Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena

Udaleko Euskara Zerbitzuaren behin behineko proposamena. Kasu batzuetan, nahiko arrazoitua, beste batzuetan oraindik zalantza eta azterkizun dezenterekin.

Makurzulo

KoordenatuakX548409 Y4777895 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Gure datu-basean ez da idatziz jaso ZULO, ÇULO osagaia duen antzeko toponimorik.

////KATASTROA: 16/85 eta 16/92 partzelak Askargortagañekoak: idatziz MACURSULO, MARCURSOLO; ahoz MAKURZULO.

Ez du ematen oso sail handia denik.

Egigoena

KoordenatuakX546547 Y4777937 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBIZKARRA (loma)
Etimologia

Egi + goena. Inguruan bada Egia izeneko beste aurkintza bat.

Goikobenta

KoordenatuakX552820 Y4775994 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

Ematen du ia seguru Azkoitia izango dela. Etxezarri erantsita dagoen etxea izango da? GFAn etxe hori Azkoiti partekotzat jotzen da.

Txikiparteak

KoordenatuakX550864 Y4779011 Mapan ikusi [8]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Oharrak

Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere.

Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du.  Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak.

Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. 

Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak.

XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena."

Eta zuk, zer diozu?

Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira?

Erantzun hemen

Montorra

KoordenatuakX542473.2 Y4772037.2 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
OharrakZertatik ote dator izena?

Senidarizti

KoordenatuakX548863 Y4778090 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Etimologia

Ez ote dator SENIDEARIZTI edo SENDIARIZTI edo horrelako zerbaitetik? 1592koa SENIDARIZTI izan ote liteke?

Oharrak

Ala Sendarizti? Katastroan hiru partzela txiki (hektarea erdikoak) datoz: ZENESTI (a) Senda-arizti (i). Askargortaazpiko, Askargortagañeko eta Galarrolatzazarreko basoak dira.

Amillagabarreneko saila

KoordenatuakX544855 Y4778177 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Aztertu: Hau jo liteke toponimotzat??? Ematen du jabetza adieraziko duela. Amillagabarrena izeneko etxe bat ageri da datu-basean, gaur zein den zehaztu barik. Inguru horretan ez dago Amillagarekin lotutako izenik.

Zuloetak

KoordenatuakX541604 Y4772195 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

Plurala bada, nekez izan liteke objektu geografiko bakuna.

Paulinoren saila

KoordenatuakX545312 Y4771820 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Hau toponimoa da.

Askasibarreneko taberna

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEKO ETXEA
OharrakZein ote da bere helbide zehatza? Ba ote du eskrituretan beste izenik? Zertatik dator izena?