Sailkapena: Elosua

Elosumendi

KoordenatuakX551561 Y4776626 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastrotik hartua.

Elurmendi

KoordenatuakX552068 Y4776740 Mapan ikusi [ D_48678]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaELKARTEA

Errekaldea

KoordenatuakX552278 Y4775335 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAUZUNEA
Oharrak

Lehen hemen lotuta zegoen Urbasa ere eta katastroa oinarri hartuta banandu egin ditut. Ikus Urbasa.

Juana Joxepa Lete:

- Eta Lutxurdio eta Kortabarri nun sartzen dia? Ujaldian horrek´e?
- Ez, horrek Errekaldia esaten jakue horrei.
- Errekaldia. Joe, oseake, makiña bat zati dao, ezta?
- Bai, bai, bai.

Errekatxiki

Bestelako izenakAltsasuerreka
KoordenatuakX551829 Y4775021 Mapan ikusi [I_19234]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus oharrean jasotakoa. Errekatxiki eta Kortabarrierreka bereizi egin dugu, Antzuolako toponimian egin bezala.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Altsasu elkartearen parean sortu eta Aizpurutxon Urolarekin bat egiten duen erreka.

Oharrak

GFAko B5Mn Altzazu. Biak dokumentatzen dira idatziz.

Ikus Luis Mari Alberdiren iruzkina. Guk ere berak jarritako irizpide hori erabili dugu baina susmoa dugu ez dagoela ahobatasunik horretan.

Eta zuk, zer diozu?

Altsasuerreka ala Errekatxiki da erabilixagoa? Eta Kortabarrierreka eta Errekatxiki erreka berak dira? Hala ez bada, nondik nora da bakoitza??

Erantzun hemen

Errekatxiki

KoordenatuakX551335 Y4775329 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMUGARRIA
Bestelako jakingarriakBergara eta Antzuola arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: 79. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 79. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Erreka txiki . Oharra: "V" 79 eta "A" 13 idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak


Errekatxiki

KoordenatuakZehaztu gabea. []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Bestelako jakingarriak

Elosuko etxeen Genealogiatik: Andres Larrañaga Urretxutik etorri zen Elosura eta lehenengo txabola eraiki zuen eta gero Elosuko eliztarra izanik, baserri bihurtu eta 1809an Ramona Lizarralderekin ezkondu zen bertara. 1912an Pedro Andres Badiola eta Maria Josefa Lete (Egizabal baserrikoa) ezkondu ziren bertara.

Kanpoko loturak· Antzinako.org, Genealogia casas de Elosua, 52.or.

Irudiak


Erreziñategi

KoordenatuakX550711 Y4775389 Mapan ikusi [G_23563]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Kokapena:

MTNEn Loidi Gaina da Pagola gainekoa eta Erreziltagi ganadutegiaz ekialdekoa. GFAn ere berdin eta  honakoa dio: Erreziltegi gailurra, Itxumendi mendia. 

Katastroan, berriz, bi partzela daude idatziz Errosinategui izenez jaso direnak baina ahoz jaso ez direnak eta Itxumendiko errepikagailuaren ondoan daude. Bekadunek ere hortik gertu samar (Elosuko mendatean bertan) kokatu zuten Erroziñategiko gaiña baina ahozko lekukotasunik ez zuten jaso.

Bergarako Euskera liburuan Errozinategi gailurra agertzen da, itxura baten, orain Loiditxiki jarrita dagoen tokian. Lekukotasun idatzi batean ere jartzen du "en la parte de Pagola".

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Erreziñatei izena? Zela ahoskatzen da: Erresiñatei, Errosiñatei, Erresiñeta...? Eta kokapena zein da?

Erantzun hemen

Erreziñategi

KoordenatuakX550757 Y4775413 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMUGARRIA
Bestelako jakingarriakBergara eta Antzuola arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: 82. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 82. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Errozinategi gaina. Oharra: "V" 82 eta "A" 16 idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak


Erreziñategi (Elosua)

KoordenatuakX550714 Y4775381 Mapan ikusi [G_23564]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak
Mendate honen izentzat orain arte beti Elosua agertu izan da seinalizazio, hedabide eta abarretan. B5Mn ere hala dator jasota.
Hala ere, katastroan jasotzen dena eta hiztunen erabilera kontuan hartuta, Mirari Alberdiren ekarpen bati jarraituaz, eta Euskaltzaindiaren oniritziarekin, izenburuan agertzen den bezala jartzea erabaki dugu.
Hona hemen Mirariren proposamena:  Udalak maparako izen hori (Erreziñategi-z dihardu) onartzen badu, logikoa izango litzateke errepidean ere izen bera jasotzea seinalean. Jendeak toki hartan Erreziñategi izena ikusten badu, izen hori ikasiko du. Jende nagusiaren artean izango dira ezagutzen dutenak baina “ahaztuta” izan dutenak. Gazte jendeak ikusten duena ikasiko du. Tartean gaudenok ere ohituko ginateke, ez daukat zalantzarik. EAEn badira beste mendate batzuk jende gehienarentzat ezezaguna den izenarekin arautu dituenak Euskaltzaindiak. Kasu horietan, erabiltzaileak erabat ez despistatzeko (mendate garrantzitsuei buruzko informazioa irratiz ematen denean, kasurako) bi izenak aipatzea gomendatzen da eta idatziz ezagunena dena parentesi artean jartzea: Pagatza (Elgeta); Arrangizgana (Trabakua); Dudoleta (Montecalvo); Agirleta (Santo Domingo), etab. Gure kasuan, nahi izanez gero, horrela errotulatzea eska dakioke diputazioari: Erreziñategi (Elosua). Irtenbide hau proposatzen da urte batzuen buruan izen ez arautua kentzeko aukera izateko. Izen egokia edo zuzena normalizatuta dagoela esan daitekeen unea iristen denean, kentzea litzateke kontua. Hori nola neurtu? Ez da erraza, baina garbi dago 5-10 urteko epean bertatik pasatzen den jende guztiak ikusiko duela eta jendeari gero eta ohikoagoa egingo zaiola. Mapetan ere horrela jartzen bada, toponimo hori bere bidea egiten hasiko da.
 
Forma zehatzari dagokionez, berriz, gure lekukotasunetan O-dunak "Erroziñategi" dira baina Antzuolako toponimian E-dunak. Horregatik hartu dugu Erreziñategi.
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDATEA

Erroitz

KoordenatuakX549783 Y4778028 Mapan ikusi [I_19219]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Oharrak

GFAn ERRAITZ

Xabier Arregi: Pol-Pol errekari Erroitz erreka deitzen zaio. Olabarriaga aldetik datorren errekarekin Laspiurboluan elkartzen denean, biek Muskiritsu errekari ematen diote bide.

Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruan somatzen duzunaren arabera, Polpol eta Erroitz erreka berak dira?

Erantzun hemen