Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
banástatxo, banástatxua. (b). izena. Banasta txikia.   Espuerta de pequeña dimensión. Banastatxua artu ta guazen lurretara. Sin. lur-bánasta, otxarren. Ik. lurréta.
banástaundi, banástaundixa. (b). izena. Espuerta grande, la más usual. Baserri guztietan egon ohi dira banastaundixa eta banastatxua. Ik. bánasta.
banátu. 1. banatu. (b). da-du aditza. Bereizi.   Separar(se). Orren gurasuak banatuta bizi die./ Burrukalarixak banatzera juan da berak artu zittuan kristonak. Sin. sepárau, apártau. 2. banatu. (b). du aditza. Repartir. Karamelo onek lagunei banatzeko die. Sin. errepartídu, partidu. 3. banatu. (d). du aditza. Gogor jo, tratu txarra emon.   Golpear, maltratar. Bidera urten jotsen da danen artian jota banatuta laga juen. Gutxi erabilia.
bánda, bandía. (a). izena. Banda de música. Plazentziako bandia zelebria ei zan.
bandára, bandaría. (b). izena. BANDADA. Bandada, grupo de aves o de peces. Uso bandara galantak pasau die. Pertsonez ere bai: Jeseus, aura zan guardazobill bandaria.
bándera. 1. bándera, bánderia. (a). izena. Bandera. Ik. ikúrriñ. 2. bándera, bánderia. (d). adjektiboa. "Chica fácil. Ori da neska banderia, gero!" (Lar Antz) .
bandído, bandidúa. (b). izena. Bandido. Orrek ei zien zortzi mutill. Orretxek lelengo emen bertako bandiduak asi ei zien. Hil.
© Jaione Isazelaia
bandíxo, bandixúa. (c). izena. Mandioa. Gurdiz sartzeko moduko ganbara.   Camarote o pajar al que pueden acceder los carros. Oinddio usteke dago bandixuan burdi-garua. Ik. gánbara, sapái.
bándo, bándua. (c). izena. Bando municipal. BANDUA JO: pregoia jo. Sin. pregóe. Ik. pregóia jo.
bánku. 1. bánku, bánkua. (a). izena. Banco de sentarse. 2. bánku, bánkua. (a). izena. Diruetxea.   Banco. Lehengo zaharrek zera zioten diruetxeen jokaeraz: Bankuak euzkixa dagonian guardasola emoten juek eta zaparraria datorrenian kendu. Bankuak euzkixa dagonian guardasola emoten juek eta zaparraria datorrenian kendu. (c). esaera. Lehengo zaharrek esaten zutena bankuen jokaeraz.
bánkulu, bánkulua. (c). izena. MANKULU (LEIN.). Makulua.   Muleta. Tomas belaunetik operauta dago ta bankuluekin dabill.
bápe. (a). zenbatzailea. Batere (bat be).   "Algo" en frases afirmativas, "nada" en negativas. Bape lotsaik baleuka eleuke ori eingo./ Eztaukat bape diruik. bápez. (a). zenbatzailea. Batere ez (bat be ez).   Nada, ninguno. —Zenbat jente etorri da? —Bapez.
bapez. 1. bapez, bapeza. (c). izena. Batere eza (bat be eza).   La carencia, el no tener nada. Diru gutxi daukazula? Bapeza da obe, bapeza./ Bapeza ezautu dabenak apreziatzen dau onduen gauzia. Mugatuan ia bakarrik. 2. bapez, bapeza. (d). adjektiboa. Se dice de las personas que no valen para nada. Ez lanerako gogoik, ez ganoraik, auraxe da personia bapeza./ Ain persona bapezik etxuat ezautu. Mugatuan ia bakarrik. Ik. ezebez.
bápo. 1. bapo. (b). adberbioa. Ederki.   Estupendamente. Bapo bazkaldu giñuan atzo Zumelagan. BAPO JAN, bizi, ibili, jirau... 2. bapo!. (c). interjekzioa. Ederki izan be! Zuk etxia zikinddu ta nik garbittu biar, ezta? Bapo! 3. bápo!. (a). interjekzioa. (haur hizkera.) Oso ondo. Haurrei esan ohi zaie zerbait ondo egin dutenean (jan, puzzlea...).   Muy bien. Expresión con la que se aplaude a los niños alguna acción. Bapo! Lenteja guztiak jaittuzu. Baita zerbait amaitu dela esateko: Oiñ pelotia bapo. Oera joateko ordua da. 4. bápo, bápua. (c). adjektiboa. Ederra, itxura onekoa.   Hermoso, -a. de buena presencia, excelente. Gizon bapua dago oinddio Iñasio./ Bizimodu bapua daroia orrek. Mugatuan bakarrik. Etim.: «guapo» (?)
bára, bária, -ak. (d). izena. Zaldi karroaren partikak.   Limonera, cada una de las dos varas del carro de caballerías. Onei bara esaten jakue. Don.
baránda, barandía. (c). adjektiboa. Pertsona bihurri, lotsa gutxiko eta ausartengatik esan ohi da.   Dícese de las personas inquietas, desvergonzadas y decididas. Tiene sentido peyorativo. Oin sosegauta dago baiña gaztetan baranda majua izandakua da./ Etortzen zan nausixa. Gure Meltxoran ondorian gorputz da anima, Luis, etxeko semia. Ará, zuan baranda bat demasa. Eli.
barandau, barandaua. izena. Barandilla. Sin. eskúmano.
baratéro, baraterúa. (c). izena. Frontoiko pelotak zaintzeko eta baratoa kobratzeko ardura zuen pertsona.   Baratero. Barateruak pelotaik gogorrenak emute joskuan guk biguntzeko.
bárato. 1. bárato, báratua. (c). izena. Pelota eta frontoia alkilatzeagatik frontoiko barateroak kobratzen zuena.   Barato. Lo que cobraba el baratero por alquilar el frontón y la pelota. Askotan ezkiñuan izaten ezta baratua pagatzeko diruik pe. 2. bárato, báratua. (c). izena. Kartetan egiteagatik tabernariak kobratzen zuena. “Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa?” Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil.
baráu, baráua. (b). izena. BARÚ (ANG.). Ayuno. Aintxiñan baraua sarri izaten zan Garizuman. baráu eiñ. (b). aditza. Ayunar. barau eta bijilixa egon. (c). esapidea. Larrurik jo barik egon. Aspaldixan barau eta bijilixa najaok. baráu-egun, barau-eguna. (b). izena. Día de ayuno. baráua áusi. (c). Jan, denbora luzean baraurik egon ondoren.   Romper el ayuno. Oinddio eguardiko amabixetan baraua ausi barik nenguan./ Asko diskutidu izan zan komuniuakin baraua austen zan ala ez. baráurik. (b). adberbioa. BARURIK (ANG.). En ayunas. Askotan eguardirarte baraurik egoten da.