1. ekintza: Errenta aitorpena euskaraz.
Errenta aitorpena egiteko kanpaina abian izaten da apiril eta ekaina bitartean. Gipuzkoako datuen arabera aitorpenen % 6,5 egiten da euskaraz. Bestalde, baina, belaunaldi gazteak gero eta euskaldunagoak dira eta beraz, aitorpenak euskaraz egiteko aukerak gero eta ugariagoak dira. Horregatik, Bailarako herrion asmoa da herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko egitasmoa abian jartzea.
Errenta aitorpena egiteko orduan zergadunak hiru bide erabili ohi ditu:
- Bere aldetik egin edo Aldundiak bidaltzen duen aitorpena ontzat eman.
- Aldundiak Bergaran jartzen duen bulegoan egin
- Bitartekariren baten bidez egin, hau da, aholkularitzaren batean edo bankuren batean egin.
KANPAINAREN NONDIK NORAKOAK
Errenta aitorpena egiterakoan, hiru pausu betetzen ditugu eta hiruretan aukeratzen dugu hizkuntza:
- Bitartekariarekin edo Bergarako bulegoko langilearekin dugun elkarrizketa
- Egiten dugun simulazioa
- Inprimakia bete eta Aldundira bidaltzea
Gure egitasmoa antolatzeko, ikusi dugu gure mezuak zergadunei bezala, bankuetako eta aholkularitzetako langileei helarazi behar diegula. Honela bada, pausu hauek ematea aurreikusten dugu:
- Banku eta aholkularitzekin harremanetan jarriko gara, jakiteko nortzuk dauden prest errenta aitorpena euskaraz egiteko. Prest azaltzen direnei "hemen errenta aitorpena euskaraz" edo antzeko zerbait jartzen duten kartelak banatuko zaizkie.
- Publizitatea banatuko da etxeetara herritarrak animatzeko errenta aitorpena euskaraz egitera.
- Bergarako bulegoan: Diputazioko Joxean Amundarainekin hitz egin dugu eta bestetan egin izan duten bezala, bertako langileak izango dira herritarrei galdetuko dietenak aitorpena euskaraz egin nahi duten.
- Kutxarekin herriok sinatu dugun hitzarmena dela eta, Mikel Irizarrekin jarri gara harremanetan eta hauen kasuan ere, langileak izango dira herritarrak animatuko dituztenak aitorpena euskaraz egitera.
Errenta aitorpena egiten den lekuetan errenta aitorpenarekin lotuta dauden terminoei buruzko euskara-gaztelania hiztegitxo bat banatuko zaie herritarrei.
Banketxe eta aholkularitzetan datuak jaso nahi ditugu jakiteko zenbatek egin duten aitorpena euskaraz. Diputazioaren kasuan, berriz, eurek emango dizkigute datuak.
KANPAINAREN URRATSAK
Hauek dira ekainera arte aurreikusten ditugun ekintzak:
- Urtarrila: egitasmoari forma eman (zehaztu norekin egongo garen, zer iragarriko dugun…)
- Otsaila: egitasmoan erabiliko dugun materiala prestatu
- Otsaila martxoa: errenta aitorpena egiten duten eragileei egitasmoaren berri eman eta egitasmoan parte hartzera animatu
- Apirila: egitasmoa abian jarri (eragileei materiala banatu, komunikabideetan zabaldu…)
- Apirila-ekaina; egitasmoaren jarraipena egin.
ADIERAZLEAK
Bergara, 2006: %10,5; Gipuzkoa 2006: %6,5
Bergara, 2008rako helburua: ????????
BESTE ESPERIENTZIA BATZUK
Buruntzaldea. Hemen Buruntzaldean Errenta Aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren berri.
Buruntzaldean argitaratu zuten publierreportaia.
Aretxabaleta-Eskoriatza. Eskoriatzako triptikoa eta hiztegia.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Errenta 2006, datuak herriz herri.doc | 94.5 KB |
DIPTtraz.pdf | 568.33 KB |
hiztegiaTRAZ.pdf | 1.17 MB |
Komentarioak
- Erraztasunez azalduz gero arrakasta izango luke; ulerterraza egin (gazteleraz baino errazago)
- Sustapen lan handia eta emaitza gutxi izateko arriskua
- Banakakoei begira egitea baino eraginkorragoa litzateke banketxeetan eragitea.
- Funtsezkoa da ZERBITZUA EUSKARAZ ESKATZEA. Ez daukagu ohiturarik. Badirudi zerbait estra eskatzen ari garela...
- Banketxeak ez daude Hitzarmenean, eta oso komenigarri ikusten da.
- Aitorpena euskaraz egiten duten entitateen publizitate-zerrenda batean jartzeko aukera eman banketxe edo ahokulariei... Eta banketxei eskatu bezeroei gonbita egiteko euskaraz egin dezaten.
- Denboraz ibili eta Foru Aldundiari eskatu jende euskalduna kontratatu dezala eta prestakuntza-ikastaroak ere euskaraz egin ditzatela.
- Ez da erraza erabilitako hizkuntzari dagozkion datuak eskuratzea; daukagun datua hitzorduari dagokio: oso bajua irizten zaio.
- Kutxetako langileek ez daukate presente aitorpena euskaraz egiteko hartutako neurriak. Nola sustatu?
-Proposamena Ogasunekoei hizkuntzaren datua kontabilizatzeko bidea jartzea.
-Zein parte- hartze maila izaten dute sindikatuek?
-Hiztegia: Erdaratik- euskarara itzulita agertu beharrean, egokiagoa litzateke hitzaren azalpena bera agertzea. Izan ere, ulergarritasun maila askotan berdintsua izaten da euskaraz zein erdaraz, oso hitz arrotzak.
- Garrantzitsua deritzogo jende ezagunek kanpainan parte- hartzea, sustatzea, esate baterako; prentsa bitartez, internet bidez...