Sailkapena: BASOA (bosque)

Ortuburua

KoordenatuakX545239 Y4776848 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Idatzizko dokumentaziorik ez.

Osiñagabasoa

KoordenatuakX542786 Y4771719 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Idatziz ez da ageri. Zertatik ote dator? Ez da izango Osiñagabasoa edo horrelako zerbait? Ondoan dago Garratzbasoa. Osiñaga eta Garratz Arrasateko baserriak dira eta ematen du basoen izenak jabeetatik eratorriak izango direla.

Beharbada, Garratzbasoak merezi izan dezake; katastroan hiru partzela datoz eta.

Ospitala

KoordenatuakX547969 Y4775590 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Nondik sortua ote da? Ospitalarena zelako? Ospitalaldean zelako??

Katastroan sail txiki bat dago ahoz Ospittaso (1500 m2) jaso dena eta idatzizko ordainik ez duena.

Otabizkar

KoordenatuakX544722 Y4773264 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Idatzizko lekukotzarik ez, ezta oharretan ere. Katastroan badator baina paraje mugatua.

Pagadizarra

KoordenatuakX546006 Y4769937 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Pagadizarra, Pagadizarrak, Pagadizarrari, Pagadizarrean, Pagadizarreko, Pagadizarretik, Pagadizarrera
Oharrak

Katastrotik hartua.

Pagoerre

KoordenatuakX542778 Y4772025 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ez du ematen sail haundia baina...

Pagolaldea

KoordenatuakX549335 Y4776540 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Pagolaldea, Pagolaldeak, Pagolaldeari, Pagolaldean, Pagolaldeko, Pagolaldetik, Pagolaldera

Oharrak

Maparako?: akaso egokiagoa izango litzateke baserri jausia jartzea haren izenaren eratorri bat jartzea baino?

Aztertzekoak: A bakarrarekin ala birekin? 

Pagola mendigaina eta baserria ere bada. Pagaola ala Pagola?

KATASTROA: 15/18 ETA 15/21 Ziarreta eta Miekakoak ahoz "Pagola aldia"; idatziz Pagola-aldea eta Pagola-aldia "...termino de Pagola-aldia...".////XABIER ARREGI: "Pagolaaldearekin jarraituz, esan PAGOBEDEINKATUA izenez ezagutzen den lekuaren kokapena ez dela zuzena. Pagobedeinkatua, Pagolagaina baino lehentxoago dagoen mendi hegian dago. Kosteira doan pistak mendi hegi honen ertza zeharkatzen duen puntua baino 50 bat metro goraxeago. Gaur egun pago hori lurrean dago."

Paulinoren saila

KoordenatuakX545312 Y4771820 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Hau toponimoa da.

Piñudizarra

KoordenatuakX540660 Y4773106 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ezin du oso toponimo zaharra izan. Merezi du? Generikoa ez da?

Inguru horretan bada beste toponimo orokorrago bat: Basokoaldea.

Plazentziabaso

KoordenatuakX551077 Y4780627 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Aztertzekoa: beste izenik ba ote du. Plazentziakoek ere hala deituko diote?

Katastroan ez da agertzen izen hori eta kokapen horretan pisu handiagoko beste toponimo batzuk daude.

Plazentziarekin mugan. Ez du ematen normalizateko izen egokia. Plazentziakoek beste izen bat emango diote, seguruena. Ez da idatziz dokumentatzen eta beste sinonimorik ere ez du antza.