AURKINTZA (paraje, termino...)

Pagadigorria

KoordenatuakX541928 Y4772277 Mapan ikusi [G_24300, G_24301]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Pagadigorria, Pagadigorriak, Pagadigorriari, Pagadigorrian, Pagadigorriko, Pagadigorritik, Pagadigorrira

Oharrak

GFAtik jasoa. Pagadigorria baserria ere jasota dago. Gaur egun desagertuta dago eta horregatik jasotzen du GFk izen bereko parajea. PAIGORRI ere erabiltzen dute toki bererako.

Munabe

KoordenatuakX542166 Y4773817 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAtik hartuta. Katastroan hainbat partzela daude Munaberekin lotura dutenak.

Koskorreta

KoordenatuakX550266 Y4779525 Mapan ikusi [G_22183]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Koskorreta, Koskorretak, Koskorretari, Koskorretan, Koskorretako, Koskorretatik, Koskorretara

Oharrak

GFAko B5Mtik jasoa. Ahozko bilketan ez zen jaso. Ez katastroan eta ez gure lekukotzetan ez dago Koskorreta eta antzekorik. Inguruan Kurutzeta izeneko saila dago. Ez ote da hori?

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Koskorreta izena? Erabilixa da?

Erantzun hemen

Korostadi

KoordenatuakX545749 Y4779331 Mapan ikusi [G_23768]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAko B5Mn Korostegi. Kokapena ere handik hartu dugu baina katastroan ez dator kokapen horretan halako izenik. B5Mn baserri desagertuen tokiak markatu ohi dituzte paraje gisa. Kasu honetan ere hala egina ote da. Hala bada, kokapena okerra.

Eta zuk, zer diozu?

Orain kokatuta dagoen tokian bada Kostei deitzen den parajerik?

Erantzun hemen

Kanpanzar

KoordenatuakX540422 Y4771908 Mapan ikusi [G_22555, G_24121]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

B5Mn Kanpantzar dator. Esan Kanpasar esaten da. Ahotsak.com-en 44 aldiz transkribatu da hala. Webgunean Campanzar eta Campanzarraga jaso dira, idatziz. Arrasateko toponimian Kanpanzar eta Elorriokoan Kanpanzarraga hobetsi zituzten. Euskaltzaindiari kontsulta egin zitzaion eta 2011ko otsailean jakinarazi zigun forma arautua Kanpanzar dela. Euskaltzaindiaren azalpena: "Kanpantzar izena asmakeria da ekialdean ohikoa delako n+z > ntz bihurtzea. Izenaren osagaiak argiak dira, kanpaia, hitz konposatuetan kanpan- (kanpandorre) eta zahar eta esanahia argia: eliza zaharra. Dokumentazio zaharrenean Kanpanzarraga bazen ere, mende batzuk pasa dira Kanpanzar bihurtu zela. Egungo betsioak, Kanpasar horrek, 100 urte ere ez du."
 

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAtik hartua. Ahozko bilketan jaso gabe genuen.

Gorostegi

KoordenatuakX550338 Y4776736 Mapan ikusi [G_23776]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAko B5Mtik hartua. B5Mko kokapena ez dator bat Gorostegi baserriarekin eta Gorostegi errekarekin. Katastroan ere B5Mko kokapenean ez dator Gorostegirik.

Artzamendi

KoordenatuakX548155 Y4773520 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)

Altsasu

KoordenatuakX551427 Y4775403 Mapan ikusi [G_22192]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologiaaltza + su/tsu (ugaritasun atzizkia); altz ugari dagoen tokia
Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen. GFAn Altzazu.

Dokumentatu sarrienik Alsasu dokumentatzen da. Bada Alchasu eta baita Altzasu ere baina, azken hori, XX. mendean.

Abrain

KoordenatuakX548769 Y4775691 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

B5Mtik hartua.

Larragoiti

KoordenatuakX550086 Y4776115 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

KATASTROAn partzela mordoxka bat agertzen dira: 15. poligonoan, 48, 105 (idatziz, LIZARZAPIA), 106, 108, 177, 232, 283 ETA 287 sailak agertzen dira ahoz LARRAGOITI/LARRAGOITTI/LARRAOITTI/LARROITTI izenak dituztela. 483. partzelan "LARRAGOITTI edo PAGOLA ALDIA" jartzen du. Idatziz LARRAGOITI agertzen da partzela hauetan: 48, 108, 177, 232, 283, 287.