Sailkapena: Elosua

Aldaola

KoordenatuakX550853 Y4776796 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aldaola, Aldaolak, Aldaolari, Aldaolan, Aldaolako, Aldaolatik, Aldaolara

Bestelako jakingarriak

KATASTROKO INFORMAZIOA: katastroan agertzen da ALDAOLA basoa (termino de ALDAOLA, paraje de ALDAOLA). Sail guztiak ELOSUko baserrietakoak dira: Gomezkorta, Agirre, Kantera...

Altsasu

KoordenatuakX551381 Y4775432 Mapan ikusi [D_48701]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Parajearen izena Alsasu/Alchasu dokumentatzen da. Ez dakigu elkarteak izen ofiziala nola duen baina hedabideetan gehien Altzasu agertzen da alde handiarekin. Zalantza izan dugu izen ofiziala errepetatu ala aurkintzaren grafia erabili eta Euskaltzaindiak hala gomendatuta, bigarren aukera hartu dugu. Euskaltzaindia: "EHko toponimian TS dagoenean ohikoa da S eta CH txandakatzea eta ahoz -TZ esatea berezko soinua galdu den euskalkietan. BerazTS"

AuzoaElosua
Elem. geografikoaELKARTEA
Oharrak

Ala Altsasu? Elkarteak duen izen ofiziala zein da?

Altsasu

KoordenatuakX551427 Y4775403 Mapan ikusi [G_22192]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologiaaltza + su/tsu (ugaritasun atzizkia); altz ugari dagoen tokia
Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen. GFAn Altzazu.

Dokumentatu sarrienik Alsasu dokumentatzen da. Bada Alchasu eta baita Altzasu ere baina, azken hori, XX. mendean.

Irudiak

Amentzelaga

KoordenatuakX551965.8 Y4776614.5 Mapan ikusi [D_48681]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amentzelaga, Amentzelagak, Amentzelagari, Amentzelagan, Amentzelagako, Amentzelagatik, Amentzelagara

Irudiak


Askagain

KoordenatuakX551249 Y4775443 Mapan ikusi [D_48700]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaELKARTEA

Askatsumendi

KoordenatuakX551202 Y4776270 Mapan ikusi [G_22188]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak
Ez da garbia Aizpurutxorekin loturarik duenik. B5Mn ASKITXUMENDI jaso da.  Askatsumendi izena jartzera ausartu gara idatzian sarrien agertzen dena Ascachumendi delako.
Askatsu-tik ote dator?
Webgunean ez dago Elosuan "a*mendi" osagaia duen antzeko lekuizenik.
Katastroan partzela mordoxka bat agertzen dira nolabait izen honi lotuta baina ez dago izen bakar bat. Hona hemen, oraingoz jasota daudenak, lehenengo ahozkoak eta gero idatzizkoak:
- 15-169: Kanteraburu / Canteraburu + Ascachumendi
- 15/234: Aizputxumendi / Canteraburu Y Ascachumendi
- 15/264: Kurutzeko ostia / Ascachumendi
- 15-368: Kanteraburu / Cantera-buru + Ascachu-mendi
- 15/495: Lasaitegi + Lasai-toki / Aspuchu-mendi
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA

Asundisakona

KoordenatuakX551556 Y4779496 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Gure datu-basean ez da idatziz jaso ASUN osagaia duen antzeko toponimorik.

Katastroan jasota datoz bi partzela txiki baina elkarrengandik urruti samar daude. Idatziz inguru horietan beste lekuizen batzuk dira nagusi: Zaniolaburu, Zaniolabazterra, Garalekueta.

- 17/140 ahoz Saniolaburu edo Asundisakona (Juan Jose Ansola, Laspiurgañekoa) eta idatziz Zaniola-buru (i)

- 17/362 ahoz ASUNDI (Francisco Larrañaga, Narbaizagañekoa) eta idatziz GARALECUETA ("...monte Marcelegui y paraje llamado Garalecueta...")

Ategorrieta

KoordenatuakX551438 Y4779836 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaUR-BILTEGIA
Oharrak
Datu-basean ez dago ATEGORRI osagaia duen toponimorik; ezta oharretan ere. Katastroan ere ez dator.
Illarramendin dagoela dio informanteak.
Eta zuk, zer diozu?

Esango doskuzu zein dan depositoaren kokapen zehatza? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Atsobaso

KoordenatuakX551932 Y4778300 Mapan ikusi [G_22333]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaLEPOA (collado)
Oharrak

GFAn ATXOBASO, PARAJE gisa. Mendikat.en ATXOBASO lepoa aipatzen da beste sarrera batzuen gaineko informazioan.

Nondik ote dator izena. BASO osagaia duten toponimoetan ez dago antzeko lekukotzarik. Gregorio Muruamendiarazek dio Azkoiti partean dagoela.

Katastroan ere ez dator halako izenik. GFAk markatzen duen tokian beste izen batzuk ageri dira.

 

Jose Mari Jauregi eta Benita Epelderi ez zitzaien ezaguna izena.

Azkonarretako haitza

KoordenatuakX550811 Y4780138 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Ala Azkonarzuloko haitza?

Buzoia dago bertan. Mendikaten ere badator baina kokapena aparte du, Soraluzeko partean. Hona hemen mugarrien ibilbideak landu dituen Pol-Pol Mendizale Taldekoen informazioa:

63. mugarria, Aizpuru-Zabala. Mugak: Bergara eta Soraluze.  Lepo inguru honetan mugarri bat ei zegoen, gaur egun desagertuta dagoena.
Lepo honetan, eskumara doan bidea laga eta gorantz, zuzen-zuzen padari barrutik jarraitu behar dugu gaintxo bat pasatu arte. Toki garbira irtendakoan, aldapan behera jarraituko dugu mendebalderantz eta ezkerrean buzoitxo bat lagako dugu, Azkonako Haitza, 810 m jartzen duena.