ERREKATXOA

Lamiñategi

KoordenatuakX545683 Y4772998 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaERREKATXOA
OharrakLamiategui berez dokumentatzen da 3 aldiz idatziz baina ez dakar non dagoen.

Kutxilleria

KoordenatuakX547444 Y4772765 Mapan ikusi [I_20474]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kutxilleria, Kutxilleriak, Kutxilleriari, Kutxillerian, Kutxilleriako, Kutxilleriatik, Kutxilleriara

Bestelako jakingarriak

Oxanguren eta Basozabal artetik, Oxangurenetik gertu, datorren errekatxoa. Saihesbidea baino goratxoago bat egiten du Sagastizabalekin.

Oharrak

GFAn ARTEZARRI. Informanteen arabera hau (Kutxilleria) da nagusia Sagastizabalekin bat egin ondoren eta bukaera arte Kutxilleria izena hartzen du. GFAren arabera, berriz, Artezarri (gure Kutxilleria) Sagastizabalen adarra da eta Sagastizabalekin bat egin ondoren amaiera artekoak Sagastizabal izena hartzen du. 

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Artezarri? Zertatik etorri leike izen hori? Eta Kutxillerixa? Erreka nagusixai, Debarekin bat egitten dabenai zela deitzen jako?

Erantzun hemen

Jausuaga

KoordenatuakX542717 Y4773703 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Jausuaga, Jausuagak, Jausuagari, Jausuagan, Jausuagako, Jausuagatik, Jausuagara

Bestelako jakingarriak

Azalgate inguruan sortu eta Gañekobolu inguruan Angiozarrekin bat egiten duen errekatxoa.

Oharrak

GFAn badator markatuta baina izenik barik.

Eta zuk, zer diozu?

Izena zabal erabilixa da? Non sortzen da zehazki? Zein partzelatan?

Erantzun hemen

Ipiñarriaga

Bestelako izenakAldeko, Elkoromuño
KoordenatuakX546368 Y4771771 Mapan ikusi [I_19331, I_19330]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ipiñarri baserria da. Ipiñarriaga edo Ipiñarrieta dokumentatzen da beti baina 2002an Ipiñarri arautu genuen. Ahozko lekukotasunetan gaizki jasota badago ere, erabiltzen da IPIÑARRIXA. Hori dela eta, mapan izena zuzendu eta Ipiñarriaga jarri dugu

AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ipiñarriaga, Ipiñarriagak, Ipiñarriagari, Ipiñarriagan, Ipiñarriagako, Ipiñarriagatik, Ipiñarriagara

Bestelako jakingarriak

Arotzena eta Olaetxeberri artean Debara doan erreka.

Oharrak

GFAn Aldeko eta Elkoromuño.

Metalaga

KoordenatuakX543172 Y4773539 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Idatzizko lekukotasunik izan ez arren (ezta katastroan ere) ahozkoan Metala eta Metalako nagusitzen denez, ondorioztatzen dugu Metalagako izan beharko duela.

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Metalaga, Metalagak, Metalagari, Metalagan, Metalagako, Metalagatik, Metalagara

Bestelako jakingarriak

Karabieta aldetik Errotabarrira doan errekatxoa.

Eta zuk, zer diozu?

Izen hau ezaguna da inguruan? Metalako errekatxua esaten da beti ala Metaleko errekatxua be bai? Pentsatzen dozu jatorrixan egon leikela "Metalaga"?

Erantzun hemen

Altzibaiko erreka

KoordenatuakX546502 Y4771872 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Biltoki atzealdean Debara doan errekatxoa. GFAko B5Mn ez dago markatuta.

IkusiAltzibai (toponimo).
Eta zuk, zer diozu?

Berbaz Etxau edo Etxauerreka ere deitzen zaio Altzibaiko errekari? Ala Etxau/Etxauerreka ez zaio deituko Ipiñarriagari, ala? Etxau parajea ezaguna jatzu? Etxaumendi esaten da?

Erantzun hemen

Sakonandi

KoordenatuakX543920 Y4773400 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
EtimologiaSakon + handi
Bestelako jakingarriak

Angiozar errekaren adarretako bat Sakonandian sortzen dena.

Ikusiaundi (berba).

Urasketa

KoordenatuakX544135 Y4769772 Mapan ikusi [I_18973]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urasketa, Urasketak, Urasketari, Urasketan, Urasketako, Urasketatik, Urasketara

Bestelako jakingarriak

Munazurin sortu eta Barrenaberri parean Debara doan errekatxoa.

Oharrak

GFAn URAZKETA. Informanteak dio lehen toki horretan ur-askak izan zirela eta hortik datorkiola izena.

Katastroan Urasketa ez dator eta errekaren kontran bi partzela agertzen dira ahoz ARREKA ERREKA jaso direnak eta idatziz batean ARZUBIONDO eta bestean ARRICA-ERRECA jaso dena.

Eta zuk, zer diozu?

Zabal erabiltzen da izen hau errekatxo honi deitzeko? Eta Arreka-erreka, Arrika-erreka edo halako zerbait??

Erantzun hemen

Errekabitartea

KoordenatuakX543576 Y4773454 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekabitartea, Errekabitarteak, Errekabitarteari, Errekabitartean, Errekabitarteko, Errekabitartetik, Errekabitartera

Bestelako jakingarriak

Errekabitarte ingurutik Erroteagara doan errekatxoa.

Eta zuk, zer diozu?

Inguruko jendearen artean zabal erabiltzen da izen hau? Kasu honetan tartekoa esan nahiko du, "arranbitartea"n bezala?

Erantzun hemen

Mokorroste

KoordenatuakX544555 Y4769896 Mapan ikusi [I_18983]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Mokorroste izeneko parajetik Barrena baino Elorregiko bidegurutze alderago Debara doan errekatxoa.

Oharrak

GFAn ere Mokorroste.

Eta zuk, zer diozu?

Izena zabal erabilixa da inguruan?

Erantzun hemen