Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aldiz. (a). izena. Veces. Iru aldiz deittu dotsut. Ik. bídar.
aldra, aldria. izena. (Eibar) ALDRADA. Lagun edo animalia talde handia, saldoa. Lentxuago pasau da egazti aldrada galanta. (AAG Eibes).
aldrébes. 1. aldrebes. (a). adberbioa. Oker, atzekoaz aurrera, alderantziz.   Al revés, del revés. Gauza guztiak aldrebes esateittu./ Jertsia aldrebes jantzi dozu. aldrebésko aldéra. (a). Okerreko erara. Zeukan mozkorrakin, periodikua aldrebesko aldera artuta ziarduan leitzen./ Prakak aldrebesko aldera dauzkazu. Ik. itxúlikaldera. 2. aldrebes. (b). adberbioa. Deseroso; urruti edo konbinazio txarra dagoelako.   A desmano. Uberarrei oso aldrebes gelditzen jakuen Elgeta eta agaittik pasau zien Bergara. Sin. eróso. 3. aldrebes, aldrebesa. (b). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza.   Torpe. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi. Sin. moldékaitz, baldar. astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). esapidea.
aldrebeskeríxa, aldrebeskerixía. (b). izena. Aldrebes baten ekintza.   Torpeza, necedad, tontería. Aixkoriakin ogixa ebaitzen? Bueno bueno, oinddio aldrebeskerixa aundixauak ikusiko jittuau./ Aldrebeskerixaik ezizue esan.
aldrebéstu. (b). da-du aditza. Okertu, konplikatu, eta baita haserretu.   Complicar(se), enfollonarse, y también, enfadarse. Gauzak bein aldrebesten asi ezkero, eztauke akaburik./ Uskerixa bategaittik aldrebestu zan ikastolako anbientia./ Bi familixa orrek alkarrekin aldrebestuta dare.
1. ále.
© Jaione Isazelaia
1. ale, alía. (a). izena. Unidad, pieza. Sagar arbola orrek, amar ale emoittu./ Zazpi txal eruan zittuan ferixara eta etzeban aleik saldu. Barazki eta frutei buruz, batik bat. alían egon. (c). esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota. Keixia alian zeuala egin zeban izotza. Ik. loran egon.
2. ale, alía. (b). izena. Labore garaua.   Grano. Birrindduta ala aletan emoten dotsazu garagarra beixei? 3. ale, alía. (b). adjektiboa. Izenaren ondoren jarririk, handia, galanta.   Colocado detrás del nombre, grande. Egundoko neska alia azi da Miren./ Arek arrapau juan mozkor alia./ Etxuat sekula ikusi alako plaia aleik. Ik. garau (esanahi berdina dute, baina garau pertsonez bakarrik entzun izan dut). Ik. garau. 4. ále, áliak. (c). izena. Zenbaitek potroen, barrabilen eufemismo gisa darabil. Ik dauzkak aliak, ik. Ik. barrábill, pótro.
2. ále!. (a). interjekzioa. ALA!. Joan! Ospa!   Fuera! Benga, ale ortik, ixteko ordua da ta. Baita, norbait animatzeko egiten den deiadarra. Ale Marino, ale! onena aiz ta! Etim.: Frantseseko «allez», edo «alatu» (mover, empujar) aditza? ALE ALE! Ik. ala ala!.
alegerentzi, alegerentzixe. (Aramaio) "Alegrantzia, alaitasuna. Alegerentzi aundixe etorri jako orreaz personiorreaz." (Orm Aram).
alegínddu. (a). da aditza. Ahalegina egin, saiatu.   Esforzarse. Sin. alegina(k) eiñ. Sin. saiatu.
alégiñ, alegíña. (a). izena. Ahalegina.   Empeño. Alegiñ aundirik etzeban jarri igerixan ikasten. alégiña(k) eiñ. 1. alegiñak eiñ. (a). du aditza. Saiatu. Alegiña(k) eiñ arren etxako eskolaik buruan sartzen. Sin. alegínddu, saiatu. Ik. egíñal. 2. alegiñak eiñ. (b). Erregutu. Makiña bat alegiñ ein zotsan semiai, estudixatzera juan zeiñ, baiña alperrik.
alegorri, alegorrixa. (d). (Oñati) "Persona un poco apartada de la iglesia." (Izag Oñ).
álegre, álegria. (c). adjektiboa. ALEGERE (ARAM.). Alaia.   Alegre. Aretxek zien jaixak, eta alegriak gaiñera e, alegriak. Sot. (AA BergEus, 334. o.). / Oso gizon alegria zan./ Kantu baten! Orduen alegeriaue zan munduoi oin baiño. (Orm Aram). Alai hitza ulertzen da, baina erabili ez.
aleka, alekía. (d). izena. (Eibar) ALIKA. "(Harmagintza). Grano, viruta o cuerpo extraño que entorpece las articulaciones o la rosca. Alekia artu detsa ardatzak. alekia artu. esapidea. Agarrotarse, griparse. Makiña bati bein ejiak alekia artu ezkero arreglo zailla izaten jok.
aleluia. "Ilusioa, poza. Eztotsu beintzet pertsona orrek aleluia aundirik emungo./ Eztauka aleluia aundirik." (Lar Antz).
álero, álerua. (c). izena. Alero del tejado. Bolau gutxi jaukak, alero gutxi jaukak. Don. Sin. boláu. Ik. txítxinpe.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
álerze, álerzia. (c). izena. . ÁLERTZE, ALERZIA. Larix decidua. Leku garaietan dezente dagoen konifera, neguan orria galtzen duena.   Alerce. Intxorta aldian alerzia sail ederrak dare./ Aiziak piñu ugari eretxi dau, baiña alerziaik ez. Bi moduetara mugagabean. Sin. piñu zúri, piñú-álerze, -ia.
alétu. (b). du aditza. Desgranar. Idarrak aletzen diardut. Sin. garandu.
algáiñ, algaíña. (d). izena. Ehun-piezak kanako zabalera izaten zuen, eta izarak egiteko bi orri behar izaten ziren; bi orri horien elkarketari esaten zaio algaina.   Unión o empalme que se hacía a las telas de lino para conseguir el ancho suficiente para hacer una sábana. Au Garrazteitxon eitte eben eskuz; bai, eiñ da zakukara pelotak eiñ, ta irutea ara; ta an irun zeroi, telioi, metrokua ero kanaerdikua ero, eitte zan lekuan, eta gero algaiñien izarak eitteko ta... Bestela estuak, eta gero algañien josi biar izaten zien arek, bixak juntauta algaiña eiñ eta libre... joskura barik. Juana. Ik. orri.