2. ekintza: IKTetako euskarazko aukerak gizarteratzea.

Gero eta gehiago dira IKTetan euskaraz dauden aukerak baina askotan ez dira erabiltzen ezagutza faltaz. Hori dela eta, joan zen urtean Udalak eskatu zion CodeSintax enpresari IKTetako euskarazko aukerak gizarteratzeko proposamen bat lantzeko. Behean doa erantsita.

Proposamen hori Euskararen Aholku batzordean landu zen eta bertan erabaki zen 2009an bi saio antolatzea:

1. Irakasleei zuzendua.

2. Orokorra. Bereziki, EBPNko taldeetakoei eta interesa izan dezakeen edozein herritarri zuzendua.

Kasu bakoitzean 6 orduko ikastarotxoak izango lirateke eta honakoak landuko lirateke, besteak beste:

- openoffice
- wikipedia
- Firefox eta euskalbar
- nabigatzailea euskaraz
- elebila eta google
- sare sozialak: Ning, Zirikteroak
- blogak, blogak.com, goiena.net
- bideoak: youtube, euskaltube, vimeo
- argazkiak: flickr, argazkiak.org
- dokumentuak (doc, ppt): scribd
...


EranskinaTamaina
IKTetako euskarazko aukerak gizarteratzea, CodeSintax_0.pdf593.37 KB

Komentarioak

- Software librean aukera berezia
- Proposamen oso zehatzak eta jendeari zuzenean egokitutakoak egitea komeni da; oso saturatura gaude "aurrerapen" guzti hauekin eta interesa galtzeko arriskua daukagu (zabor asko...).
- Beti irakaskuntzan zentratu barik, beste arlo batzuetara ere zabaltzea, IKT gizarteratu egin behar da orokorrean.
- Dena den, izugarrizko garrantzia dauka.

- Formakuntza eskaintza software libreko aukerena zen eta oraindik ez dago oso zabalduta.
- Gutxienekoa word-a euskaraz izatea da eta hori, beharbada , ez da leku askotan izaten, inkonpatibilidadeak eta abar direla eta.
- Proposamena: IKT-ko taldeak aztertzekoa, lehentasunen artean softwareak sortzen direnean hizkuntza guztietan erabiltzeko aukera izatea, jatorriz.

-Ze aukera eskaintzen dituzte KZ guneek? Oso garrantzitsua deritzogu horrelako departamenduek aukera hauek bultzatzea. Bertakoekin hitz egitea komeni dela uste dugu.