Zubiberri

KoordenatuakX547132 Y4775737 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Mapa egitean hasiera batean Gaztañalde izena jarri genion zubi honi. Hala ere, Buruñaoko herritar batek hala adierazi zigun: "Gaztañaldeko zubia jarrita dagoenari guk Zubiberri deitzen diogu eta uste dut bertan ere badela halako errotuluren bat. Gaztañalde handik gertuko bidegurutzeari deitzen zaio. Zubizarra Ford aldetik saihesbidera doana da eta bestea Zubiberri."

Hala ere, bada auzoan beste jokabide bat: zubi honi Zubizarra deitzekoa eta Ford parekoari (1969-70 inguruan egina omen da) Zubiberrixa deitzekoa.

1923-88 bitarteko Udaleko aktetan sarritan agertzen da Zubiberri, batzuetan zona gisa eta beste batzuetan zubia bera ere bai. Ematen du batzuetan Gaztañaldeko zubia eta Zubiberri bat direla eta beste batzuetan bi 1923ko lekukotza batean honakoa hau dio eta: ""...BARRIO DE MUÑAO...EL PUENTE DENOMINADO GASTAÑALDE SITO EN EL CAMINO VECINAL QUE DEL PUENTE DE * CONDUCE A LA  CªDE MIACA..."" Izan liteke Gaztañalde paraje zabal samarra izatea eta bi zubiak harrapatzea ere.

Hala, beraz, lehenengo ekarpena aintzat hartuta, zubi honi Zubiberri eta tokiari Gaztañalde izena jartzea erabaki genuen.

AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan Murinondo izenez dator.

Ikusibarri (berba).

Lekukotasunak

LoturaIturriaUrteaToponimoaAuzoaElementu GeografikoaTranskr.Berriemalea
ikusiOsoaA1991ZUBIBARRI/ZUBIZARRAMuriñondoZUBIAtipJuan Jose Gabilondo
ikusiOsoaI1832ZUBIBARRI GAZTAÑALDEMuriñondoZUBIAtip
ikusiZeharkaI1857ZUBIBARRIMuriñondoETXEAtip
ikusiZeharkaI1900ZUBIBARRIMuriñondoAURKINTZA (paraje, termino...)tip