bertsoa

Bergarako euskararen erabilerari jarriak

IzenburuaBergarako euskararen erabilerari jarriak
SarituaBai
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakAinhoa Pardina Aranburu
Egilearen ikas-maila18 urtez gorako edozein
Generoabertsoa
Azalpen laburra

Koldo Eleizalde lehiaketa 2019, bertsoa, 3. kategoria, sariduna.

Testua (transkribapena)

BERGARAKO EUSKARAREN ERABILERARI JARRIAK

1) Ba al dakigu benetan zein den

   Bergararron izaera?

   kalera irten ta sumatzen da

   euskarak duen galera

   nire iritziz aldatu behar

   genuke gure jarrera

   horrela soilik igoko baita

   kaleko erabilera

  

2) Herritar askok daki euskaraz

   guztira hiru laurdenak

   ta gutxi gara egun guztian

   euskaraz ari garenak

   kalera irten eta erdaraz

   entzuten dira gehienak

   hau ikusita kolpetik nahastu

   egiten zaizkit barrenak

 

3) Korrika dator bi urterik behin

   ta indartzen da euskara

   egun hauetan oso euskaltzale

   bilakatzen da Bergara

   lekukoaren mezua dabil

   herrian hona ta hara

   baina antzerki handi bihurtzen

   denaren  lekuko gara

 

4) Ahobizien rol-ak hartuta

   euskaraldiko bidaian

   lan hori ondo egiten dugun

   jarriko nuke ezbaian

   belarriprestak gu entzuteko

   prest egoten dira mahaian

   baina erdara irteten zaigu

   hitz egiteko garaian

 

5) Ekimen hauek euskararentzat

   beti dira positibo

   baina kaleko erabilera

   horrela ere ezin igo

   "Euskaraz bizi nahi dut" kaletik

   entzun daitekeen  aldiro

   hipokresia zantzuak argi

   ikusten dira berriro

 

6) Guztia ez da kritika izango

   lagunak ditu euskerak

   gure hizkuntzan egiten dira

   talde askoren bilerak

   hauen artean dira gaztetxe,

   Jardun eta martxanterak

   horiek dira euskerak zinez

   behar dituen jarrerak

Kategoria3.a
Euskarria
Erantsitako fitxategiak

Harremanetan ere kilometro zero

IzenburuaHarremanetan ere kilometro zero
SarituaBai
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakGarikoitz Lopez de Munain Urrizalkia
Egilearen ikas-mailaEz naiz ikaslea
Generoabertsoa
Azalpen laburra

Koldo Eleizalde lehiaketa 2019, bertsoa, 3. kategorian saritua.

Testua (transkribapena)

                         Harremanetan ere kilometro zero

 

1- Jakin badakit mundua

    dago globalizatuta

    ta abantailak baditu

    hori inork nola uka

    elkarren gertu daude gaur

    Oslo, Eibar ta Kalkuta

    planeta txikitu zaigu

    aldez-alde, puntaz-punta 

    Sareak omen gauzka gu

    elkarri konektatuta

    gauza batek baiña nauka

    deseroso, kezkatuta

    Routerrak gida dezaken

    sozializazio ruta (bis).

 

2- Izanik hain ezberdinen

    kabi sare soziala

    Izanik harremantzeko

    aukera horren zabala

    paradoxa bat ez al da

    nik irizten diot hala

    izatea gizartea

    hain hotz, indibiduala

    Nolatan sinetsi dugu

    sarean aske gerala

    identitatea egun

    likidotu den bezala

    uste dut harremanekin

    antzera pasatu dala (bis).

 

 

3- Nagusiki diren arren

    bai gazte ta bai nerabe

    gero ta heldu gehiagok

    erabiltzen du hala're

    sare soziala erruz

    hartu emanen zutabe

    eskaparate bezala

    irudiaren lurralde

    Baditu hainbat bertute

    ezaugarri bere alde

    urruti daudenak jarri

    ditzakela parez-pare

    baiña hargatik gertuko

    direnak urrundu gabe (bis) 

 

 

4- Gizartean duen arren

    sona eta arrabotsa

    askorentzat izan arren

    tresna itzela, pagotsa

    sarea ez ote dugu

    erosoa bezain hotza

    hatz lodiak baditugu

    hitz, diogunaren hotsa

    Nola erakutsi pena

    haserrea eta poza

    ez gabiltza oso zuzen

    hori da nire aitortza

    emotikonoa bada

    emozioen ahotsa (bis).

 

 

5- Bai! Komunikazioak

    ditu hamaika geruza

    eta adierazteko

    mila modu ta hizkuntza

    sare sozialak baiña

    sarri kanpoan du funtsa

    nago ikuspegi hori

    ez ote dugun kamutsa

    Estimulu pilaketa

    sekula ez da laguntza

    baldin bada norberakin

    ez egoteko eskusa

    Konekta barruarekin

    Konektatu barne zuntza (bis).

 

 

6- Asko errepikatzen den

    irudi bat egunero

    kuadrila bat eta denak

    pantallei so, erdi ero

    bakoitza berean eta

    hatz lodiak bero-bero

    zer jaso ta zer bialdu

    estalduraren bezero

    Aurrez aurrekoan mutu

    elkarri begira gero

    hobe elikadurakin

    legez jokatu ezkero

    harreman kontutarako

    ere kilometro zero (bis)

 

Doinua: ETAren su etenetik

Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz / zazpi puntuko berdina 16 silabaz.

 

Kategoria3.a
Euskarria
Erantsitako fitxategiak
Bideo fitxategia: 

Pop musika

IzenburuaPop musika
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakOier Sanchez, Eneko Zamakola eta Almedi Mujika
Egilearen ikas-mailaLH6
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Iraupena1 min.
Kategoria1.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
Erantsitako audio fitxategia entzun

Musika elektronikoa

IzenburuaMusika elektronikoa
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakIrati Telleriarte eta Maider Galfarsoro
Egilearen ikas-mailaLH6
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Iraupena1 min.
Kategoria1.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
Erantsitako audio fitxategia entzun

Jazz musika

IzenburuaJazz musika
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakMiren Elorza, Aitana Aristegi eta Igor Bengoa
Egilearen ikas-mailaLH6
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Iraupena1 min.
Kategoria1.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
Erantsitako audio fitxategia entzun

Pelikulen asmakizunak

IzenburuaPelikulen asmakizunak
SarituaBai
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakAranzadi ikastolako LHko 6Ako ikasleak
Egilearen ikas-mailaLH6
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Testua (transkribapena)

PELIKULA DESBERDINEI BURUZKO ASMAKIZUNAK

Doinua: Haizeak bidali du

Saskibaloi talde bat

kanpotik ahula,

bihotzetik onenak

ez ahaztu sekula,

zailtasunak dituzte

baina ez egin burla

asmatu behar duzu

zein den pelikula

CAMPEONES

 

Oso famatua da

magia munduan

makila magikoa

beti du eskuan

bi lagun ditu eta

hontza du onduan

ea asmatzen duzuen

zer dugun buruan.

HARRY POTTER

 

Miguel musika zale

amorratua zen

familiak gitarra

jotzen etzion uzten

hildakoen munduan

familia elkartzen

asmatu pelikula

mexikar hau zein den

COCO

 

Hiru filmetatikan

azkena onena,

ta Newt hil zenean

nik hartu nuen pena.

Thomas inmunea da

ta espezialena,

Zein pelikula da hau?

asmatu izena!

MAZE RUNNER

Iraupena4 min.
Kategoria1.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak

Maitasuna

IzenburuaMaitasuna
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakAranzadi ikastolako LHko 6Ako ikasleak
Egilearen ikas-mailaLH6
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Iraupena3 min.
Kategoria1.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
Erantsitako audio fitxategia entzun

Aingeruzarren bertsoak

Izenburua Aingeruzarren bertsoak
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakEdurne Berraondo Tejada- Aratz Etxeberria Elkoro- Eki Muxika Iñurrategi
Egilearen ikas-mailaLH5
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Iraupena1 min.
Kategoria1.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
Erantsitako audio fitxategia entzun

Euskera

IzenburuaEuskera
Urtea2018
Egilearen edo egileen izen-abizenakNagore Otadui eta Paula Palacios
Egilearen ikas-mailaBatxilergoa
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Iraupena35 min.
Kategoria2.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
Erantsitako audio fitxategia entzun

Emakumea

IzenburuaEmakumea
SarituaBai
Urtea2018
Egilearen edo egileen izen-abizenakNagore Otadui eta Paula Palacios
Egilearen ikas-mailaBatxilergoa
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Iraupena45 min.
Kategoria2.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
Erantsitako audio fitxategia entzun