Elosua

Egizabalgo muinoa

KoordenatuakX550839 Y4777624 Mapan ikusi [GK_GARK100]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
Arautze data2015
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTRIKUHARRIA
Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen.

Ahoz inguru horretan jasota dago Egizabalgo gaña.

Mendikat-en dio Agerrebururen hegoaldeko isurian dagoela: "En la vertiente Sur del pico se halla el arrasado túmulo de Egizabalko muñoa ( 685 m )."

Luis del Barriok esana: desagertua dago 1980 ingurutik.

IkusiMegalitoen idazkeraz (book page).
Kanpoko loturak· luberri.net, megalitoak

Martzelegi

KoordenatuakX550780 Y4778576 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

Ala Marzelegi?

Marcelegui idatziz sarri dokumentatzen da. Katastroan badira 60 inguru partzela oharretan "en el monte Marcelegui" edo "en el paraje Marcelegui" edo antzeko zerbait azaltzen dutenak. Gomezkorta ingurutik ia Azkoitiko mugara bitartekoa dela ematen du eta honako tokiak hartzen ditu, besteak beste: Gomezcorta-burua, Sagas-iturri, Garalecueta, Zaniola-buru, Otain, Claveliña-aitz, Charazabal... Mapan zela sartu halako paraje zabalak?

Marcelegui izenez, berriz, partzela gutxi batzuk agertzen dira idatziz (ahoz inoiz ez), eta ahoz beste izen batzuekin jaso dira: Kondebasua, Martzelino saila...

Sorusaitza

KoordenatuakX551926 Y4778092 Mapan ikusi [G_22332]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus Sorusaitza eta Agirrebururi buruzko azalpena.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Sorusaitza, Sorusaitzak, Sorusaitzari, Sorusaitzean, Sorusaitzeko, Sorusaitzetik, Sorusaitzera

IkusiSorusaitza eta Agirreburu (book page).

Santutxuko lepoa

KoordenatuakX551681 Y4776964 Mapan ikusi [G_22187]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaLEPOA (collado)
Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen jasoa.

Mapan ermita sartuko dugu eta lepoa ez.

Maurketa

KoordenatuakX551990 Y4779417 Mapan ikusi [GK_GARK102]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakArautzearen aldetik arazo berezirik gabea. Gipuzkoako Karta Arkeologikoan ere izen horrexekin dator.
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTUMULUA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Maurketa, Maurketak, Maurketari, Maurketan, Maurketako, Maurketatik, Maurketara

Oharrak

GFAtik hartua.

Kanpoko loturak· bergara.net, tumuluen ibilbidea
· Luberri.net, megalitoak

Kurutzezarra

KoordenatuakX551247 Y4780823 Mapan ikusi [G_21596]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Kurutzezarra, Kurutzezarrak, Kurutzezarrari, Kurutzezarrean, Kurutzezarreko, Kurutzezarretik, Kurutzezarrera
Oharrak

GFAtik hartua. Mendikat-en ere badator eta dio bertan Arribiribilletako tumuloa dagoela:  "El largo cordal de Irukurutzeta se inicia en Maltzaga ( 85 m ) y se eleva rápidamente hasta la cumbre de Muneta o Kortazar ( 749 m ). El cordal de cimas sigue de una forma bastante regular y comienza a elevarse más notablemente en Atxolin ( 848 m ), a la que sigue la triple cima de Irukurutzeta. Las cimas se denominan, de Oeste a Este : Kurutzebakar ( 902 m ), la más elevada con un túmulo, Kurutzezarra ( 897 m ), en el centro, con el dolmen de Arribirilleta en su cima y un túmulo ( Irukurutzeta ) en el colladito que lo separa de la siguiente cima, e Irukurutzeta ( 898 m )."

Katastroan ez dator eta ahozko lekukotzarik ere ez da jaso.

Kerexetaegi hegokoa

KoordenatuakX551818 Y4779888 Mapan ikusi [GK_GARK103]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa...

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTRIKUHARRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi hegokoan bizi naiz, Kerexetaegi hegoko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi hegokoa da, Kerexetaegi hegokotik etorri naiz, Kerexetaegi hegokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi hegokoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi hegokokua da, *Kerexetaegi hegokoatik etorri naiz, *Kerexetaegi hegokoara noa

Oharrak

GFAtik hartua.

IkusiMegalitoen idazkeraz (book page).
Kanpoko loturak· bergara.net, tumuluen ibilbidea
· Luberri.net, megalitoak

Kerexetaegi iparrekoa

KoordenatuakX551750 Y4779959 Mapan ikusi [GK_GARK105]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa...

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTUMULUA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi iparrekoan bizi naiz, Kerexetaegi iparreko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi iparrekoa da, Kerexetaegi iparrekotik etorri naiz, Kerexetaegi iparrekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi iparrekoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi iparrekokua da, *Kerexetaegi iparrekoatik etorri naiz, *Kerexetaegi iparrekoara noa

Oharrak

GFAtik hartua.

IkusiMegalitoen idazkeraz (book page).
Kanpoko loturak· bergara.net, tumuluen ibilbidea
· Luberri.net, megalitoak

Itxumendi

KoordenatuakX550951 Y4775252 Mapan ikusi [G_24110]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA

Irukurutzeta

KoordenatuakX551439 Y4780834 Mapan ikusi [GK_GARK106]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakArautzearen aldetik arazo berezirik gabea. Gipuzkoako Karta Arkeologikoan ere izen horrexekin dator.
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTRIKUHARRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Irukurutzeta, Irukurutzetak, Irukurutzetari, Irukurutzetan, Irukurutzetako, Irukurutzetatik, Irukurutzetara

Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen.

Kanpoko loturak· bergara.net, tumuluen ibilbidea
· luberri.net, megalitoak