Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena

Udaleko Euskara Zerbitzuaren behin behineko proposamena. Kasu batzuetan, nahiko arrazoitua, beste batzuetan oraindik zalantza eta azterkizun dezenterekin.

Zuaiztia

KoordenatuakX548764 Y4777762 Mapan ikusi [10]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

ZUARISTIBURU (88-17-E,001), ZUBARASTI LAUBA eta ZUBARIZTI-LAUBA dokumentatzen dira Angiozarren. 1892an SUARISTI ere dokumentatzen da San Juanen. Osintxun ez dut idatzizko erreferentziarik topatu.

Katastroan partzela bat dago ahoz Erlaitz + Zuhaiztixa izenez jaso dena eta idatziz Elaiz (sic) bakarrik.
 Akaso Erlaitz sar liteke, nahiz eta hori ere ez den azalera oso handikoa izango.

Sakonaundia

KoordenatuakX550526 Y4779409 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabilera

Aztertzekoa: Non kasuan zela erabiltzen dute: Sakonaundin ala Sakonaundixan?

Oharrak

KATASTROA: 17/178 (Ahoz SAKONAUNDI, idatziz ez dago) eta 17/500 (ahoz SAKONAUNDI; idatziz, "…terreno helechal denominado CORTA, en el término de CHANCHITA-AITZ…") partzelak Eguzkitza eta Lesarrisorokoak.

Idatziz jasotzen ez denez eta inguruan beste toponimo pisudun batzuk badirenez, akaso utzi egin liteke.

Txabolako tontorra

KoordenatuakX550281 Y4779315 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Aztertzekoa: Azalpen gehiago lortu. Zertatik ote dator izena??? MTNEn Intxosta-txabola izeneko tontor bat ageri da. Bera ote da?

Katastroan ez dator halako izenik eta inguru horretan beste sail pisudun batzuk daude.

Mekolaldeko geltokia

KoordenatuakX547814 Y4777103 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaGELTOKIA
Oharrak

AZTERTZEKOA: Ala Mekolaldeko estaziñoa???

Desagertuta. Maparako? Une honetan eraikinik ez dago eta eraikin hori zegoen inguruan lantegia eta arazgailua daude. Logikoena gaurkoak jartzea izango litzateke, ala?

Abelexpea

KoordenatuakX548282 Y4775866 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologia

Itxura guztia du Abeletxe + pe izatekoa baina akaso ez da baztertzekoa Abaritz + pe izatea ere. Abaritz: artearen antzeko zuhaitz txikia.

Oharrak

Katastroa: 14. poligonoko 46, 48, 64, 102, 108 partzelak ageri dira Ahoz ABELESPE, ABELEZPE, ABELIZPE (2 aldiz) eta idatziz 2 aldiz ABELIZPE. 

Iturzulo

KoordenatuakX548612 Y4778160 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Gure datu-basean ez da idatziz jaso ZULO, ÇULO osagaia duen antzeko toponimorik.

Katastroan ere ez dut halakorik aurkitu. 

Kaseta

KoordenatuakX548320 Y4778453 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Bestelako jakingarriak

Ala Kasetatxoa? AZTERTZEKOA: Bi ziren kaseta eta kasetatxoa? Zer dago botata: kaseta ala kasetaxoa? Zer zan? Zer da? //// XABIER ARREGI: "Sasoi batean trenbidearen zerbitzutarako erabiltzen zen eraikina zen. Gaur egun inguruko baratzetan erabiltzen diren lanabesak gordetzeko erabiltzen dute."

Oharrak

AZTERTZEKOA: Badauka beste izenik? Izen ofiziala hau da?

GFAn TRENBIDE ETXEA dator toki honetan. Eraikin bera ote dira?

Goiko laua

KoordenatuakX545244 Y4777794 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Ez du ematen sail haundia denik: "lautadatxo bat" esaten du informanteak. Katastroan badator sail bat (ahoz zein idatziz GOIKOLAUA), 2 hektareakoa, oraingo kokapenetik apartetxo, Kirueta alderago. Inguruan badira partzela banakaren bat oraindik jaso gabe. Kokapen zehatza zein da?

Objektu geografikoa aldatu egin dut, lehen tontorra zetorren.

MTNEn ez dator.