.).
© Jaione Isazelaia
1. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Zenbait dorretxe eta antzinako eraikuntzatako leihatila estua.   Saetera. Saieterak, itxuria, andik fletxak botatzeko zien./ Etxiak eta be lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero txirristura bat. Klem.
2. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Teilatura igotzeko eta argia sartzeko balio duen leihoa. Orrek teillatura ixotzeko, saiataria. Len geixao zeren, asko kendu ein ddie orrek. Don. Azen.: Don.ek saiataría dio. Ik. atesaiétera.
sáiets. 1. saiets, saiétsa. (b). izena. Costilla. Arbolatik jausi tta iru saiets apurtuittu. Ik. sáieski. 2. saiets, saiétsa. (d). izena. Barrika osatzen duten ohol bihur bakoitza.   Duela. Ik. úztau.
© Anaje Narbaiza
3. saiets, saiétsa. (d). izena. Etxegintzan, postetik frontalera ezartzen diren egurrezko beso okerrak. Ari saietsa. Saiets bana ipiniko jau. Egurra kurbakua billau berai inddarra eitteko-ta. Don. Ik. áspa, beso, txarrantxa.
sáietsetako, sáietsetakua. (c). izena. Saihetsetako kolpea. Nik artu juat saietsetakua manibelakin.
saill, sáilla. (b). izena. Lur zatia.   Terreno, trozo de terreno. Errekiaz bestaldetik pe badaukau saill bat./ Ni obetik jaiki orduko sailla zeukan ebáitta./ Arto-sailla apurtu dau beixak. Saill bat daukagula halako lekutan esaten denean, lur-zati baten jabe garela diogu, eta halako lekutan sail bat ebaki dugula badiogu, lur-zatiaren puxketa bat ebaki dugula. Azkenengo esaldian ez da ulertzen behiak arto-sail osoa apurtu duenik, pusketa bat baizik.
saillían. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Bereizketarik egin gabe, asko. Sin hacer excepciones, indiscriminadamente, muchos. Zezenak saillian eretxi zeban jentia./ Suspensuak saillian etaratzeittu./ Aspaldixan Bergak partiduak saillian galduittu./ Kanpuen e emakumiak danak saillien eitte eben lana. Mertz./ Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin da saillian, e. Da!, oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil. SAILLIAN-SAILLIAN ere bai honelakoetan: Mozkorra saillian-saillian jabik kalian.