Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Ategorrieta

KoordenatuakX551438 Y4779836 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaUR-BILTEGIA
Oharrak
Datu-basean ez dago ATEGORRI osagaia duen toponimorik; ezta oharretan ere. Katastroan ere ez dator.
Illarramendin dagoela dio informanteak.
Eta zuk, zer diozu?

Esango doskuzu zein dan depositoaren kokapen zehatza? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Atsedentxaboleta

KoordenatuakX550253 Y4779363 Mapan ikusi [D_49973]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

MTNEn hau dagoen tontorrari Koskorreta deitzen zaio baina ez berbaz eta ez idatziz beste inon ez dugu jaso. B5Mn ATSEDEN TXABOLA dator baina Hilari Gantxegik esan Aittantxabolia esaten du garbi. Hor ez dago ATSEDEN eta halakoen arrastorik. Berak dioenez, inork ez daki izenaren jatorririk. Arrasaten Udala auzoan badago toki bat AITABURU izenekoa. Luis Mari Muxikaren liburuan badator Soraluzen Aita Domingo izeneko etxe/baserri bat. Ez ote du harekin zerikusirik? Soraluzeko zenbait baserrik (Egotzak, Egotzaetxetxok...) badituzte txabolak Bergarako partean. Caserios de Gipuzcoan ez dator Aita Domingo izeneko baserririk.

Euskaltzaindiaren irizpena "Aitaren txabola" jartzearen aldekoa izan da; hala ere, jatorrian aita dagoen segurtasunik ez dugunez, ez gara hala jartzera ausartu.

Mikel Gorrotxategiren irizpena: "Nik Aitarekin lotzen dut. Ondorioz bi hitzetan eman beharko genuke: Aitaren txabola"

AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaELKARTEA
Etimologia

Aitaren txabola?

Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitantxabola, Aitantxabolak, Aitantxabolari, Aitantxabolan, Aitantxabolako, Aitantxabolatik, Aitantxabolara

Eta zuk, zer diozu?

Baduzu Soraluzeko Aita Domingo etxearen edo baserriaren berririk? Zein aldetan zegoen? Izan liteke txabola hau baserri horrena? Bestela, izenaren jatorria zein izan liteke? Koskorreta izena ezaguna egiten zaizu? Berbaz ere erabiltzen da?

Erantzun hemen

Irudiak


Atseginlekua

KoordenatuakX542918 Y4773140 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan ez dator. Ezaguna ote da? Jendeari galdetu behar. Ezaguna bada (jendeak atseden hartzen zuen lekua, adibidez) sar liteke. Aztertu egin behar.

Nondik ote dator?? Ez dago datu basean LEKU osagaia izan eta A-z hasten den antzeko toponimorik, ezta oharretan ere. Ahozko lekukotza gehiago lortu eta jendeari galdetu beharko zaio esanahiaz.

Hau dagoen tokiak Elizbaso du izena.

Atsobaso

KoordenatuakX551932 Y4778300 Mapan ikusi [G_22333]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaLEPOA (collado)
Oharrak

GFAn ATXOBASO, PARAJE gisa. Mendikat.en ATXOBASO lepoa aipatzen da beste sarrera batzuen gaineko informazioan.

Nondik ote dator izena. BASO osagaia duten toponimoetan ez dago antzeko lekukotzarik. Gregorio Muruamendiarazek dio Azkoiti partean dagoela.

Katastroan ere ez dator halako izenik. GFAk markatzen duen tokian beste izen batzuk ageri dira.

 

Jose Mari Jauregi eta Benita Epelderi ez zitzaien ezaguna izena.

Atxotegi

KoordenatuakX545220 Y4775891 Mapan ikusi [I_19293]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Atxotegi eta Artiz baserrien artetik Ubera errekara datorren erreka.

Oharrak

GFAko B5Mn ere ATXOTEGI.

Atxotegi

KoordenatuakX545138.5 Y4776341.5 Mapan ikusi [D_49471, D_49472]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAtso (emakume edadetua) + tegi edo Antso + tegi. Antso, pertsona izena.
Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page).

Irudiak


Atxuriondo

KoordenatuakX548852.6 Y4778461.5 Mapan ikusi [D_49979]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAtx (haitz) + zuri + ondo.

Irudiak

Atxuriondo zerrategia

KoordenatuakX548866 Y4778440 Mapan ikusi [D_49980]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaINDUSTRIA

Aumategi

KoordenatuakX546802 Y4773480 Mapan ikusi [D_49836]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaETXEA
Etimologia

Mitxelenak, AVen bi aukera: Ahume (auntzume) + tegi edo Amuna (amona) + tegi. Bigarren aukera hori Amuategi aldaeran oinarrituta.

Oharrak

Ala Amatei.

Jesus Mari Ibargurenek esandakoaren arabera, Aumategi jauregian bertan zuten zaintzaileek etxea eta orain urte batzu, jauregia saltzean, etxe berria egin zuten.

Etxean Amatei izena jarrita dago, handi. Hala ere, Aumategi jarri beharko dugu ala???

Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page).

Aumategi

KoordenatuakX546873 Y4773390 Mapan ikusi [D_49837]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaJAUREGIA
Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page).

Irudiak