Sailkapena: Errepideetako pasalekua

Subcategories: BIDEGURUTZEA | ZUBIA

Partilekua

KoordenatuakX545780 Y4771166 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBIDEGURUTZEA
Oharrak

Bidegurutzea jartzen du oharretan. Zuzendu. Erabiltzen da hemen PARTILEKU hitz arrunt gisa? BAHan ez dator. OEH. partileku. "Etxeitabeko partilekua, bide batetik zoazela, baserri-etxe batera partitzen den lekua (beste bide bat). Ez da bidegurutzearen sinonimoa, antzerakoa izanik ere" (Comunicación personal).

San Emeteriko zubia

KoordenatuakX544403 Y4775978 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorra Katalogotik hartua. Jesus Elortzak esan dit berari ez zaiola ezagun honen izenik.

Urietako zubi berria

KoordenatuakX545565 Y4770932 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan bi zubi datoz Urietarekin lotuak: Urieta eta Puente Nuevo de Urieta. Kokapena ez dakit zehatza den. Errepide gainekoari deitzen ote zaio hala, ala kanala doanari?

Urietako zubia

KoordenatuakX545582 Y4770902 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan bi zubi datoz Urietarekin lotuak: Urieta eta Puente Nuevo de Urieta. Kokapena ez dakit zehatza den.

Zubiateko zubia

KoordenatuakX547028 Y4775360 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSanantonabat
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan jasota dator. Zubiate (o de Santo Tomas) jartzen du.

Irudiak


Zubiberri

KoordenatuakX547132 Y4775737 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Mapa egitean hasiera batean Gaztañalde izena jarri genion zubi honi. Hala ere, Buruñaoko herritar batek hala adierazi zigun: "Gaztañaldeko zubia jarrita dagoenari guk Zubiberri deitzen diogu eta uste dut bertan ere badela halako errotuluren bat. Gaztañalde handik gertuko bidegurutzeari deitzen zaio. Zubizarra Ford aldetik saihesbidera doana da eta bestea Zubiberri."

Hala ere, bada auzoan beste jokabide bat: zubi honi Zubizarra deitzekoa eta Ford parekoari (1969-70 inguruan egina omen da) Zubiberrixa deitzekoa.

1923-88 bitarteko Udaleko aktetan sarritan agertzen da Zubiberri, batzuetan zona gisa eta beste batzuetan zubia bera ere bai. Ematen du batzuetan Gaztañaldeko zubia eta Zubiberri bat direla eta beste batzuetan bi 1923ko lekukotza batean honakoa hau dio eta: ""...BARRIO DE MUÑAO...EL PUENTE DENOMINADO GASTAÑALDE SITO EN EL CAMINO VECINAL QUE DEL PUENTE DE * CONDUCE A LA  CªDE MIACA..."" Izan liteke Gaztañalde paraje zabal samarra izatea eta bi zubiak harrapatzea ere.

Hala, beraz, lehenengo ekarpena aintzat hartuta, zubi honi Zubiberri eta tokiari Gaztañalde izena jartzea erabaki genuen.

AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan Murinondo izenez dator.

Ikusibarri (berba).

Irudiak


Zubietako zubia

KoordenatuakX547595 Y4774621 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Usondoko zubia eta Santamariñako zubia bera da?Zuzendu. 88-19-K,030 kodearekin dago bera.

Katalogoan honi Zubietako zubia deitzen zaio eta Santamariñakoari Oxirondoko zubia. Guk ere hala hartu dugu.

Irudiak